Docutec
Frank Gehry
1929ko otsailaren 28an jaio zen Toronton Frank Gehry arkitekto ezaguna. Besteak beste, Bilboko Guggenheim Museoa eta Eltziegoko Marques de Riscal upategiak diseinatu zituelako da ezaguna gure artean Frank Gehry.
Frank Gehryri buruzko biografia laburra entzuteko aukera duzu segidan.
Frank Gehry
Frank Owen Gehry Toronton jaio zen 1929ko otsailaren 28an. Lanbidez, arkitektoa da eta eskultura itxurako arkitektura proiektatzeagatik da ezagun.
Gehryren egitura kurbo eta bihurrituak, askotan metal islatzailez estaliak, oso ezagunak egin dira gure artean Bilboko Guggenheim Museoa eta Eltziegoko “Marques de Riscal'’ upategiei esker.
Kanadako Toronton jaioa, Gehry Kaliforniara joan zen 17 urte zituela, eta bertan Los Angeles hirian arkitektura-ikasketak egin zituen. Gero, hirigintza ikasi zuen Harvardeko Diseinu Eskolan.
Estatu Batuetako herritar bihurtuta, gaur egun Los Angelesen bizi da. Azken urte hauetan, Gehryk hedabideetako ikono izatea lortu du, berak diseinatutako eraikinak, bere etxe pribatua barne, mundu osoko turisten jomuga bihurtzeraino.
