Docutec
Komunetik behera botatzen diren hondakinak, arazo-iturri
Komunetik behera botatzen diren hondakinek arazo larriak sortzen dituzte.
Saneamendu-sareetako kudeatzaileak oso kezkatuta daude. Azkenaldian, zapi higienikoak dira buruhausterik handiena. Bidasoa eskualdeko ur-ponpaketa guneetan, inoiz baino trabatze gehiago izan dituzte.
Asier Otegi berriemailea.- Komuneko bonbari eman eta kito, hondakinen arrastorik ez, baina horrek dakartzan ondorioetan ez dugu erreparatzen. Izan ere, hondakinek arazoak sor ditzakete saneamendu-sareetan.
Bidasoako eskualdean, esaterako, zapi higienikoak dira buruhauste.
Ur-ponpaketa guneetan arrastatu eta pilatzen direla dio Maite Margeli kudeatzaileak. Ponpak horrela trabatu egiten dira.
Zapi-pakete gehienetan adierazten da biodegradagarriak direla. Hala dira, baina komuneko paperak baino denbora gehiago behar dute desegiteko. Horregatik ez dira bateragarriak saneamendu-sareekin.
Kaleko gizona 1.- Nik botatzen nituen arraskatik behera eta… igual-igual botatzen ditut. O sea que… orain, kontuz ibili beharko gara.
Asier Otegi berriemailea.- Hondarribiko Amuteko ponpa-gune hau urtean batez beste lau aldiz trabatzen zen. Azken bi urteotan askoz gehiagotan.
Joan den urtean berrogei bider trabatu zela dio Samuel Vazquez kudeatzaileak eta duela bi urte hamazazpi alditan.
Ohitura hau baztertzen ez badugu, ur-ponpaketa makinetan segurtasun-neurri handiagoak hartu beharko dituzte.
