Docutec
Polimaitasuna
Ez da gaurko kontua orain izen berria eman arren. Saio honetan sexologo eta psikologoak askoren arteko maitasun eta sexu harremanei buruzko iritzia ematen dute.
Esataria 1. Erabat. Maitasun anitza…
Esataria 2. Maitasun anitza, maitasun anitza kontzeptua indarra hartzen ari da berriro. Polimaitaleak dira. Zer demontre da hau?
Esataria 1. Maitasuna eta sexu-harremana bikotera mugatu beharrean, edo ofizialki bikotera mugatu eta ezkutuan beste batzuekin ibili beharrean, ba aldi berean hainbat pertsonarekin harremana izatea da. Baina kide bakoitzak horren berri izanda eta onartuta. Ez da sexu-harremana soilik, maitasuna ere tartean sartzen da kontzeptu honetan.
Kalifornian 60ko hamarkadan sortutako maitasun-eredua omen da. Hori bai, zeloek eta izaera jeloskorrak inondik inora lekurik ez duten harreman-eredua. Asko ari da berriro honi buruz hitz egiten, eta sakonago aztertu nahi genuke gure psikologoekin.
Esataria 2. Eider Iruretagoiena, Eider, egun on.
Eider Iruretagoiena psikologoa. Egun on.
Esataria 2. Eta Agurtzane Ormaza. Egun on, Agurtzane.
Agurtzane Ormaza psikologoa. Egun on.
Esataria 2. Bueno, jakin dugu Bartzelonan, adibidez, elkartzen omen direla maitasun anitza praktikatzen duten taldeak. Ez dakit hemen, gure artean, horrelakorik entzun ote duzuen. Eider?
Eider Iruretagoiena. Nik ezagutzen dut jendea praktikatzen duena, baina ez nekiena da elkartzen zirenik.
Esataria 2. A!
Eider Iruretagoiena. Hemen behintzat… Ez dakit Agurtzanek ezagutzen duen talderen bat. Nik ezagutzen dut hori…
Esataria 2. Hori praktikatzen duen jendea.
Eider Iruretagoiena. Bai. Bai. Jende, azkenaldian jende dezente, gainera…
Esataria 2. Bai e?
Eider Iruretagoiena. Duela bi urte arte ez nuen inor ezagutzen, eta orain bai jende dezente ezagutzen detela (dudala).
Esataria 2. Eta beraz, kontua da. Zuk, adibidez, bikote [bikotekide] bat daukazu, baina bueno, erabakitzen duzu beste harremanak izango dituzula beste pertsona batzuekin, sexu-harremanak ere bai, eta zure bikoteak [bikotekideak] hori onartzen du.
Eider Iruretagoiena. Nik ezagutzen ditudan kasuak ez dakit zen horrenbeste “bat-batean hau praktikatuko dut”. Baizik eta pertsona batzuk bikotea [bikotekidea] zeukaten, beste pertsona bat iritsi da bere bizitzara, eta erabaki dute “gure arteko harremana ez dugu moztu nahi, baina beste pertsona honekin ere bai egon nahi dut”. Orduan, horrela moldatu da.
Esataria 2. Argitu dezagun, hala ere, pixka bat jendeak ulertu dezan, argitu dezagun polimaitasuna, edo maitasun anitzaren kontzeptu hau ez dela poligamia.
Eider Iruretagoiena. Um.
Esataria 2. Poligamia harremanetan alde batek, tradizionalki gizonezkoak, irabazten du. Polimaitasunean inor ez da galtzaile, denak jakinaren gainean daude, eta denak aske dira beste harreman batzuk izateko, ezta, Eider?
Eider Iruretagoiena. Bai. Nik polimaitasun moduan ez neukan entzunda. Orain arte nik beti entzunda neukan “erlazio irekia”.
Esataria 2. A! Polimaitaleek ezingo dute jeloskorrak izan, ze(ren) bestela a ze sufrimendua, ezta?
Eider Iruretagoiena. Suposatzen da ezetz. Eta gainera hori da beraiek gehien defendatzen duten gauza bat, ez?, horrelako harreman batean jabetza-harreman hori ez dagoela, bestea ez dela zurea. Eta ezin zarela jeloskor jarri beste batekin dabilenean, ezta?
Nik uste dut, nik egiten diodan kritiketako bat horrelako erlazioei da… Nik ikusi dut askotan, adibidez, hiru pertsonetako erlazio batean hiruetako bat ez dagoela guztiz nahi duelako hor, baizik eta beste pertsonarekin egoteko edozer gauza…
Agurtzane Ormaza. Onartzen du.
Eider Iruretagoiena. Onartzen duelako. Bai. Nik horrelako hirukoteak ikusi ditut. Hiruetako bat…
Esataria 2. Behartuta dago.
Eider Iruretagoiena. Nik uste dut… Besteak….
Agurtzane Ormaza. Nahiago du konpartitu edo. Bai.
Eider Iruretagoiena. Nik horrelako hirukoteren bat ikusi dut.
Agurtzane Ormaza. Neuk be (ere) bai holakoak, baina bestelakoak be(re) bai. Baina nik uste dot (dut), hor dago holako azpiko arau bat, esaten dabena (duena) ezin zarela izan jeloskor, ze(ren) jeloskortasunak ekarriko deutsezu (dizu) sufrimendua, ezta? Ba nik uste dot (dut) holako harremanetan be (ere) momentu batean edo bestean jeloskorra sentitutea (sentitzea) edo izatea normala dela…
Eider Iruretagoiena. Naturala.
Agurtzane Ormaza. Eta gainera, horrek egingo deutso (dio) bikote-harremanari buelta, beste buelta bat emon (eman), ze(ren) mahai-gainean jartzen baduzu be (ere) bai, zintzoa izanez beste edozein moduan, ba akaboan be bai horreri emon leikezu (akaberan ere bai horri eman zeniezaioke) bueltaren bat, ze(ren) beharbada jeloskortasuna etortzen jatzu (zaizu) zeure beldurragatik edo seguritate-faltagatik. Eta hori ezin baduzu imini mahai-gainean harremana batean, harreman batean, ba akaboan (akaberan) harreman horrek eroango deutsu (eramango dizu) bide oker batetik segur antzean, ezta?
Esataria 1. Zerk sortzen du jeloskortasun gehiago, maitasuna partekatzeak ala sexua partekatzeak?
Eider Iruretagoiena. Nik uste maitasuna partekatzeak. Dena den, Agurtzanek esaten duen moduan nik uste dut jeloskor jartzea ez dela arazoa. Azkenean ni jeloskor jartzen baldin banaiz eta admititzen (onartzen) dut eta besteari esaten badiot, eta ez baldin bada ezer berezirik gertatzen, denei gustatzen zaigu lehenengoa izatea eta gure atentzio guztia gure gain egotea eta azkenean, gure barruan daukagu haur txiki bat nahi duela denbora guztian printzea edo printzesa izan, eta jeloskortasunak sortzen dira… Baina hori, arazoa da askotan jeloskortasun hori ez dugula admititzen eta azkenean, beste leku batzuetatik ateratzen da. Eta…
Esataria 2. Hala ere, galdera nagusi bat dago, Agurtzane… Barkatu, e! galdera nagusi bat dago. Zergatik erabakitzen du jendeak polimaitale izatea? Bere bikotearekin [bikotekidearekin] aspertuta daudelako? Ez dituelako asetzen? Zergatik? Sentsazio berriak nahi dituztelako? Zergatik?
Agurtzane Ormaza. Bueno, nik uste dot (dut) apurtxo bat denetarikoa dela. Hau da, ez dela berdin lehenengo urteak bikotekide bategaz (batekin), edo 20 urte badaroazuz (badaramatzazu), edo 10 urte, edo dena delakoa… Eta batzuetan monogamia gure gizartean, edo halako gizarteetan, oso zaila da. Hau da, gu gure bizitza lehen askoz be (ere) murriztuagoa zen, eta orduan, monogamoa izatea askoz errazagoa da: zen. Baina orain bizitzen dugu igual 70 urtera arte. Eta desioa oso zabala da, desioa… Eta maitatzeko erak eta zenbat jende maita leikezun (zenezakeen), oso zabala da be (ere) bai…
Esataria 1. Sexu-guneak partekatuko dituzte elkarrekin edo beti binaka izango dira?
Eider Iruretagoiena. Nik uste dut denetarik dagoela, ez? Badaude beti binaka egiten dituztenak, nahiz eta euren artean nahastu, baina beti binaka…
Esataria 1. Txandaka, baina binaka…
Eider Iruretagoiena. Eta badaude denak aldi berean. Hori ere bai nik uste dut, segun… Bik, hiruk… Adibidez, hirukote batean hiruetako bat bisexuala baldin bada, orduan bai… Baina beharbada gizon bat eta bi emakume eta bi emakumeek beraien artean ez badute sexu-hamarrenik izan nahi, ba beharbada bakoitzarekin alde bakoitzean.
Hori nik uste oso librea dela. Eta gero ja(da), bikote, hirukote, laukote… Bakoitzak erabakitzen duela. Gero bere alde praktikoak izango dituzte. Gaur egun pisuak horren garesti egonda, igual lauren artean errazago…
Esataria 1. Hori da. Familia bat, familia bat osa dezakete polimaitaleek eta denak batera bizi etxe batean?
Agurtzane Ormaza. Eta da… Nik hori, kasu hori ikusita dekot (daukat).
Esataria 2. Ze kasu?
Agurtzane Ormaza. Hirurak bizitzea…
Esataria 2. Etxe berean.
Agurtzane Ormaza. Leku berean. Orduan bai, posible da. Hau da, zelan eroaten daben (duten). Ba bueno, bai, edukitzen dabe (dute) gutxi gorabehera, nik ikusi dodanagatik (dudanagatik) besteek edukitzen daben [dabezen] arazo komunak, hau da…
