detalle dokuteka-generico-fitxa

IEPA, Euskaltzaindiaren aldaketak hartzen dituen aplikazio berria!

Euskaltzaindiak App berri baten bidez iragarriko ditu aurrerantzean erabakitako aldaketa guztiak. 'Irrikitown' saioko umorezko esketxa.

Euskaltzaindiaren arauen aldaketak dira parodia honen gai nagusia.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Neska.- Aizak, hori oker idatzi duk!
Mutila.- Ze dago, okerra?
Neska.- ez, ez, euskeraz ez zegok ondo. Euskaltzaindiak ziok euskaraz, a-rekin idatzi behar dela. Alegia, euskaraz bizi nahi dugu.
Mutila.- Pakean bizi nahi dugu.
Neska.- Bakean, b-z
Gertatu izan zaizu horrelakorik? Bada, azkeneko aldia izango da!
Hemen da IEPA, Euskaltzaindiaren aldaketak jasotzeko aplikazioa.
Irakaslea.- Bueno, ba, zorionak, gainditu duzu EGA.
Itxoin, itxoin, itxoin, itxoin! A ver, orain, hitz egin idatzi behar da banatuta eta bait da ez dago ondo, baita idatzi behar delako, dena elkarrekin. Sentitzen dut, e? Lastima! Ez duzu gainditu, e?
Egon, egon, egon! Bai? A! bai, bai, berriz aldatu dute. Bai, bai, gainditu duzu. Iepa: betirako gaizki idatzita dago, betiko idatzi behar da. ez duzu gainditu, lastima! A! bai, bai, bai! Bai, gainditu duzu! Ez ba! Ez duzu gainditu, ez! bai! Joder!, bai, bai, gainditu duzu. Dios! Errazagoa zen Patxi Lopezi eskolak ematea!
Neska.- Baina zertan ari zara tipp-exarekin? Dedikatzeko eskatu dizut, horixe bakarrik.
Idazlea.- Euskaltzaindiaren arau berrien arabera, zuzentzen ari naiz. Kontxo! Bi anai gaizki dagoela eta Bi anaia jarri behar dela. Baina, tira, martxa honetan Harry Potterrek baino edizio gehiago aterako ditut. ¡Puta madre!
Puta larru!
Egunean bi euro eta euskaltzainen lan garrantzitsuaren berri izango duzu uneoro.
Euskaltzaina.- Gaur jostari nago, eta historia hatxez jartzen badugu eta istorio hatxe gabe, historia-istorio…kar, kar, Xabier Euzkitze bera ere zoratuko dugu.



 

detalle2

Document library

B1
05-14-2013

x61pRelaContWAR

16289794
02:01

x61pViewCountWAR

6884

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR