Marea oso gora, oso behera. Zergatik?

Egunotan marea biziak izaten dira euskal kostaldean. Marea oso gora igotzen da, baina, era berean, oso behera jaisten. Asier Hilariok, euskal kostaldeko Geoparkeko zuzendari zientifikoak azaldu du Euskadi Irratiko irratsaioan fenomeno honen zergatia.


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Asier Hilario, Euskal Kostaldeko Geoparkeko zuzendaria. Asier, egun on…

ASIER HILARIO. Kaixo, egun on.

E. Bai. Nik Donostiako Paseo Berria aipatu dut, ikusteko olatuak, eta itsasoa ikusteko, baina marea bizi hauek ikusteko beste hainbat toki ere badaude, ezta, euskal kostaldean?

A. H. Bai. Ba nik kostalde guztia oso egokia dela esango nuke. Baina bereziki nik esango nuke, ba kostaldean marea arteko zabalgune hori erakusten digun lekuetan, hau da, rasa mareala edo ezagutzen den lekuetan, ba horiek dira nik uste ikusgarrienak, ez? Ze egun hauetan marea oso gora igotzen da, eta hori, zuk esan bezala Paseo Berrian olatuek harrapatu egiten zaituzte, baina marea ere oso behera doa jaisten denean, eta nik uste hori dela ikusgarriena, hainbeste jaisten denean ba erakusgarri uzten digun ba arroka-mundu berde hori, oso gutxitan ikusteko aukera daukaguna.

E. Bai. Zergatik gertatzen dira marea biziak, Asier?

A. H. Ba, azkenean gauza erdi sinplea da ulertzeko, ez? Mareak, mareak bakarrik nolabait esateko, ba gehienbat eguzkiaren eta ilargiaren grabitatearengatik sortzen dira, ez? gehienbat ilargiarena. Normalean esaten da % 70an ilargiak duela influentzia, eta % 30ean eguzkiak.      

E. Um.

A. H. Orduan marea biziak sortzen dira eguzkia,eta  ilargia eta Lurra, hirurak lerro berdinean lerrokatuta daudenean. Hau da, ilargiaren grabitate-indarrak eta eguzkiaren grabitate-indarrak bat egiten dutenean. Eta hau gertatzen da, esan bezala, hirurak lerrokatuta daudenean, hau da, ilberrian eta ilgoran. Begiratzen badugu egutegietan marea biziek beti kointziditzen dute ilberriarekin edo ilgorarekin. Hilabetean bi marea bizi dauzkagu: ilberrian eta ilgoran. Ba marea biziak berez hilabetero dauzkagu. Beste kontua da, ba bereziki irailean eta martxoan ba marea biziagoak izaten direla.

E. Beraz, marea bizi hauek gertatzen dira eguzkia eta ilargiaren eraginagatik. Ze olatuena beste kontu bat da; gehiago da haizeagatik.

A. H. Olatuena da haizearengatik,  haizeak bere eragina dauka, baina baita ere itsasoak, korronteak dakarren indarrarengatik. Hola tokatzen denean, altxatzen dira… ur-masa hori kostaldera gerturatzen denean, ba poliki-poliki sakonera, itsasoaren sakonera,  ur-masa horren sakonera gutxituz doa eta hori konpentsatzeko, azkenean, olatuak altxa egin behar du. Orduan, ba, horren arabera, zein indarrarekin datorren, urak, korronte hori… Ba haizeak, pixka bat, kontra baldin badator ba lagundu egingo dio eta alde baldin badator ba zapaldu egingo du.

Bada gauza kuriosoa, ba marea biziekin eta lotuta. Ba printzipioz eguzkiaren eta ilargiaren lerrokapen horrekin lotuta dator marea bizien kontua, batak eta besteak indarrak lotzen dituztelako. Baina badaude beste, beste faktore batzuk, ez? adibidez, ba eguzkia, Lurra eta eguzkia gertuago edo urrutiago egotea. Denok dakigu Lurrak eguzkiaren inguruan orbita eliptikoa daukala;  edo Lurra eta ilargia ere gertuago egotea,hau gertatzen da perigeo eta perihelio momentu horietan, ez? Edo adibidez presio atmosferikoa altuagoa edo baxuagoa edukitzea. Presio atmosferikoa altuagoa daukagunean, hau da, antizikloiak dauzkagunean ba horrek nolabait itsasoa zapaldu bezala egiten du, ez? Eta marea normalean baxuagoak izaten dira, ez? Eta aldrebes, presio atmosferikoa baxua daukagunean, ba mareak normalean errazago altxatzen dira.

E. Bai.

A. H. Haizeak, esan dugun bezala, ere, eta gero bereziki, komentatu dugun bezala, ekinozioak ez? Udaberriko ekinozioan eta udazkeneko ekinozioan, martxoak 21, irailak 21, eguzkia Lurraren ekuadorreko planoan jartzen denean, momentu horretan konkretuki, orduan sortzen dira marea bizienak, urteko marea bizienak.                  

 

B2
09-24-2013
16291837
00:03:46
5021