Docutec
Haurdun nago!
Goenkaleko egoera bat. Haurdun dagoela aitortzen dio emakumeak gizonezkoari. Horretarako, tabernan geratu dira. Telesaileko ertzainburuak dira.
GIZONEZKOA: Berandu zatoz, e?
EMAKUMEZKOA: Beno, minutu bat. Ez da hainbesterako.
G: Ez. Ez. Ez. Erlojua txarto daukazu, 3 minutu izan dira.
E: Apur bat maniatikoa zara zu, e?
G: Tira. Jakin-minez nago. Zer, zer gertatzen da?
E: Be, begira. Orain arte ez dut tarterik izan zurekin berba egiteko. Atzo Gasteiztik oso berandu iritsi nintzen, eta... jarriko gara?
G: bai. Goazen.
[aulki-hotsa]
G: Zain nago. Zer daukazu esateko.
E: Haurdun nago. Baina lasai, ez arduratu. Neuk gura nuen, eta neuk hartuko dut ardura.
G: Noiztik zaude? Ondo zaude? Zenbateko?
E: Ba ia lau hilabete. Baina lasai, neure erabakia izan da eta neuk bakarrik egingo dut dena.
G: Zeure erabakia? Neurea ere bada. Neuk ere haurra gura dut.
E: Ez nuen horrelakorik espero. Umea ez zenuela nahi esan zenidanez.
G: Baina hori haurdun zeundela jakin aurretik izan zen. Zergatik ez didazu lehenago esan?
E: Zalantza asko nituen.
G: Zalantzak! Zeren zalantzak baina?
E: Ez dakit, Andoni. Egoera hau berri da niretzat. Eta...
G: Leo, atera edariak. Lehenbailehen, gainera!
TABERNARIA: Zer? Beste berezi bat?
G: Txanpaina! Aita izan behar dut. Eta hau ospatu beharra dago.
T: "Hombre!" Zorionak, gustura zaude e?
G: Ezin gusturago.
T: Zorionak, amatxo. Mua! Isilik gordeta zenuen, e? Oraintxe txanpaina!
G: Mua! Munduko gizonik zoriontsuena egin nauzu.
