detalle dokuteka-generico-fitxa

Aita Santua aukeratzen

Ustekaberako leku gutxi uzten du Vatikanoaren protokoloak, Eliza katolikoko burua aukeratzeko prozesuan. Hona, datozen egunetarako aurreikusita dauden urratsak; beila, hileta, konklabea, bozketa, arauak eta 'fumata bianca'.

Beila: Hiru egunez fededunen aurrean erakusten da hildako agintari erlijiosoaren gorpua, Sixtoren Kaperan. Bihar (asteazkenean) da azkena. Bederatzi eguneko epea uzten da aita santua hil eta hurrengo agintaria izendatzeko negoziazioak hasi aurretik.

Hileta: Laugarren eta seigarren egunaren artean egiten da hileta ekitaldia. Ostiralean ehortziko dute Karol Wojtyla San Petri basilikako kriptan. Mundu osoko agintariak izango dira hiletan.

Konklabea: Heriotzaren ondorengo 15 eta 20 egun artean, izpiritu santuari negoziazioetan lagun dezala eskatzeko meza egiten da. Ondoren, Sixto Kaperan sartzen dira kardinalak. Bozen bi herenak lortzen dituena izango da Eliza katolikoko hurrengo burua.

Bozketa egunak: Hiru egunetan zazpi bozketa egiten dituzte. Adostasunik ez badago, eta hiru egunetik behin, otoitz eta hausnarketa egiten da, asko jota 24 orduz. Hiru eguneko beste bi bozketaldi egiten dira, behar izanez gero.

Arauak aldatzen: Kardinalak ez badira ados jartzen, aita santua aukeratzeko behar den boto kopurua aldatzen da. Aurrerantzean aski izango da gehiengo bakuna, hau da, bozen erdia gehi bat.

"Fumata bianca": Hautagai batek behar diren botoak lortzen dituenean, ke zuria jaurtitzen dute Sixtoren Kaperako tximiniatik. Iragarri ondoren, basilikako balkoi nagusira ateratzen da agintari berria.

detalle2

Document library

B2
04-05-2005

x61pRelaContWAR

16282775

x61pViewCountWAR

2865

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR