detalle dokuteka-generico-fitxa

Behobia-Donostia: azken uneko aholkuak

Euskal Herriko lasterketa herrikoi eta arrakastatsuena, datorren igandean, azaroaren 12an izango da. Milaka pertsonek hartuko dute parte baina denak ez dira berdin prestatuak egongo.

Zubillaga kirol medikuak lasterkariei azken aholkuak eman dizkie saio honetan.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria. Astebete eskas geratzen zaie datorren igandean Behobia-Donostian parte hartuko duten korrikalariei beraien burua prestatzeko. Telefonoz bestalde daukagu Manu Zubillaga; kirol-medikua da. Manu, kaixo, egun on.  

Manu Zubillaga kirol-medikua. Egun on.  

Esataria. Bueno, zeintzuk dira Behobia-Donostia egin behar duen bati eman beharreko aholkuak astebete falta denean?  

Manu Zubillaga. Nik aldez aurretik aholku orokor bat emango nuke. Da, askotan esaten ez dena. Izango litzatekeela [litzatekeena] karrera-egunean esperimentuak ez direla egin behar. Hau… Honekin esan nahi dut, zapatilla berriak ez ditugula egun horretan jarriko elegante joateko, edo arropa berriak… Edo ohiturak aldatzea, gosari zelebre bat egitea ez dakit zeinek esanda edo ez dakit zer errebistatan irakurritakoa… Edo bezperako afaria, edo karrera-egunean ez dakit zer likido hartu behar dela, esan diola ez dakit zeinek… Eta pixka bat… 

Esataria. Esperimenturik ez.  

Manu Zubillaga. Esperimenturik ez. Eta horixe izango litzateke gainontzeko aholku guztietan azalduko den, nik uste dut aholku orokor bat, ezta? Ni hortik hasiko nintzateke.  

Esataria. Bueno, zure ustez, oro har, korrikalariek beren burua ondo prestatzen dute iganderako? 

Manu Zubillaga. E, normalean bai. Nik uste dut urtetik urtera, guk pixka bat aldez aurretik kirol-azterketak egiten ditugu, kirol- mediku-azterketak egiten ditugu… Korrikalari… Eta ikusi dugu azken 10 urtetan jendea askoz kontzienteagoa dela, kultura gehiago daukala korrika egiteko, eta prestatuagoa joaten dela, eta hori.  

Nahi izanez gero, lasterketa, pixka bat aholkuak izango lirateke… Aurretik egin beharrekoak, lasterketa-egunean egin beharrekoak eta gero lasterketa ondoren. Hola sailkatuko nituzke ez?, pixka bat aholkuak.  

Esataria. Bueno, aurretik egin beharrekoa ja(da) pentsatzen dugu eginda egongo dela, ze(ren) astebete bakarrik falta da…  

Manu Zubillaga. Suposatzen da baietz. Aldez aurretik guk beti aholkatzen dugu, eta pixka bat horretan aritu gara azkeneko hilabete horietan, pues kirol-mediku-azterketa bat egitea jakiteko, edo osasun aldetik, arazorik ez dagoela. Eta hori izango litzateke garrantzitsuena. Por supuesto (Jakina), entrenamendu, ja(da) orain arte egin beharrekoa egina dago, entrenamendu egoki bat. Baina beti helburuen arabera. Jakin behar dugu zein geran (garen) eta zer nahi dugun. Eta pixka bat aber bat datozen gure ahalmena eta, eta gure nahia, ezta?         

Esataria. Egunean bertan zer egin behar da, Manu? 

Manu Zubillaga. Egunean bertan. Lehenengo ondo lo egin bezperan. Beti bezala lo egin, esango genuke. Eta gero, gosari bat egiten da bi, hiru ordu lehenago, baina lehenago esan dizuten (dizudan) bezala, gosari, betiko gosaria izango litzateke. Normalean izaten da azukre gutxirekin eta grasa gutxiduna. Pues, kafesne bat… Baina normalean hartzen den gosaria izan beharko luke: kafesne bat, zereal batzuk, tostada (ogi-xerra) bat, laranja-zukua… Horrelakoxea. Bi, hiru ordu, karreraren aurretik… Gero, karrera hasi aurretik, ezinbestekoa izaten da beroketa-ariketak egitea, luzaketa batzuk, estiramendu batzuk, eta trote, trote bat, ezta? Aholku bezala ere, normalean esaten diogu baselina jartzea, porque (zeren) horrek arazo… Rozadurak (marruskadurak) arazo asko sortzen ditu eta mingarria izaten da karrerarako. Baselina beso-azpietan, izter-arteak eta… Hori izango litzateke aldez aurretik egin beharreko gauza, esango genuke.  

Esataria. Eta ondoren? Behin lasterketa bukatu ondoren?  

Manu Zubillaga. Bukatu ondoren, normalean oso… Gainera, irteera, bukaera ere halaxe izaten da, jende asko egoten da, eta oso zaila izaten da hau egitea, baina komeniko litzateke, pixka bat ere, bat-batean ez gelditzea. Pixka bat trote txiki bat egin, luzaketa batzuk egin…  

Esataria. Segi korrika ere pixka bat. 

Manu Zubillaga. Segi pixka bat. Modu horretan ez dira, muskuluak ez dira gogortuko, ezta? Gero, ez hoztu: hori ere oso inportantea izaten da.. Bestela, gero ezin berreskuratzea izango litzateke… Helburua… Gero, lasterketan, nik askotan esaten dut,  norbera… Oso zaila izaten da norberaren erritmoa karreran egitea, badirudi marea horrek eraman egiten zaituela, ezta? Eta askotan sorpresak hartzen ditugu, normalean desagradableak (desatseginak), azkarregi joan garelako… Jendeak animatzen zaitu… Hala zoaz… Eta norberaren erritmoa edo lortu behar, lortu behar dugu. 

Esataria. Ba Behobia-Donostiarako astebete falta denean, Manu Zubillaga kirol-medikuaren aholkuak izan dira horiek. Manu, eskerrik asko.  

Manu Zubillaga. Bale, zuri.            

detalle2

Document library

B2
11-05-2007

x61pRelaContWAR

16337183
00:04:02

x61pViewCountWAR

4988

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR