Euskara ikastearen esperientzia

Euskara ikastea esperientzia neketsua dela pentsatzen dute batzuek, baina hizkuntza bat ikasten hasi eta praktikan jartzea bezalakorik ez dago esperientzia aberatsa ere badela konturatzeko. Euskararen Nazioarteko eguna den honetan Olivia izeneko euskara ikasle baten testigantza ezagutuko duzu.

Olivia Bidaurreta San Frantziskokoa da eta aita Iparraldekoa du. Bideo honetan Maizpide euskaltegian izan zuen esperientzia kontatuko digu. Ikusiko duzun bezala, akatsak akats, ez du lotsarik dakiena erabiltzeko. Eta zuk nola bizi duzu euskara ikastearen esperientzia? Zerk bultzatu zintuen euskara ikastera? Eta bidean zein oztopo izan zenituen? Eta euskara ikasteak zertan aldatu zuen zure bizitza?

Oliviaren esperientziatik galdera horien erantzunak ezagutuko dituzu.


B2
12-03-2013
16293419
00:07:35
8382