Diru azkarra

Diru premian dabilenarentzat eskaintza berriak azaldu dira komunikabideetan. Betiko bankuez gain, bestelako enpresa batzuk hasi dira honelako eskaintzak egiten.

Saioan zehar mailegua eskatzeko garaian zeri erreparatu azalduko digu adituak.


Transcription:[+] Transcription:[-]

Jaime Otamendi. Iragarki hauek asko ugaldu dira, kreditu azkarrak eskaintzen dizkigute era batean eta bestean, telebisioetan, eta egunkarietan, eta baita etxeko postontzietan ere horrelakoak jasotzen ari gara. Niko Cuenca, zer dira hauek?
NIKO CUENCA. Bada, berez azkeneko bolada honetan ugaldu, ugaltzen ari diren enpresa hauek ez dira bankuak. Hor ikusi duguna, esate baterako ez da banku bat. Normalean bankuak aritzen dira Espainiako bankuaren gidaritzapean… Eta hauek, beno, enpresa pribatuak dira. Eta amankomunean dauzkaten ezaugarriak izango dira, kopuru txikiak ematen dituztela, eta oso epe laburretan bueltatzeko. Nahiko krisi garaietan sortzen dira, jendearen premiak ikusita, Europan nahiko zabalduta daude, eta ematen du estatura, edo behintzat Espainiara sartzen ari direla modu indartsu batean.
J.O. Ya. Eta dirua eskaintzen digute, epe laburrean emango digute.
N. C. Um
J.O. Ze abantaila dute kreditu hauek?
N. C. Bada, batez ere betiko bankuekin konparatuta azkartasuna eta anonimotasuna izango litzateke… Nolabait esateko, bankuek euren bezeroak oso ondo ezagutzen dituzte analisi batzuen bitartez, scoring analisien bitartez bezero bakoitzari kalifikazio bat emango diote, aldez aurretik emandako kreditu bat emango diote. Orduan bankura doanean arazo barik eskatuko luke. Kontua da pertsona bat ez baldin bada bankuaren ezaguna,edo arazoak izan baldin baditu aldez aurretik, balitekeena da bankuan ez ematea dirua, edo arazo asko jartzea. Edo galdera asko egitea. Enpresa hauetan zuzenean, eta lehen, lehengo grafikoan ikusi dugu Internet sartuta, hor ikusten dugu, ezta?
J.O. Bai.
N. C. Internetez, momentu batean, hor uste dut jartzen duela 10 minututan ematen dizutela erantzuna, eta inongo azalpenik eman gabe dirua lortu ahal duzu. Hor ikusten ari garena, hor aukera ematen dizu, 500 euro gehienez jota eskatzeko, eta izango zenuke 30 eguneko epea, hilabeteko epea bueltatzeko. Orduan, zentzu horretan erosoak dira, ez diozu inori azalpenak eman behar, ez da justifikatu behar, eta galderarik ez.
J.O. Normalean bankuek den-dena jakin behar izaten dute, gu ze ordutan esnatzen garen, norekin esnatzen garen, edo norekin ez dakit zer eta badakit zer… hemen ez, dena anonimoa da, di-da batean zeratzen da…
N. C. Hori da.
J.O. Ya. Baina ze baldintza izango dute. Hauek ere izango dute letra txikiren bat, ez?
N. C. Bai, bai. Eta oso-oso txikia, gaur ikusiko dugun bezala, ezta? Baldintzak esan ditugunak, ezta? Kopuru txikiak…
J.O. Bai.
N. C. 500, 600 euro gehienez jota; horrek logika bat dauka. Esan nahi dut, enpresa hauek mailegu bat ematen baldin badute eta ez badute bueltatzen, ba beno, ez dute horrenbeste diru galtzen nolabait. Itzultzeko epe oso laburrak, zenbat eta epe laburragoa arrisku gutxiago, eta sekulako interes-tasa oso-oso altuak. Lehengo adibide horretan, ikusi dugun adibide horretan, berez ematen zuten aukera 500 euro eskatzeko, eta hilabeteko epe batean bueltatuko, bueltatu beharreko kopurua 675ekoa da, hau da, hilabete batean 500 euro eskatu eta 675 euro itzuli behar.
J.O. Dedio!
N. C. Hau da, 175eko interesak. Eurek ez dute interes hitza erabiltzen, jartzen dute “honorarioak” edo kudeaketa-gastuak, horren gaizki ez gelditzeko, baina berez kopuru altua da. Kontua da jendea premian baldin badago, beste aukerarik ez lukeela izango.
J.O. Eta jendeak ba al daki hori? Hainbeste pagatu behar duela? Edo beharra sortzen da eta krisi garaian gaude eta, eta momentu batean zerbaitetarako beharra dugu eta!
N. C. Bai. Hori da, premia bateko kontua da. Beno, igual jendeak ez dauka gogorik bankura joateko eta euren penak kontatzeko eta inori ezer esan barik ba segituan lortzen du.
J.O. Ya. Eta kreditu-tipo hauek den-denak dira hain garestiak?
N. C. Den-denak ez dira garestiak. Badira aspaldiko partez, estatu mailan egondako bankuak… Horrez gain, badira halako negozioetara dedikatzen diren enpresak, eta horiek ematen dituzte mailegu, kontsumorako maileguak, bankuak baino apurtxo baten karoagoak, baina ez horren altu. Ze gero, uste dut, badaukagula adibide bat, lehen ikusi dugun horren iragarki moduko baten interes-tasa ikusteko, eta oso altuak dira. Orduan, denak ez dira horren garestiak, baina beti esango genuke bankuko aukera izango litzatekeela merkeena.
J.O. Bankuko aukera da merkeena, eta hemen zenbat eta erraztasun gehiago, orduan garestiago aterako zaigu.
N. C. Bai. Azken batean, zenbat eta erraztasun gehiago bankuarentzat arrisku gehiago, azken batean bankua, beno bankua, enpresa horrek (bankuak ez dira) enpresa horrek zuri ezer galdetu barik diru bat ematea, eurentzako arriskua da, orduan arrisku hori orekatzen da interes-tasa altuen bitartez. Kontua da ze puntura arte interes-tasa altu horiek justifikatuta dauden.
J.O. Ya. Tipo honetako maileguak hartzea da aukera bat, beste ze aukera daukagu dirua…
N.C. Asko erabiltzen ari dena da txartelen bitartez…
J.O. Kreditu…
N. C. Kreditu txartelen bitartez erosketak dendetan ordaintzeaz gain, aukera daukagu kajeroetan, kutxazainetan, dirua ateratzeko, eta hila…, urte beteko edo sei hilabeteko epe batean bueltatzeko, eta horrek interes-tasa bat ere badauka. Orduan askotan ere jendeak hortik jotzen du, ze kajeroak ere ez dizulako galderarik egiten.
J.O. Beraz, gauzak zehaztuz eta laburbilduz. Diru premian baldin bagaude mailegu pertsonala eskatzera goaz. Ze hartu behar dugu kontutan, zer hartu behar dute kontutan gure ikusleek?
N. C. Ba mailegu bat eskatzeko orduan, hainbat datu emango digute…  gainera askotan halako enpresek ba ez dut esango era nahasgarri batean ematen dituztela datuak, baina beno, jendeak oso ondo ez ulertzeko edo ez konparatzeko ematen dituzte datuak. Hor pantailan ikusten ari gara normalean jakin beharreko kontuak… Zelako komisioak kobratuko dizkiguten, izan daitezke ikerketa-gastuak edo kudeaketa-gastuak, edo  irekiera-komisioa; ze interes-tasa aplikatuko diguten; batzuetan interes-tasa hori ez dute emango urteko tasetan, baizik eta hileko tasetan, gu gehiago nahasteko edo merkeagoak emateko, eta gero, lehenago nahi baldin badugu kantzelatu, edo kitatu, ze, zelako komisioa pagatu beharko genukeen. Orduan, informazio asko da, eta askotan igual jendeak daukan arazoa da, tira, horrenbeste datu izanik, zelan konparatu aukera bat edo beste bat.
J.O. Honela ikusita ematen du ekonomia-zientziak ikasi beharra dagoela kreditu bat, mailegu bat eskatzerakoan…
N. C. Ez. Ez da hainbesterako.
J.O. Ez dago beste modu errazagorik konparazioak egiteko?
N.C.- Bai. Bai. Aspaldiko partez, eta hemen Europar Batasunak eskua sartu zuen, maileguak euren artean edo bezeroek maileguen artean konparatu ahal izateko atera zuen UTB (Urteko Tasa Baliokidea).
J.O. Aja.
N.C. Igual jendearentzako ez da horren ezaguna UTB sigla hori, erdarazko TAEa izango litzateke (TASA Anual Equivalente) eta Iparraldean edo Frantzian izango nuke TAEG, nik esango nuke Arantzak igual hobeto esango digula…
ARANTZA. TAEG edo Taux Annuel Effectif Global…
N. C. Kontzeptu bera da, erdaraz, gaztelaniaz, izen bat dauka, frantsesez beste bat, baina gauza bera da. Eta hor pantailan ikusten dugun bezala, horrek laburbiltzen du nolabait, mailegu bat eskatzeko orduan, zenbat gastu eta zenbat interes pagatu behar ditugun. Horiek guztiak biltzen ditu eta konparatzeko oso erraza izango litzateke.
J.O. Beraz, edozein mailegu eskatzerakoan UTB hori begiratu behar dugu.
N. C. E, azken batean konparatzeko aukera emango digun tresna bakarra delako.
J.O. Ya. Adibide bat?
N. C. Bai. Eta horretarako ekarri dugu nahiko adibide ona. Demagun Usoari eta Justini nahi diogula oparitxo bat egin, ezta?
J.O. Bai.
N. C. Eta pentsatu dugula tablet bat oparitzea. Bakoitzarentzako tablet bat, eta gura dugula gastatu 400 euro. Diru hori ez daukagu eta erabakitzen dugu mailegutxo bat eskatzeko… Eta bagoaz bi erakunde ezberdinetara eta tira, bi aukera dauzkagu konparatzeko. Alde batetik, izango genuke A bankuak edo A aukerak ematen digun mailegu hori, 400 euro eta sei hilabete. Eta A aukera horrek kobratuko liguke % 9ko interes-tasa, baina ireki, irekiera-komisiorik ez. Eta bagoaz beste banku batera, beste enpresa batera, B aukera izango litzatekeena, eta kasu horretan interesik gabeko mailegua izango litzateke, zero, % 0ko interes-tasa kobratuko ligukete eta hori bai, ba beno, gestioak egiteko, beno, 15 euroko komisio txikitxo bat baino ez, baina inportanteena dela ez dituela interesik kobratzen. Orduan hemen tertuliakideei galdetuko nieke. Bi aukera ditugu, A aukera eta B aukera, Ilazki eta Usoari oparia egiteko, zein hartuko zenukete?
N. C. B aukera, ezta?
J.O. Ba seguru asko mozolo-mozolo ez, ze Agurtzane, B aukera esango genuke.
AGURTZANE. Horrela gainetik, B.
N. C. Interesik ez duelako.
J.O. Bai.
N. C. Beraz, bi datu desberdin dauzkagu. Alde batetik interesa eta irekiera-komisioa, eta partekatzeko edo konparatzeko egin beharko genukeena izango litzateke UTBa edo TAEa konparatzea. Eta oker ez banabil, hor, grafikoan izango genuke zer izango litzatekeen bakoitzarena, eta kontrakoa ematen badu ere A aukera izango litzateke merkeena, A aukeraren Urteko Tasa Baliokidea % 9, 38koa izango litzateke eta ordea B aukerarena, interesik ematen ez zuena edo interesik kobratzen ez zuena, askoz Urteko Tasa Baliokide altuagoa izango luke.
J.O. Beraz, oso garbi dago eta oso argi dago, alegia, UTBa begiratu behar dugula beti, zorioneko UTB hori begiratu behar dugula…
N. C. Bai. behartuta daude finantza-erakunde guztiak maileguen berri emateko orduan datu hori emateko. Kontua da askotan jartzen dutela oso-oso letra txikietan jendea ez ohartzeko.Baina behartuta daude, bezeroek besteak beste konparatu ahal izateko. Bai.
J.O. Oso-oso letra txikian jartzen dutelako, ez?
N. C. Bai. Eta beno, adibide bat jartzearren, lehen ikusi dugun mailegu azkar horietako bati begiratuko bagenio ikusiko genuke zelako UTB edo Urteko Tasa Baliokide altua kobratzen digun. Lehen ikusi dugun horretan 500 euroko mailegua eskatzen genuen 30 egunetan bueltatzeko, hilabeteko epean bueltatzeko, eta oker ez banabil, hor ikusten dugu bueltatu behar genuen 675 euro, oker ez banabil; hori da. Honen, ateratzen den TAE a edo Urteko Tasa Baliokidea izango litzateke, ehuneko
J.O. Ondo al dago hori? …
N. C. Bai. Ondo dago. % 3.752ko interes-tasa. Bai. Horregatik igual, horrela ikusita, ba bueno, tira, 500 eskatu, 675 bueltatu. Ez du ematen asko denik, baina konparatzeko tresna bateratua hartuko bagenu itzelezko tasa izango litzateke: % 3.752. Hori interneten dago, eskuragarri dago, eta gaur egun eskaintzen ari diren prezioak dira.
J.O. Beraz, benetako adibide bat da. Ez da zuk asmatutako adibide bat.
N.C. Ez. Ez. Ez. Atzo bertan web-gunean sartu nintzen. Eta informazio hori lortu nuen. Ikaratzekoa.
K. Benetan.
 

B2
11-05-2013
16292812
4581