Docutec
Alergia-kontuak: akaroak
Atal honetan, akaroek sortzen duten alergia-motari buruz arituko zaigu Atxen Aranzabal alergologoa: sintomak, aholkuak, etab.
29. zinta / 02:24:40
Kristina Urrutia.- Eta botikak-eta esan dugu badirela, txertoak ere bai. Baina, beste alergia bat izaten da akaroena. Akaro bat nolakoa den ikusiko dugu. Bueno, oso-oso txikia dira ikusteko…
Andoni Aizpuru.- Aizu, lehen Leirek erakutsi dizkigu horrela, munstroak eta zerak eta efektu bereziak… eta akaroak, pelikulako protagonistak izateko modukoak baita ere.
K.U.- Baita ere, eskerrak txiki-txikiak diren akaroak! Eta hauek ere sintomak-eta nola diren, bueno, beste polenaren antzeko… alegia antzekoa da.
Atxen Aranzabal.- Akaroak dira alergenorik arruntenak hemen, Euskal herrian. Hautsean bizi dira eta leku itxietan, bai alfonbretan, bai moketetan, koltxoietan, almohadetan, leku hezeetan. Hemen daukagu hezetasun handia, hori da.
K.U.- Handia, bai, Euskal Herrian, batez ere zonalde honetan edo Gipuzkoa aldean edo…
A.A.- Eta orduan akaro hauek ugaltzen dira oso erraz, oso erraz eta…
K.U.- hautsean, baina ez ditugu ikusten!
A.A.- Ez dugu ikusten, mikroskopikoak dira akaroak.
K.U.- Oso-oso mikroskopikoak eta…
A.A.- Armiarma familiakoak dira.
K.U.- A bai?
A.A.- Bai, bai.
K.U.- Ene! Eskerrak ez ditugun ikusten!
A.A.- Hori, hori!
K.U.- Eta akaroari alergia dioenak zer nabaritzen du? Ze sintoma du?
A.A.- Bada, lehen esan dugun bezala, ba…
K.U.- Berdina.
A.A.- Rinitisa, orduan, mukitasuna, doministikuak, taponamendua, begietako hazkura eta arnasesturik edo eztularik.
K.U.- beraz, hori nabaritzen badugu, sintoma hori, izan daiteke polenarena edo akaroena. Polenarena esan dugu udaberri aldean dela, batez ere, baina akaroak urte guztian daude etxean, ezta? Hautsa urte guztian egon daiteke.
A.A.- Bai, urtean zehar egon daitezke, baina bereziki udazkenean. Udazkenean hezetasun gehiago dago eta orduan, ugaltzen dira hobeto.
K.U.- Eta nahiz eta guk etxean ongi pasa trapua berriro hautsa segituan jartzen baldin bada, horrek ere segituan hartzen du eta horrek segituan eragiten digu?
A.A.- Bai, bai, bai, hori, koltxoietan eta almohadetan oso zaila da handik kentzea hautsa eta orduan…
K.U.- Ez dauka erremediorik?
A.A.- Bada, bueno, hori, neurri batzuk esaten ditugu, bada, kontaktuan ez egoteko eta hori egin eta gero, gero daukagu botika batzuk eta bakunak.
K.U.- Eta akaroei alergia dietenek zer behar dute etxean, adibidez? Aspiradora berezi bat?
A.A.- Bai. Filtro bereziak dituzten aspiradorak.
K.U.- Aspiradorak eta potentzia handia dutenak akaso eta…
A.A.- Hori da.
K.U.- Eta oso maiz garbitu koltxoiak eta…
A.A.- Hori da. Eta garbitu izarak tenperatura altuetan eta trapu umel batekin kendu hautsa, ez erabaili koltxoi… nola esaten da? artilezko koltxoiak…
K.U.- Horiek ez.
A.A.- Hori da, edo sintetikoak. Eta ez ipini humedifikadoreak, kontrakoa, gauza kontrakoa. Jaitsi behar dugu hezetasuna
K.U.- Hori da klabea.
