Docutec
Jon eta Jone 63: Puzkerra
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Etxean daude eta mutilak puzkerra bota duela eta eztabaidan hasten dira.
Jon.- Jone!
Jone.- Zer?
Jon.- Ekardazu jogurt bat mesedez.
Jone.- Naturala?
Jon.- Bai. Purrut!
Jon.- Zer izan da soinu hori?
Jon.- Zer soinu?
Jone.- Badakizu zer soinu.
Jon.- Ah, puzkarra.
Jone.- Akabo, inongo lotsa barik, bikotearen aurrean puzkarrak botatzen hasten zarenean akabo harremana.
Jon.- Berriro ere Cosmopolitan irakurtzen aritu zara, ezta?
Jone.- Baina zelako txerria zaren, Jon.
Jon.- Zer txerria? Erori egin zait.
Jone.- Ah! Joaten laga utzi diozu zuk?
Jon.- Preso guztiek nahi dute askatasuna, e, Jone? Eta ni ez naiz kartzela funtzionarioa, ezta?
Jone.- Eta zer ari dira ematen?
Jon.- Betiko txorradak. Jo, zer postura txarrean geratu naizen. Ea, utzidazu burua zure soinean jartzen.
Jone.- Baina orain ez bota beste puzkarrik, e?
Jon.- Joder, Jone, lasai egon zaitez, neska. Zenbatetan sartzen zara zu komunera pixa egitera ni hortzak garbitzen ari naizenean, e?
Jone.- Bai, baina ez da gauza bera.
Jon.- Ez, ez da gauza bera Cosmopolitanek jartzen ez duelako, ezta? Ba niretzat hori zerrikeria bat da.
Jone.- Beno, ez dut beti egiten.
Jon.- Zuk komuneko atea sekula ez duzu ixten eta!
Jone.- Baina zurekin berbetan banago, ba ez, zelan nahi duzu zurekin berba egitea atea ixten badut?
Jon.- Hori puzkarra botatzea bezalakoxea da.
Jone.- Ez da berdina.
Jon.- Begira, Prrrr
Jone.- Jon! Txerri hori!
Jon.- Ahoarekin egin dudala, neska!
Jon.- Entzun al duzu anormal horrek esan duena?
Jone.- Nork?
Jon.- Ile zuri eta betaurreko borobilak dituen listillo horrek.
Jone.- Baina zer ari zara ikusten, Jon?
Jon.- Ezkututako kamara erabiliaz egiten dituzten erreportaje horietako bat, sasi-erreportaje bat.
Jone.- Non dago mandoa?
Jon.- Nik daukat.
Jone.- Ba aldatu!
Jon.- Zaborra, zaborra toki guztietan. Ikusten duzu? Begira, tertuliano guzti horiek akabatu egingo nituzke.
Jone.- Bale, lasai, e, Bin Laden!
Jon.- Bin Laden? Fenomeno hutsa da Bin Laden.
Jone.- Jon, usaintzen duzu?
Jon.- Zer?
Jone.- Ba, txerri bat zarela, beste puzkar bat bota duzula!
Jon.- Nik ez, igual zu izan zara.
Jone.- Ea, Jon, ni ez naiz izan eta hemen ez dago beste inor.
Jon.- Beno, baina ni izan ez banaiz...
Jone.- Baina zu izan zara.
Jon.- Zergatik, zuk esaten duzulako?
Jone.- Beitu (begiratu), honek ez dauka zentzurik, ni ohera noa.
Jone.- E, Jon, ohea behintzat errespetatu, e? Ez bota hemen puzkarrik.
Jon.- Goxoenak ohe barrukoak izaten dira. Bota eta burua manta barruan sartu usaintzera.
Jone.- Baina ez izan txerria, Jon!
Jon.- Broma zen, neska! Benga, emadazu pikito bat.
Jone.- Ez duzu merezi, baina beno...
Jon.- Hazkura eman didazu.
Jone.- Zer?
Jon.- Bai, zure ezpain gaineko bibotetxoko pelusa horiek hazkura eman didatela.
Jone.- Jon! Dibortzioa, dibortzioa, dibortzioa nahi dut!
