detalle dokuteka-generico-fitxa

1863, trena Bilbora iritsi zeneko urtea

150 urte bete dira trena lehenengo aldiz Bilbora iritsi zela. Munduan lehenengoetakoa izan zen. Bere historiaren errepaso bat egin dute Euskadi Irratiko Mezularia saioan historialari batekin.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA 1. Bilboko Abandoko tren-geltokian festa handia izan zen duela 150 urte, lehendabizikoz trena martxan jarri zutelako Bilbon. Abandotik Urduñara lehendabiziko bidaia hura, gaur bezalako egun batean duela 150 urte.

ESATARIA 2. Juanjo Olaizola, trenaren historialaria, arratsalde on.

JUANJO OLAIZOLA. Arratsalde on.

E2. Beno, garai hartako Bilbo ere ez zen izango orain dena, ez, 20.000 biztanle eskaseko…?

J. O. Bai. Bai. Orduan ere…

E2. … herrixka bat, hiri bat..

J. O. Bai. Begira, ni Azpeitian bizi naiz, eta Azpeitiak 15.000 dauka, gaur egun gutxi gorabehera. Pixka bat, Azpeitia baino pixka bat handiagoa zen orduan Bilbo, eta en cambio bilbotarrak ausartu ziren bere burdinbidea egitera, goitik behera, ez bakarrik Bilbotik Mirandara, baizik, ja jarri garela obretan eta, ya jarraitzen dugu Logroñoraino, han ardo ona dagoela, eta Tuteraraino iristen gara. Ez da plan txarra.

E1. Eta ospatzeko urteurrena da.

J. O. Bai. Bai. Honbre, 150 urte ez dira egunero ospatzen eta nik uste data oso garrantzitsua dela, zergatik izan zen Bizkaiko lehenengo ferrokarrila eta beno, pixka bat ere, ikusi izan zen ba kokatu zuena Bilbo mundu modernoko komunikazio-sarearen barruan.

E2. Garai hartan diru asko pagatu zen, diru asko ordaindu zen. Baina teknikoki eta ondo egin zituzten nonbait gauzak, ze garai hartako azpiegituraren zenbait zati ere oraindik ere baliatzen ditu trenak.

J. O. Bai. Gehienak han daude; honbre, ere gogoan eduki behar dugu garai hartan konpetentzia zela burdina edo diligentzia eta ez autopistak edo abioiak, eta ba, gaur, gaur egun gehienez Urduñatik Mirandara ailegatzen den tren hori ba ya desfasatuta dago, ezta? Zergatik oso makal ibili behar dute trenek, eta abar. Baina bere garaian obra galanta izan zen, eta gaur egun, adibidez, egunero hartzen dutenean trena… jende asko, Urduñan, Amurrion, Laudion joateko Bilbora, bere gauzka egitera, edo lanera, edo ikastera, edo paseatzera… Ba ibiltzen dute antzinako azpiegitura… horietatik ezta? Ba Cantalejoseko tunela edo La Peña edo Miravalleseko zubiak eta garai horrelakoak dira, 150 urte daukate, eta han daude tente-tente oraindik.

E1. Ze lotura eman zizkioten Bilbori duela 150 urteko sare horiek?

J. O. Ba beno, garai horretan, pentsatu behar dugu, ba begiratzen genuela Mesetako merkatu-era, ezta? Ba orduan eman zion lotura Bilbotik, alde batetik, Miranda de Ebrora arte, han ahal zen lotu Norteko ferrokarrilarekin, Madriletik Irun eta beno, Frantziaraino jarraitzen duen ferrokarrilarekin, baina gero ere, nola pasatzen zen Logroñotik, eta Castejón de Ebron, Tuteraren ondoan, lotzen zuen ere Iruñetik Zaragozara joaten zen trenarekin, ba beno, lotu genuen ez bakarrik Mesetarekin, baizik ere Ebro bailara guztiarekin eta Kataluniarekin, zergatik Zaragozatik Bartzelonara bazegoen ferrokarril bat. Orduan ere lotu zuten… Izan zen lehenengo bider lotu zutena Kantabriko eta Mediterranio itsasoak ferrokarril baten bidez.

E1. Eta festa handi batekin egin zuten lehendabiziko bidaia edo ez?

J. O. Bai. Festa izan zen zoragarria zergatik pentsatu Bizkaian lehenengo proiektua jartzeko ferrokarril bat martxan izan zen, sortu zuten 1832an. Bultzatu zuen Pedro Novia Salcedok, Bilbon kale inportante bat dago, ezta?

E1. Bai.

J.O. Eta proiektu, lehenengo proiektu hori oso, oso, oso goiz irten zen, zergatik pentsatu, munduko lehenengo ferrokarrila, Liverpool eta Manchester artean, inauguratu zen bi urte lehenago, 1830an. Oso, berriegia zen proiektu hori, ezta? Gero 1845ean sortu zen beste proiektu bat lotzeko Bilbo Madrilekin alde batetik gero kostatik jarraitzeko Bidasoara arte, Hendaiara arte, mugaraino, eta hori ere ez zen sortu. Orduan, egia esanda, urte asko egon ziren ba ahalegina egiten lortzeko, ba ferrokarril bat martxan jartzea Bilbon. Lortu zutenean 31 urte ondoren, ba jai, jai-motibo handia zen, noski.

E1. Diru asko balioko zuen orduan trena jartzeak.

J. O. Bai. Bai. Oso garestia irten zen horrelako ferrokarrila egitea. Ba gainera beti gertatzen direnean horrelako obra garrantzitsuetan, presupuestoak…  beti desbiazioa dauka,  eta kontuan eduki behar dugu ere bai garai horretan ferrokarrilak, burdinbideak iniziatiba pribatuak zirela. Orduan lortu zuten, antolatu zuten enpresa bat, Bilboko kapitalarekin, kapital gehiena Bilbokoa zen. Normalean Espainian zehar egin zituzten ferrokarril guztiak, XIX. hamarkadan, egin ziren atzerriko kapitalarekin, gehienez, frantsesa, baina kasu honetan ez.  Bilboko, Bilboko diruarekin egin zen ferrokarril guztia. Lortu zuten ia-ia 100 milioi erreal, garai hartakoak, ere lortu zuten baita Estatuaren subentzioa, ere Aldundienak, udaletxeenak, eta beste 80 milioi erreal subentzioen bidez, baina eraikitzea ferrokarril guztia kostatu zen  250 milioi erreal. Orduan hasieratik desfase presupuestarioa nahiko garrantzitsua izan zuten.

E1. Nolako trena zen duela 150 urtekoa?

J. O. Beno, inauguratu zuen, inaugurazioko trenak zeukan lurrezko lokomotora, noski baietz, zergatik garai hartan ez zuten beste motatako lokomotorarik; izaten dira dieselak edo elektrikoak, gaur egun bezala. Manchesterren egina, juxtu egun horretan estreinatzen zuten. Garai horretan gainera normala zen bataiatzea izen batekin lokomotorak, edo itsaso, ibaien edo herrien izenean…eta  kasu honetan deitzen zen Orduña, precisamente lokomotora deitzen zen Orduña, eta bere atzean eramaten zuen furgoi bat, hiru kotxe lehenengo klasekoak, autoritate askorekin, gero saloi-kotxe berezi bat, elegantea, askoz eleganteagoa; han zihoan Bilboko alkatea, Diputazio-burua, injineruak, muntatu zutenak ferrokarrila, eta abar. Beste lehenengo klaseko hiru kotxe gehiago eta azkenean, atze-atzean furgoi bat.

E1. 1863ko martxoren 1ean egin zuten bidaia. Lehendabiziko aldiz trena Abandotik Urduñara, Bilbon. Ba eskerrik asko…

J. O. Eskerrik asko zuei…

E1. …horren, urteurren horren berri emateagatik, eta orduko trena gugana gerturatzeagatik.

J. O. Ez horregatik. Eskerrik asko zuei.
 

detalle2

Document library

B2
03-06-2013

x61pRelaContWAR

16287616
00:06:06

x61pViewCountWAR

4792

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR