Docutec
Korrontzi taldeak Tradition 2.1. lana aurkeztu du
Korrontzi talde bizkaitarrak Durangoko Azokan hartu zuen parte bere Tradition 2.1. lan berriarekin.
11 Telebistak taldeko buru den Agus Barandiaran trikitilaria elkarrizketatu zuen Landakoenean.
11 TELEBISTA. Rock, pop eta orain folk doinuak ere ekarri nahi ditugu Landakoenea saiora. Gogoratu Durangoko Azokatik zuzenean ari gatzaizkizuela, eta dagoeneko hurrengo gonbidatua ere gurekin dugu: Korrontzi taldeko Agus Barandiaran. Kaixo, Agus:
AGUS BARANDIARAN. Aupa, egun on.
11 TB. Eta ongi etorri.
A.B. Halan ekarri, bai.
11 TB. Zuk askotariko lanak izan dituzu Durangon: ez gara horretara mugatuko.
A. B. Bai. Bai. Denetarik.
11 TB. Korrontzi taldeaz hitz egingo dugu, ez Baga-biga diskoetxeaz, Korrontziri buruz ariko gara.
A.b. Oso ondo.
11 TB. Eta hain juxtu lehendabiziko galdera maltzurra-maltzurra ez da, baina…
A.B. Bueno, bota…
11 TB. A ber nola interpretatzen duzun.
A.B. Lasai, lasai bota.
11 TB. Batzuk diote tradizioak babesteko, eta bere horretan babestu behar direla.
A.B. Bai.
11 TB. Alegia, eta horretarako daudelako. Eta beste batzuek diote tradizioak ere aldatzeko daudela. Eta Korrontzik zer dio?
A.B. Korrontzik esaten duena da tradizioa hor dagoela. Nik ez daukat inongo asmorik tradizioa aldatzeko. Tradizioa oso ondo dago, beste batzuek hainbat urtez zaindu dabe ( dute )tradizio hori. Guk egin nahi dugun bakarra da gure ikuspuntua eman tradizio horri. Horregatik Tradition 2.1 diskoaren izenburua, gure bertsio berri bat delako, tradizioaren bertsio berri bat, gure ikuspuntu bat da. Ez du inoren buruan aldatu beharrik ezebez(ezer ere ez), gure, gure ikuspuntu bat da bakarrik. Tradizioa nire ustez ezin da aldatu: Mauriziak egin ebana (zuena) edo Rufinok egin ebana (zuena) edo Tomas Itzek, halako trikitilariak egin ebana (zuena), hori hor dago, hori guk ez dugu aldatuko. Beraiek utzi eben (zuten) hor, eta jendeak badauka non entzun, non ikusi, zer egin beraiekin. Guk bakarrik egiten duguna da, hortik edan, eta gauza berriekin moldatu.
11 TB. Ordea, tradizio diferenteak, bai, nahastu daitezke.
A.B. Bai. Hori bai.
11 TB. Eta hori Korrontzik egiten du.
A.B. Hori bai. Eta horretan saiatzen gara. Bai. Bidaia asko egin ditugu. Azken aldian herrialde askotan jo dugu, Frantzian, Cerdeñan, Brasilen ez dakit, Sizilian… Pila bat tokitan egon gara jotzen, eta batzuetan nahi gabe eta beste batzuetan nahita, tokatu, tokatu zaigu jotzea hainbat musikarirekin, eta normalean hor world music izeneko esparru horretan sartzen gaituztenez, korrontean sartzen denez, ba jaialdi horietan, tokatzen zaigu ba Ricardo Tesi Italiatik edo Susana Seivane Galiziatik, halako instrumentista edo musikoekin jotzen. Horrek ekartzen duena da beraiek ere, beraien herrialdetako tradiziotik edaten dutela. Gu, askotan nahi gabe edo nahita, beraiekin hasten gara jotzen eta diskoa hori da, apur bat beraien ekarpenak gure musikaren gainean. Halako zerbait da: nahasketa bat. Bai gure tradizioa eta bai beraien tradizioaren arteko zerbait.
11 TB. Zuk aipatu duzu Tradition 2.1, two point one esango dugu, por que ingelesez da azken batean izenburua, eta nahiko modernoa da bera, izena bera ere. Klaro, nik hor ere badaukat galderatxo bat: berritzailea bezala da izenburu hau, baina zertan da berritzailea diskoa?
A.B. Beno, diskoa berritzailea izan liteke, igual trikitixa beti tradizionala entzuten duen pertsona batentzat, beste batzuk, bai Kepa Junkera edo beste artista batzuk, orain arte ere egin dabez (dituzte) halako sinbiosi batzuk beste herrialde batzuetako ordezkarirekin edo musikarirekin. Guk ez daukagu horrelako egitasmo handirik,guk bakarrik nahi duguna da gure errealitatea disko batean batzea, guk azkenengo urte hauetan zer egin dugun disko batean egotea, eta 2008tik atera genuenean Getxo diskoa, hona, kanpoan asko jo dugu. Eske egia esan jendeak ez luke sinetsiko non egon garen jotzen, eta toki guztietan hartu dugu zerbait. Eta hori sartu dugu disko honetan. Guk e, segitu dugu igual Kepak edo beste batzuk ireki daben (duten) bidea.
11 TB. Tradizioa, batez ere soinu txikiarena ez duzue traizionatu, baina aipatu dugun bezala, bai nahastu, munduko beste hainbat txokotako doinu eta estilo berezituekin, folklorikoekin nolabait.
A.B. Bai.
11 TB. Laburpen bat egiten saiatuko zinateke, alegia zein herrialde daude presente Tradition disko honetan?
A.B. Bai. Diskoan daude 60 bat musikari. 60 musikari, taldekoak ez diren 60 musikari. 60 musikari horiek etorri dira hala moduz. Etorri dira Galizia, Asturias, Madriletik, Portugaletik, Marruekos, Sizilia, Cerdeña, Italia bertatik, Madagaskar, Zimbawe, Ingalaterratik, Eskoziatik, pilo bat tokitatik daude. Musikariak daude asko, eta gero hor esan beharra dago, egon dela ekoizpen bat, hor, Javier Limón izeneko tipo bat, gure lanean inbolukratu da. Javier Limón da Madrileko, normalean flamenko munduan ibiltzen da tipo bat, baina hasieratik gure lana gustatu, eta tipoak nahi zuen ba halako ekoizpena egin, bere aholkua eman, zelan ikusten zuen gure musika, eta bere, bera hor egotearen medio, beste puntu batera eraman dugu gure musika, guk igual, akaso bakarrik eramango ez genuena. Berak eman dio pausu hori. Eta Javier Limonen bitartez, ba, tipoa, instituzio bat da, tipoak baditu Grammyak eta halako gauzak, eta orain, ba, begiratu, euskal musikarekin ere ausartu da.
11 TB. Eta hori bada seinale ona.
A.B. Bai.
11 TB. Aipatu behar da, Kepa Junkeraren munduratzea…
A. B. Bai.
11 TB. … ezagutu genuen hainbat urte hori gertatu zela, Oreka TXen ere, ba beno, abentura diferente horiek ez? Mundu mailan ere eta…
A.B. Pelikula eta guzti.
11 TB. Pelikula eta guzti, pentsa!
A.B. Hori da.
11 TB. Eta orain aipatu behar dugun Korrontziren ba baita ere ibilera berritzaileak. Hain juxtu bide berriak bilatzea, bide berriak jorratzea da zuek ere Korrontzi bezala ikusten duzuen helburuetako bat, helburu edo oinarri nagusietako bat?
A.B. Honbre. Guk uste duguna da tradizio ondo dagoela mantentzea, tradizioa mantendu behar dela,eta ni naiz lehenengoa, baina baita ere jende berriari, gazteei, erakusteko trikitixarekin gauza berriak egin litezkeela, eta erakartzeko trikitixa mundura, igual beste batzuetan ona da ikuspuntu berriak ematea eta jende horrek edatea beste formatu batzuetatik, trikitixa oinarri duen edo alboka oinarri duen musika, baina beste esparru batzuetara eramanda. Horrek nire ustez gazteak ekarpena egiten du, gazteak hurbildu egiten dira musika honetara, eta hortik hasita, akaso, igual egunen batean, hasiko dira jakiten Rufino Arrola ba zer den edo nor zen, edo Tomas Itzez edo Elgeta izeneko trikitilari bat, ez. Orduan hortik hastea beste esparru batzuetara eramateko konozimendua, hor berari ematea pixka bat gantxo hori, guretzat oso garrantzitsua da. Orduan tradizioa berritu? Nik ez nuke esango tradizioa berritu: gure ikuspuntua ematen diogu bakarrik.
11 TB. Eta noski, hor ere jakin behar da, zeren zer-nolako jarrera eta harrera dute, bereziki harrera, bai gazteek, bai helduek, zure ustez Euskal Herrian halako musikak gaur egun… Bere garaian asko, baina gaur egun…
A.B. Bai.
11 TB. Berrituz, moldatuz nahi beste… Zer-nolako harrera du zure ustez?
A.B. Askoz, askoz merkatu handiagoa dago kanpoan Euskal Herrian baino. Nahi dut esan, ez bakarrik jende-kopuruari begiratuta…
11 TB. Badakit hori esango zenuela.
A.B. Nahi dut esan: Euskal Herrian trikitixa instrumentu “normaltzat” edo jotzen da, eduki eban (zuen) bere boom-a, jende guztia egon zen trikitixaren atzean, eta orain, zorionez, osasun ona dauka, baina beste instrumentu bat bihurtu da, ez du horrelako atentziorik deitzen. En cambio, kanpora joaten garenean, bai Madrilen, edo Marruekosera joan garenean jotzera, jendea etorri egiten da trikitixa ikusten: zer da hori, ze instrumentu da hori? Zer, ze jotzen duzu? Hori, horrek ekartzen dio halako gantxo bat jende horri, trikitixarena hurbiltzen dena. Horrek ekartzen duena da gu askotan, jaialdi askotan egon gara, eta beti Euskal Herriko ordezkari bezala edo, halako enbaxadore moduan edo eramaten gaituzte igual. Aurrean egongo den pertsona gu ikusten, Belgikan, adibidez, egongo den, Bruselasen gure aurrean ikusten egongo den pertsona horrek, ez du jakingo nor garen, ez du jakingo zein musika egiten dugun, bakarrik egongo da ea zer egin behar dugun kontzertu horretan, ez? Eta hori da Euskal Herriko musika entzun nahi dutelako: zer egiten da Euskal Herrian? Eta Bruselasko tipo batek nahi du jakin edo ikusi zer jotzen dugun. Igual handik aurrera bihurtuko da Korrontziren jarraitzaile, edo gustatuko jako (zaio) edo dena delakoa. Baina lehenengo hartu-emana izaten da Euskal Herriko ordezkari bezala joaten garelako.
11 TB. Bakarrik falta izan zaizu esatea triki-popak mina egin ziola trikitixa berari… Baina beno, ez gara ez gara horretan sartuko, ze zuk ere triki-popa ezagutu duzu..
A.B. Beno, bai. Esparru guztiak jo ditugu, eta, eta ildo guztietatik ibili gara, eta trikitixa munduan asko hori, BBC esaten da: Bodas, Bautizos y Comuniones. Eta horrek ekarri du Euskal Herrian… Batzuetan, nik ez dut uste min egin dionik. Baina bai bere garaian modan, modan egon zen hori, eta jende guztiak uste eban (zuen) hori bakarrik egin ahal zela. Gero, hor egon da, beste estilo batzuk hor. Nik horregatik esaten neban (nuen),hor, orain uste dudala pixka bat unifikatu, hori, beno, lasaitu egin dela, nolabait esateko. Eta trikitixa orain normal ikusten dugu bai ska talde batekin, bai folk egiten duen talde batekin, edo patxanga egiten duen talde batekin. Trikitixa normal,nolabait normalizatu edo egin da.
11 TB. Bukatze aldera, jakina da zuzenean gustura aritzen zaretela, dena ondo prestatzen duzue, estetika bera ere asko zaintzen duzue…
A.B. Saiatzen gara.
11 TB. Eta, noski, jakina da kontzertu bat laster izango dugula,hain juxtu aste honetan…
A.B. Bai.
11 TB. Eta pixka bat ea aurreratu ahal duzun ea hemen, alboan, Plateruenan zer-nolako kontzertua espero ahal dugun Korrontziren partez.
A.B. Bai. Beno, orain gabiltza, abenduaren 8, 8an hasi ginen, abenduak ez, barkatu, azaroaren 8an hasi ginen diskoa aurkezten.
11 TB. Um.
A.B. Egon ginen Basauriko Sozialean, egin genuena halako, beno, aurkezpen potolo bat, han egon zen hainbat gonbidatu… Diskoan dauden hainbat gonbidatu: Alex Sardui, Mikel Urdangarin, Mikel Markez… Beno, hainbat jende egon zen gurekin batera zuzenean. Gero joan ginen Ordiziara, Sustraiez Blain egon ginen, gero Brasilera, Brasilen eman genituen hainbat kontzertu, Sopela.. Beno, eta orain, igande honetan hemen egongo gara,hemen Plateruenan Kafe Antzokian, 8etan, Azokak ateak itxi eta momentuan gu hasten gara, eta pixka bat hor, diskoa aurkezten saiatuko gara. Saiatu. Zergatik esaten dut saiatu? Ze disko honek asko edaten du beste kolaboratzaile batzuengandik, asko edaten du; kanta batzuetan Korrontziko musikari bakarra neu naz (naiz), besteak dira ba Siziliakoak, edo dena delakoak. Eurek gabe kantu hori babestea oso zaila da. Orduan, egingo dugu halako kriba bat, joko ditugu gure bitartez defenditu ahal diren kantuak, eta hor egongo gara, Oinkariko dantzariak ere egongo dira, eta beste gonbidaturen bat ere egongo da, eta beno. Hori ikusteko, 8etan, igandean hemen.
11 TB. Ruper Ordorika ez da hemen izango, ezta, zurekin?
A.B. Ez. Ez. Ez.
11 TB. Ruper Ordorika ez, ez dago.
A.B. Ez dago. Ez dago. Gustatuko zitzaidan e diskoan egotea, e? Ez pentsatu, ez pentsatu! Instituzio bat da Ruper Ordorika. Bai. Bai. Gainera, folk munduan ere asko egindakoa.
11 TB. Horregatik.
A.B. Horregatik.
11 TB. Gogora dezagun, labur bada ere beraz, kontzertua abenduaren 8an…
A.B. Hori da.
11 TB. 8ak inguru horretan…
A.B. Bai.
11 TB. Ateak zabaldu eta..
A.B. Hori da…
11 TB. Nahi duenak behintzat Korrontzi folk-taldea ikusteko aukera izango du.
A.B. Hori da.
11 TB. Ba, Agus, eskerrik asko gurean izateagatik…
A.B. Zeuri. Plazer bat.
11 TB. Zorte on Korrontzirekin,
A.B. Eskerrik asko.
11 TB. Zorte on Baga-bigarekin… Ez dugu esango: asko saldu, ez dakit, ez delako egokiena igual…
A.B. Sin más. Jendea atenditu egingo dugu, atenditu…
11 TB. Hori da, ezta?
A.B. Diskoaz galdetu, guk sinatu, eta atenditu egingo dugu. Bai.
11 TB. Oso ondo. Ba eskerrik asko.
A.B. Zeuri.
