Docutec
Jon eta Jone 93: John Travolta
Umorezko esketxa. Jon eta Joneren arteko elkarrizketa barregarria.
Jonek dioenez, bataiatu zutenean hasi zen John Travoltaren antzera ilea ukitzen.
Pi, pi, pi...
Jon.- Bai?
Jone.- Jon, ni naiz.
Jon.- Aupa, pottoka, zer moduz?
Jone.- Sin más.
Jon.- Zer esan nahi du "sin más"?
Jone.- Ba hori, sin más. Eta zu zer, zelan zaude?
Jon.- Ba hementxe.
Jone.- Hor zaudela badakit.
Jon.- "Sin más" esateko beste modu bat da hori.
Jone.- Beno, berriro egingo dizut deiadar, ea hobeto hasten garen.
Pi, pi, pi...
Jon.- Alo!
Jone.- Txarto hasi gara, zuk ez duzu inoiz alo esaten.
Jon.- Baina, orain esan egin dut. Hori arazo bat al da zuretzako, edo zer?
Jone.- Sin más.
Jon.- Tonta.
Jone.- Kalboroto.
Jon.- Zer, zer prestatu duzu bazkaltzeko?
Jone.- Aaa...
Jon.- Beno, gero arte.
Jone.- Agur.
Jone.- Bai?
Jon.- Asereje, asereje, aje, aje.
Jone.- Jon, zertan ari zara?
Jon.- Asereje, aje, aje.
Jone.- Jon, lehen kantatu duzun hori dantzatzen ere badakizu?
Jon.- Jakina, niri Jon izena dantza abileziagatik jarri zidaten.
Jone.- Dantzan jaio zinen?
Jon.- Bai, ni jaio eta medikuari agurra dantzatu nion hantxe.
Jone.- Eta horregatik ipini zizuten Jon?
Jon.- Ez, hori beranduago etorri zen. Bataio-egunean ilea busti zidatenean bat batean eskuarekin horrela egiten hasi nintzelako.
Jone.- John Travolta moduan.
Jon.- Ekilikua.
Jone.- Kua zer?
Jon.- Kua ,kua, kua.
Jon.- "Cuando calienta el sol allí en la playa"...
Jone.- Jon, eta zergatik ez zara "Esta es mi gente" edo "Bexamela" saiora joaten dantza egitera? Uste dut bertan dantza egiteagatik 30 euro edo ematen dizkizutela.
Jon.- 30 euro?
Jone.- Bai.
Jon.- Pentsatu egingo dut.
Jon.- Jone, prestatu al duzu guztia biharko?
Jone.- Zer prestatu behar dut ba?
Jon.- San Ferminetara goazela gogoratzen zara, ezta?
Jone.- Bai, eta hara zapia eta dirua eroatearekin ez da nahikoa ala?
Jon.- Eta motorrean joateko kaskoa? Hori ez al duzu eraman behar?
Jone.- Bai.
Jon.- Eta atera al duzu armairutik?
Jone.- Ba ez.
Jon.- Eta zergatik?
Jone.- Hori zure lana delako, Travolta.
