detalle dokuteka-generico-fitxa

Tolosatik Suediara autoz

Josu Iztueta bidaiari ezagunak 3.000 kilometroko bidaia nola egin duten azaltzen dio Andoni Aizpuru kazetariari: zenbat egunetan, nondik nora, non geratu diren lotarako, eguraldi-kontuak, etab.  

Transcription:[+] Transcription:[-]



KAZETARIA: Beno!
K: Zer moduz joan duk azkenean Europako zeharkaldi hori?
ELKARRIZKETATUA: Beno, pentsatuta bezala gutxi gorabehera. 3.000 km. hituen, dituk eta lau bat egunetan hona iristeko aukera ikusten genian, lasai samar, eta hala egin diagu.
K: Volvo-Volvo, Eskandinaviara gustura itzuli duk edo?
E:  Bai. Bere sorterrira. Suediarra duk izatez, eta oso ondo. Eguraldia ere denetik izan diagu, euri pixka bat, elur pixka bat. Ateri, ez hainbeste. Baina beno...
K: Orduan hotz handirik ez e? Aurtengo neguan, nik horrela...
E: Juxtu (?) 2 zero azpitik izan dizkiagu, eta 2 zero gainetik bitarte... Ez hotz handirik eta ez...
K: Euskal Herritik irten, Frantzia, eta gero hortik aurrera Stockholmoraino, nola?
E: Ba Frantzia gurutzatu, 1.000 km. Gero Belgikan sartu, berehala Holandan, han lagun baten etxean lo egin, bisita egin, argazki batzuk ikusi, hurrengo egunean Alemania guztia zeharkatu, sartu Danimarkan, han beste lagun bat ikusi...
K: Beste... lagun asko dituzue, eskerrak horri.
E: beno, Holandan, Kopenhagen Patxi Alberdi edo bizi duk, mediku bat, psikiatra bat, tolosarra eta haren etxean kontu batzuk esan, eta gazta pixka bat jan guk emandakoa. Ondo, tertulian, han lo egin. Hirugarrenean jada Suedian sartu, Stockholmotik gertu, eta gero, jada, gaur hona.
K: Hotelaren epelera, e?
E: Bai.
K: Azkenean beste batekin azaldu haiz, e?
E: Bai. Hasieran bakarrik etortzeko prest nengoan, ez?, eta gainera ilusioa ere egiten zidaan etortzea, eta gero, ba komentatu nioan lagun bati...
K: Jose Luis Aduriz da bera...
E: Jose Luis Adurizi, eta bera duela 30 urte ere hemen egona baitzen, eta esan nioan ea etorri nahi zuen, eta beno, ez zuen denbora asko pasa, eta abisatu zidaan baietz, animatzen zela. Eta orduan, ba, etorri gaituk biok, txofertzan, gidatuz, elkar... Elkarrekin ondo, kontu-kontari, eta beno, niretzat errazago izan duk eta beno, oso ondo pasa dugu.  

x61pRelaContWAR

Interesting for you



detalle2

Document library

C1
04-16-2007

x61pRelaContWAR

  • Iztueta , Josu
  • Aizpuru , Andoni
16279674
00:02:30

x61pViewCountWAR

6575

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR