detalle dokuteka-generico-fitxa

Bihotzekoak jota

Nola esan, bihotzekoa ala infartua?

Esataria: Sarritan zehaztasuna eta jatortasuna kontrajartzen dira, elkarren aurkakoak balira bezala. Batzuek euskarazko hitz jatorrak erabiltzea nahiago izaten dute, aukera horrek mezuaren zehaztasuna zaildu edo oztopatzen badu ere.

Jabier Agirre: Bai, adibidez, "Joxek bihotzekoa izan zuen duela hiru aste eta medikuak kontuz ibiltzeko agindu dio". Hori entzuten dugunean oso ondo ulertzen dugu Joxek bihotzeko gaixotasunen bat izan duela eta bat-batekoa gainera, baina zer da gaixotasun hori? Miokardioko infartua da, bular aldeko angina da, edo bestelako atakeren bat da? Orduan, zer-nolako prozesua izan duen medikuak derrigor jakin behar du, bihotzekoa oso esamolde baldarra delako.

Esataria: Eta bihotzekoaren gauza bertsua gertatzen da gibeleko hitzarekin ere?

Jabier Agirre: Bai, nik eduki ditut halako eztabaidak lagunekin eta oso hitz jatorra da. Hiztegietan begiratu, eta Gipuzkoako hainbat tokitan esaten da, Gibelekoak aurpegia horitu dio halako gaixori edo gibelekoa daukanarentzat arrautzak jatea da gauzarik okerrena. Baina hor azpian zer dago, hepatitis sinple bat, zirrosi bat, alkoholak hainbat urtetan eragindako prozesu bezala, edo gibeleko minbizia dago? Hau da, gibelekoa denean badakigu gibeleko gaitza duela baina batetik bestera sekulako pausoa dago.

Esataria:
Beno, horregatik zein zehaztasun-maila nahi dugun kontu. Sarritan oso jatorrak bai baina zehatzetik gutxi duten esamoldeak erabili ordez izendapen zehatzak erabiltzea komeni da-eta.

Download

detalle2

Document library

B2
09-25-2006

x61pRelaContWAR

  • Agirre , Jabier
16337517

x61pViewCountWAR

3386

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR