detalle dokuteka-generico-fitxa

Odol-analisia

Odol-analisiekin lotutako hainbat informazio emango digu Larraitz Gaztañaga medikuak: zenbatero egitea komeni den, triglizeridoak, kolesterola...

Dietak zerikusi handia du gure odol-analisien emaitzetan.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria: Larraitz, egun on!
Larraitz G.: Egun on!
Esataria: Kardiologoa zara zu eta beraz, zuretzako bihotzeko gaitzen abisua izan ohi dira odol-analisiak?
Larraitz G.: Bai, normalean bai
Esataria: Bueno, Larraitz. Osasun-arazorik ez duen pertsona batek zenbatero egin beharko luke analitika orokorra?
Larraitz G.: Hori aldakorra izaten da pertsonaren arabera, baina, bueno, baita adinaren arabera ere. Jende gazteak denbora gehiago utzi dezake analitiken artean, baina, edade batetik aurrera, normalean gomendatzen da urtero analitika bat egitea.
Esataria: Urtero. Zenbat urterekin hasita? Ze adinetik aurrera?
Larraitz G.: Normalean, 45-50 urtetik gora.
Esataria: Beraz, 45-50 urtetik aurrera urtero egin behar da.
Larraitz G.: Edo bestela, gero pertsona bakoitzaren arabera. Ba, gaixotasunen bat eduki badu, edo, bueno, beste zerbait gertatu bada, ba, batzuetan sarriago egin behar dira.
Esataria: Oro har prebentzio-kontzientziarik badago? Ala gaitzaren lehen sintomarekin batera egiten ditugu analisiak?
Larraitz G.: Normalean, nik uste dut oraindik ez dagoela prebentziorako hori (kontzientzia) handirik eta normalean zerbait daukagunetik aurrera hasten garela analitikak egiten.
Esataria: Eman dezagun analitika orokorra eskatzen digula medikuak, Larraitz. Ze esparru, ze sail agertu ohi dira familia-medikuak eskatzen duen analitika arrunt batean?
Larraitz G.: Normalean, analitika arrunt batean agertzen diren gauzak izaten dira gluzemia edo, bueno, odoleko azukre-maila, gero, giltzurrun eta gibeleko funtzioa, baita ioiak ere. Bueno, batez ere giltzurrun-funtzioa adierazten dutenak, eta gero, hematimetria edo, bueno, odoleko zelulen kontaketa. Hori izaten da oinarrizkoa.
Esataria: Gero beste zerbait?
Larraitz G.: Normalean, oinarrizkoan ez da ezer gehiago eskatzen. Baina, pertsonaren arabera eskatu daitezke beste entzima batzuk edo profil lipidikoa esaten dena, ba, kolesterola, triglizeridoak eta guzti hori eta, bueno, gero baita hormonak eskatu daitezke edo... guzti hori pertsonaren arabera.
Esataria: Aipatu dituzu triglizeridoak, triglizeridoak eta kolesterola izaten dira normalean jendearen ahotan gehien entzuten ditugun kontzeptuak, ezta? Adibidez, zer da berez kolesterola?
Larraitz G.: Kolesterola da gure gorputzerako beharrezkoa den substantzia bat. Gertatzen dena da kolesterolaren barruan daudela, esan genezake, kolesterol ona eta txarra esaten dena. Kolesterola beharrezkoa da gure zelulak osatzeko, baina beste alde batetik kolesterola da baita zirkulazioan metatzen dena eta, bueno, horrek gero zirkulazio-arazoak ematen ditu, adibidez, infartu bat. Orduan, kolesterol ona da odoletik hartzen duena kolesterola eta nolabait garbitzen duena odola kolesteroletik, LHD bezala ezagutzen dena. Eta txarra litzateke metatzen dena odol-zirkulazioan.
Esataria: Zeinekin izan behar dugu kontu gehien?
Larraitz G.:  LHDrekin. Bueno, egia esan gaur egun esaten da biek daukatela garrantzi handia. LDLa txarra da eta esaten da ahalik eta baxuen eduki behar dela, baina ikusi da baita kolesterol ona altu izatea oso ona dela eta arrisku-faktore bat kendu bezala egiten duela. Orduan, gaur egun gero eta garrantzi handiagoa ematen zaie bai batari eta bai besteari.
---Esataria: Kolesterolari buruz beste zerbait esango dugu?
Esataria2: Adinaren arabera, esate baterako, zeintzuk diren kolesterolaren neurriaren bi muturrak, behekoa eta goikoa. Zeintzuk dira, Larraitz?
Larraitz G.: Adinarekin baino gehiago nik uste dut gaur egun kolesterola kontuan hartzen dela ia adierazpen klinikorik eman duen edo ez. Orduan, normalean esaten da kolesterol totala, azkenengo gidek esaten dutenaren arabera, behintzat, egon behar dela 200etik behera, eta LDLa 100etik behera. Patologiaren bat egon bada, saiatzen da parametro horiek are gehiago jaisten.
Esataria: Hori, beraz, kolesterolari dagokiona. Triglizeridoak. Zer dira, Larraitz?
Larraitz G.: Triglizeridoak dira beste gantz mota bat odolean daukaguna eta normalean esaten da 150etik behera liratekeela balio normalak.
Esataria: Pasatu gara triglizeridoen kapitulura galdetu gabe zer egin behar den kolesterola jaisteko. Hori baita jendearen buruhausterik handiena. Zer egin kolesterola jaisteko?
Larraitz G.: Bueno, ba, kolesterola jaisteko... ezberdina da baita kolesterolak klinikarik eman duen edo ez. Normalean, beti bezala dieta da garrantzitsuena, edo behintzat funtsezkoa, dietarik gabe beste gauzek ez daukate zentzu handiegirik. Eta beharrezkoa denean, tratamendu farmakologikoa jarri behar da. Kolesterol ona igotzeko baita, ikusi da ariketa fisikoa egitea oso onuragarria dela.
Esataria: Nolako dieta?
Larraitz G.: Dieta mediterraneoa esaten dena edo animalia-gantz gutxi daukana.
Esataria: Beraz, dieta mota hori eta ariketa fisikoa. Galdera gehiago.
Esataria2: Esate baterako, odol-analisi bat esku artean hartuta, non ikusten dugu gorputzaren defentsak osasuntsu ote dauden?
Larraitz G.: Hori, batez ere, ikusten da hematimetrian, ikusten dira globulu zuriak direnak, gorputzeko defentsa-sistema esan dezakeguna, horiek parametro normalen barruan baldin badaude suposatzen da ondo dagoela eta ez dagoela infekziorik.
Esataria2: Globulu zuriak
Larraitz G.: Leukozito bezala agertzen da.
Esataria: Eta non igartzen da adibidez, anemia?
Larraitz G.: Anemia hemoglobinan agertzen da.
Esataria: Eta, zeri buruzko informazioa ematen du odoleko abiadurak?
Larraitz G.: Odoleko abiadura normala baino handiagoa izateak esan nahi duen bakarra da inflamazioa dagoela. Eta inflamazio hori izan daiteke hainbat arrazoirengatik, bai infekzio bat dagoelako edo bai minbizi bat dagoelako edo edozein motatako inflamazioa dagoelako.
Esataria: Bueno, amaitutzat emango dugu. Analisien mundua ezagutu nahi izan dugu pixka bat. Ez dakit, Larraitz, zerbait gehiago esan nahi diguzun, entzuleei orokorrean gomendio orokor bat egin nahi ote diezun.
Larraitz G.: Gomendiorik onena nik uste dut dela nork bere burua zaintzea.
Esataria: Eta analisiak egitera joatea, ezta?
Larraitz G.: Hori da.

detalle2

Document library

B2
06-29-2009

x61pRelaContWAR

16336886
00:06:12

x61pViewCountWAR

3887

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR