Docutec
Pozalagua, grabitatearen kontra sorturiko estalaktiten haitzuloa
Bideo honetan Karrantzan (Bizkaia) dagoen kobazulo berezi hau aurkeztuko digute. Pozalaguako kobazuloa Karrantzan dago, Raneron. Estalaktiten itxura bereziak egiten du berezi kobazulo hau.
Estatuko txokorik politena izendatzeko lehian dago Pozalagua.
Irene Santisteban, Pozalaguako gidaria.- Pozalaguako kobazuloan gaude. Pozalagua Karrantzan dago, Raneron, hain zuzen ere. Pozalagua oso berezia da, bakarra da, estalaktita eszentrikoak direla-eta.
Estalaktita eszentrikoak grabitatearen legearen kontra sortzen direlako.
Pozalaguaren aurkikuntza kasualitatez izan zen, 1957ko abenduaren 28an egindako leherketa baten ondorioz zulo bat egin zen sartu garen lekuan. Nahiz eta harrobiak erauzketa-tokiak aldatu, hogei urtez lan egiten jarraitu zuen eta horregatik, zoritxarrez, ikus ditzakegu apurtuta dauden estalaktitak.
Bueno, gela honi auditorio deitzen diogu. Bueno, zutabe bat dago eta zutabe horrek organo baten antza duelako. Harrobiaren zaindaria normalean etortzen zen hona jendeari kobazuloa erakustera eta bera konturatu zen zutabe horretatik barra metaliko bat pasatzean soinuak ateratzen direla eta berak normalean egiten zuen, baina guk ez dugu egiten formazioa zaintzeko eta ez apurtzeko.
Repsolek lehiaketa bat antolatu du jakiteko zein leku den politena edo onena. Pozalaguak Euskadi ordezkatzen du eta orain finalean gaude.
