detalle dokuteka-generico-fitxa

Asmakizuna: Euskara hizkuntza sexista al da?

Kike Amonarriz Zarautzera joan da asmakizun batekin. Bere helburua, euskara hizkuntza sexista den ala ez argitzea da.

Gu ote gara sexistak? Tribuaren berbak saioko tartea.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Kike Amonarriz.- Hara! Hauxe da jendeari eta zuei, etxekoei, planteatzen dizuegun asmakizuna:
Aita-seme batzuek istripua izan dute eta aita hil egin da. Semea ospitalera eraman eta zirujaua bila hasi dira. Gaztea ikusitakoan, zirujaua oihuka hasi da: “Ezin diot ebakuntzarik egin, nire semea da!” Nola liteke?
“Ezin diot ebakuntzarik egin, nire semea da”. Nola liteke?
Kaleko gizona 1.- Zenbat denbora daukat?
Kaleko gizona 2.- Ezin liteke.
Kaleko gizona 3.- Ezin liteke.
Kaleko emakumea 1.- Aita zirujaua da eta semea hilda dago.
Kaleko emakumea 2.- Ez dakit.
Kaleko emakumea 3.- Adarrak egon dira hortik, edo…
Kaleko gizona 4.- Horrelako zeozer.
Kaleko gizona 1.- Kotxean zihoazenak ez ziren bere benetako aita, baizik eta… ez dakit nola esaten den, aitaordekoa edo…
Kaleko emakumea 4.- Oraingo pareja edo familia desberdinak izango ziren, ez dakit, hori etortzen zait burura.
Kaleko gizona 5.- Emakumezkoa mediku. Hark kontatu zidan.
Kike Amonarriz.- Zirujaua ama da.
Kaleko emakumea eta gizona.- Kontxo, ona, ona, oso ona.
Kaleko gizona 6.- Bai, bai.
Kaleko emakumea 2.- Ona.
Kaleko emakumea 1.- Orain horretaz ari ginen hitz egitean, emakumea hor bultzatu egin behar dugula eta ez dakit zer eta… me cago en la leche…
Kaleko emakumea 4.- Lotzen dugulako zirujaua mutilarekin. Hori da totalmente cultural.
Kaleko gizona Orain ikusita, ba ikusten dut nola daukagun sartuta barruan matxismoa, ez? porque claro, zirujaua, ez? ba ez diat pentsatu momentu batean ama edo andrea, ez?
Kike Amonarriz.- Hau ere bada marka! Bakarrak asmatu eta ariketa aurretik zekielako.

detalle2

Document library

B2
12-20-2013

x61pRelaContWAR

16293725
02:20

x61pViewCountWAR

15586

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR