detalle dokuteka-generico-fitxa

Nola moldatzen dira urritasunen bat duten pertsonak garraio publikoetan?

Urritasunen bat duten pertsonentzat oso zaila da toki batetik bestera askatasunez joatea. Batez ere, trenetan eta autobusetan.

ETB traba horiek pairatzen dituzten pertsona batzuekin izan da, nola moldatzen diren ikusteko.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria: Arrieta ahizpek Donostiatik Bilbora joan behar izan dute. Ordubeteko aldearekin joan dira, izan ere, ibiltzeko urritasuna duten pertsonentzat toki bakar bat dago ibilgailu bakoitzean, gurpildun aulkiak lurrera lotuko duen sistema eta segurtasun-neurri egokiekin. Horregatik beharrezkoa da erretserba egitea.
Rashim Bahri (Pesa autobusak): Eskatzen dugu hogeita lau ordu lehenago deitzeko eta erretserba egiteko, página web bidez edo telefono bidez.
Esataria: Autobusak duen igogailuak errazten dio Lurdesi, bidaia aurrena egingo duen ahizpari, barruan sartzea. Mentxuk, ordea, zain egon beharko du hurrengo zerbitzura arte. Bidaia laburrak egiten dituzten autobusetan errazagoa da, arranpa bidez sar baitaitezke eta gutxienez bi lagunentzako tokia egon ohi da.
Maria Antonia Portularrume Orion bizi da. Egunero hartzen du trena lanera Donostiara joateko. Andenera iristeko lehenik igogailu bat hartu beharra du, pasarela bat igaro eta gero beste igogailu bat. Kexu da nahi baino gehiagotan huts egiten duelako trenean sartzeko arranpak edota andenera pasatzeko atea behar bezala zabaltzen ez zaiolako.
Maria Antonia Portularrume: Askotan arazoak izaten ditut makinak izorratuta daudelako,edo billetea ez dagoelako ondo, eta horregatik askotan mandoa deitu behar izaten dut.
Esataria: Kexu da geltokian bertan Eusko Trenek ez duelako langilerik  laguntzeko. Oraingoan tren zaharretakoa hartu beharko du baina arazorik gabe sartzen da anden berrien altuera trenei egokituta dagoelako. Barruan,  urrituentzako tokian, ordea, bizikleta bat dago. Eusko Tren unitate berriak jartzen ari da pixkanaka, urrituentzat erraztasun handiak dituztenak, esaterako, sartu-irtena egiteko arranpa dutenak kanpotik zein barrutik botoi bat sakatuta ateratzen dena.
Mikel Beitia (Eusko Tren): Tiene un alojamiento con unas prestaciones determinadas que básicamente son…
Esataria: Barruan toki aproposa, aulkiak bira egiteko adinakoa, segurtasun-uhala duena eta lepoa eta buruarentzat babesa duena.
Mikel Beitia (Eusko Tren): … las vertebras en caso de impacto.
Maria Antonia Portularrume: Maria Antoniak gero tren berrietako bat hartzen du. Arranpa, ordea, ez zaio zabaldu baina sartzea lortzen du. Urrituentzat lehentasunezko tokian bi bizikleta ageri dira. Ibili ezin dutenek garraiobideetan aurkitzen dituzten arazoak.

 

detalle2

Document library

B2
05-28-2013

x61pRelaContWAR

16290177
02:09

x61pViewCountWAR

5418

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR