detalle dokuteka-generico-fitxa

René Cassin

Entzungai labur honetan, René Cassinen biografia entzun ahal izango duzu.

René Cassinek Bake Nobel Saria lortu zuen 1968an eta sari hau lortu duen euskal herritar bakarra da oraingoz.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

René Cassin Baionan jaio zen 1887ko urriaren 5ean. Zuzenbideko ikasketak egin zituen eta hortik zuzenbideko irakasle izatera pasatu zen, Probentzako Unibertsitatean.
Irakasle izateaz gainera, jurista ere bazen. Lehen Mundu Gerran zauritua izan zen. Ondoren, Lilera bizitzera joan zen eta Parisko Unibertsitatean eskolak eman zituen.
1924tik 38ra bitartean Nazioen Sozietateko ordezkari izan zen eta garai hartan nazioen desarmatzearen alde ere egin zuen lan.
Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, erbestera jo behar izan zuen.
Cassinek Londresen osaturiko Frantziako erbeste gobernuan parte hartu zuen, De Gaulle general famatuarekin batera.
1948an Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala burutzen lagundu zuen. Bera izan zen aitorpen hau idatzi zuenetako bat.
1959tik 65era bitartean Europako giza eskubideen auzitegiko presidentea izan zen. Gerretan zauritutakoei laguntzen zien gobernuz kanpoko elkarte bat sortu zuen.
1968an Bakearen Nobel Saria eman zioten, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala egiten lagundu zuelako. Sari hau lortu duen euskal herritar bakarra izan da oraingoz.
Cassinek bakearen alde egin zuen bere bizitzan zehar, 1976. urtean zendu zen arte.
 

detalle2

Document library

A2
08-23-2013

x61pRelaContWAR

16291144
01:38

x61pViewCountWAR

9395

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR