Docutec
San Ferminetako "burrunba"
Jai-egitarautik kanpo errotu den ohitura baten berri emango digute: "burrunba". Jende asko ateratzen da kalera gaueko hamabiak baino pixka bat lehenago zarata egitera.
Duela 30 urte lagun-talde batek hasitakoa dugu honako ekitaldia.
30. zinta / 01:24:10
-Nahiko, nahiko, nahiko… Bueno, hauek atzo gaueko irudiak dira. Honek estruendoa du izena, jai-egitarautik kanpo egiten den ekitaldi bat. Jende guztia ateratzen da kalera zarata egitera.
-Hogeita hamar urte inguru, lagun talde batek, uste dut 42 direla zehazki, zarata, burrunba egiteko edozein traste bat hartu eta gaueko hamabietan… bueno, hamabietan baino pixka bat lehenago, minutu bat lehenago, zarata ateratzen hasi zen.
-Eta orduz geroztik, ba, hau dena ohitura edo da.
-Ohitura da. Eta ohitura honek aurrera egiten du eta gaur egun berrehun bat lagun dira estruendoan parte hartzen dutenak, e? hor ikusten ditugu.
-Gauzak nola izaten diren, e? igual koadrila bat elkartu, bizpahiru lagun, zeozer egin eta gero, ba, jende eta gehiago hurbildu eta azkenean, ba, tradizio bat bihurtu.
-Hori da, esan beharra dago egitarautik…
