detalle dokuteka-generico-fitxa

Hau ez da Suedia

Eszena hurrengokoa da: L. aita berriak paseoan atera behar du bere umetxoa, eta bere bi lagun minei deitu die, gizonezkoak hauek ere, paseoan laguntzeko. Hantxe daude laurak, L., bere umetxoa eta bi lagunak, parke batean, hontaz eta hartaz hitz egiten, noizbehinka umea mimatzen, eguzkiaz disfrutatzen.

Eszena ederra da. Eta benetakoa. Ni neu izan naiz testigu. Kontua da L. ez dela Luis, baizik eta Lars, eta eszena ez dela gure inguruan garatzen (susmatuko zenuten, ezta?), baizik eta horko iparraldeko Suedian.

Polita litzateke ere gure inguruan ikustea. Erraz irudika dezaket (askotan ikusi dut) ama bat bere umetxoarekin paseoan, lagunen konpainian (lagun emakumezkoak, noski), noizbehinka umea mimatzen, eguzkiaz disfrutatzen. Luis bat bere ume eta lagunekin, ordea, ez dut uste inoiz ikusi dudanik.

Suedian gu baino aurreratuago daudela esateak topikoa dirudi, baina amatasun/aitatasun parekotasunari begira, egia borobila delakoan nago. Saiatu bestela, zure hiri edo herrian, lagunari hots egiten dion aita berria imajinatzen: "Aizak, goazemak umetxoa paseatzera, potitoa emango zioagu parkean, dibertigarria izango duk!"

Arrotza egiten zait niri, guztiz eskandinaviarra, ia eskuraezina gure inguruan. Hemen, amaren inguruan jarraitzen dugu hausnartzen. Nola egin dezake ama langileak lana eta umeen zaintza uztartzeko? Horra gakoa. Gako bakarra. Aitaren arazoa guztiz konponduta balego bezala, arazoa ere ez balitz moduan, aita batek lana eta umeen zaintza uztartzeko inongo beharrik ez balu bezala.

Hemen, edozein leku publikotan, amak jo beharko du umearen pixoihala aldatzera, gizonezkoen komunetan ez baitago lan horretarako prestaturiko txokorik.

Hemen, seinale guztiek esaten digute: hau ez da Suedia, hemen umeen zaintzak emakumeen gauza jarraitzen du izaten. Gizonak, nahi badu, lagun dezala, baina, mesedez, ez dadila lagunekin atera umea paseatzera. Ez da ondo geratzen eta.

(Stansted aireportuan idatzita, gau luze eta gogoangarri batez)

 

x61pRelaContWAR

Interesting for you



detalle2

Document library

C1
07-25-2007

x61pRelaContWAR

  • Agirre , Katixa
16337231

x61pViewCountWAR

5451

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR