detalle dokuteka-generico-fitxa

Euskal kostaldeko herriak ziklogenesiari aurre egiteko prest

06:00etan sartu da indarrean itsasaldeko arriskuari dagokion alerta laranja. Haizetea eta bost metrotik gorako olatuak espero dira.

Itsaso bizia espero da eta egoera larriena itsasgoran izango da, arratsaldeko seiak aldera.

Olatu handiak daudenean jarraitu beharreko aholkuak


Olatu handiak izan ohi diren hondartzetan ez bainatzea, itsasotik gertu dauden pasealekuetan ez ibiltzea, etab. aholkatu dute larrialdi zerbitzuek.


Eusko Jaurlaritzaren Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzak aparte dauden hondartzetan eta olatu handiak izan ohi diren lekuetan uretan ez sartzeko aholkua eman du Jolle ziklogenesia iritsi dela eta.


Era berean, itsaso ondoko pasealekuetara, kai-muturretara eta itsas-labarretara ez gerturatzeko deia egin dute, olatu handiek edo haizeak jendea uretara bota dezakeelako.


Kostatik gertu dauden errepideetan ere ez gidatzeko, itsasoko kirolak bertan behera uzteko, txalupak ez erabiltzeko eta ontziak ondo lotuta daudela ziurtatzeko deia egin du.


Segurtasun Sailak, gainera, kai barruan kontuz ibiltzea eskatu du, olatuen ondorioz tirain handia egongo delako.


Hiztegia/Vocabulario/Vocabulaire

HAIZETE.- Borrasca, ventarrón. Bourrasque, grand vent.
ITSAS-LABAR.- Acantilado. Falaise.
KAI-MUTUR.- Espigón, dique, malecón. Jetée, épi.
PASEALEKU.- Paseo, sitio para pasear. Promenade.
TIRAIN.- Resaca. Ressac.
 

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Asier Sanchez berriemailea.- Hau da olatuen orroa. Ordu honetan Donostian eta bihar indartsuago joko dute.
Paseo Berria eta Haizearen Orraziaren sarrera itxita daude. Arratsaldean zaparradak bota ditu.
Bilboko irudiak dira hauek.
Dena dela, bihar batez ere itsasoari adi egongo gara.
Gaizka Etxabe.- Edukiko dugu bihar itsaso handia, haize handirik ez da egongo, maretoia, maretoia gogorra izango da, edukiko doguzen olatuen arteko luzapena luzea izango da, hamasei segundo, gutxi gorabehera eta gainera, daukaguz bihar marea nahiko biziak.
Asier Sanchez berriemailea.- Itsasontzi guztiak portura bueltatu dira gaur.
Gaizka Etxabe.- Erresaka handia dauden legez, honelako maretoiak etortzen dira bada txikoteak ondo jarrita, estatxa guztiak ondo jarrita eta punto.
Asier Sanchez berriemailea.- Arratsaldean Bermeon kai-muturraren sarrera itxi dute, ondo dakite zenbateko indarra izan dezakeen itsasoak.
Kaleko gizona 1.- Indarra! Ezin duzu pasa hemendik, dauden olatuekin ezin duzu. Eroan da jendea uretara ere.
Kaleko emakumea 1.- Iaz apurtu egin zen eta ostera ere konpondu, imiñi (ipini) dabe (dute) eta ezebez (ezer ez); egin denean, apurtu eta bueno, ea aurten zer pasatzen den, no hay dos sin tres.
Kaleko gizona 2.- Handik etortzen zarenerako dena emanda etortzen dira, eta sartzen dira, e?.
Dendaria.- Aurrekoekin hau egin dut, hau jo eta kanpora. Imiñi (ipini) berau, eta kanpora. Hau sartu egin diot eta kanpora, sartu ere ez.
Asier Sanchez berriemailea.- Bihar alerta laranjan egongo gara, itsaso bizia espero da eta egoera larriena itsasgoran izango da, arratsaldeko seiak aldera.

 

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

C1
01-28-2013

x61pRelaContWAR

16286521
01:24

x61pViewCountWAR

2512

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR