detalle dokuteka-generico-fitxa

Errobi, rocketik psikodeliara

Euskaraz rocka landu zuen lehen taldetzat daukate askok Errobi.

Baina psikodeliarako urratsa ere egin zuen musika-taldeak, nazioarteko joerei jarraiki.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Abertzalea ikaran dago
mintzaira ez nahiz galdu.
Ez daki nola hemendik goiti
beharko duen jokatu.


(Daniel Landart)

Zuhaitz Gurrutxaga.- Errobi lehen euskal rock taldea dela diote askok. Hala da?
Mixel Ducau.- Garai honetan bazen Niko Etxart Zuberoan.

Z.G.- Bakarlari.

M. D.- Bai, bakarlari gisa egin zuen Euskal herria rock & roll eta bai, erran dezagun bai, ez da, ez da lehiaketa bat, e?
 

behar ote dugu hartu,
behar ote dugu hartu


Anje Duhalde.- Jende askok aipatzen dit hori, komentatzen dit, eta ze inpresio daukazu horrekin? Eta… egia esan, niretzat gauza naturala izan zen. Guretzat ebidentzia bat zen rock estiloa edo folk-rock estiloa egitea, sortzea kantuak eta beste…

Gizon emazteek, haur ala gazteek
igurikatzen duguna


Mixel Ducau.- Adineko jendea ni bezala orain etortzen, etortzen dira, bueno, ni nintzen estudiante edo holako Bilboko edo Deustuko unibertsitatean eta etorri zinen eta kantatzen eta bueno, markatua da bere… bere garaia.
Ni gure diskoetaz harro naiz eta gaur egun nire kantu batzuk kantatzen dira eta niretzat zen nire bizitzaren periodo oso oso inportantea da, noski.

Zuhaitz Gurrutxaga.- Jatorrian hiru minutuko pieza txikiak ziren rockeko kantuak. 60ko hamarkadaren bukaeran, ordea, Kaliforniako hondartzetako giro hippyaren eraginez, psikodelia etorri zen. Bereziki Pink Floyd edota Creedence bezalako taldeekin. Errobiko Mixel Ducauk ez zeukan atzean gelditzeko inolako asmorik eta Ametsaren bidea diskoa sortzen hasi zen. Hauxe da gure musikan disko bakanik bada, guztietan bakanenetakoa.

Anje Duhalde.- Jada, hor beste fase batean sartu sartu ginen. Michelek hor musika aldetik berak bere gain hartu zuen disko osoa edo kasik dena eta ni, nik letrak idatzi nituen.

Mixel Ducau.- Garai honetan bazen munduan zehar talde batzuk eta egiten zuten deitzen zen rock progresivo. Nahasten zuten armoniak eta rock pixka bat eta nahi nuen Errobirekin zerbait horrela egin. Banekien potentziala bagenuela.

Anje Duhalde.- Bada, Hamahiru minutu, hamalau minutuko abestiak eta horrelako gauzak, ez? gaur “hau zer da?” Eta hor jada uste dut gure gailurra edo hartu genuela, harrapatu genuela, ez? ze hortik aurrera ze izan behar zen, zer egin behar…

Z.G.- Disko jasoa zen oso. Kritikariek, ordea, oso begi onez hartu zuten eta CBS bezalako diskoetxe batenganaino iritsi zen diskoaren oihartzuna.

Anje Duhalde.- Beren eskaintza izan zen nahi  zutela derrigor frantsesez edo kantu bat sartu eta guk esan genuen ezetz, gure asmoa ez zela hori batere eta hor izan ziren holako…baina, bueno, izan zitekeen, gertu-gertu ibili ginen, baina bueno, ez, azkenean ez zen egin.





 

detalle2

Document library

B2
10-10-2013

x61pRelaContWAR

16292211
03:28

x61pViewCountWAR

3733

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR