Docutec
Burusoiltasuna
Telebistako saio honetan Jabier Agirre sendagileak alopezia, burusoiltasuna, nola sortzen den eta nola egin dakiokeen aurre azaltzen digu.
Andoni Aizpuru esataria. Ongi etorri. Arratsalde on.
Jabier Agirre sendagilea. Arratsalde on.
Andoni Aizpuru. Osasunez eta ondo?
Jabier Agirre. Bai. Oso ondo.
Andoni Aizpuru. Garrantzitsua hori, e?
Jabier Agirre. Bai.
Andoni Aizpuru. Oso garrantzitsua. Aipatu dut hasieran ileak bere lekuan edukitzea eta garrantzitsua dela. Beti ez da posible izaten. Eta gaur ile-galtzeari buruz hitz egingo duzu, ez?
Jabier Agirre. Bai.
Andoni Aizpuru. Hori berez, ez dakit, edadearekin eta pertsonaren bilakaera horretan normala izango da…
Jabier Agirre. Bai.
Andoni Aizpuru. urteekin ilea galtzea, ez?
Jabier Agirre. Bai, edadearekin, baina bueno, beste arrazoi batzuk ere badira tarteko, e. Bai gizonezko, bai emakumezko, adin guztiei, baina noski, urteak aurrera doaz(t)ela ba burusoiltasunaz… Gaur buruko soiltasunaz hitz egingo dugu gehienbat, nabarmenagoa da pertsona gazteetan baino.
Andoni Aizpuru. Alopezia zeri deritzo? Justu…
Jabier Agirre. Bai. Alopezia hori da, ilearen galera, ile-galtzea. Gertatzen dena da…
Andoni Aizpuru. Ez naturala, esan dezagun, ez naturala.
Jabier Agirre. Ez naturala. Bai. Bai. Bai. Bai. Patologikoa denean, e!
Andoni Aizpuru. Um.
Jabier Agirre. Eta gehienbat burukoa, ze(ren) esku-ahurrak, hanka-azpiak eta genitaletako organo batzuk kenduta, ilea gorputz osoan dago.
Andoni Aizpuru. Bai. Bai.
Jabier Agirre. Eta hemen ere galdu liteke, baina askoz ere nabarmenagoa, eta gaurko gaia da buruan galtzen denean.
Andoni Aizpuru. Oso ondo. Genetikoa da faktore nagusia? Edo beste eragin…
Jabier Agirre. Bai. Bai. Faktore nagusia genetikoa da. Gizonezkoetan badago aurre, aurre-joera genetikoa eta hau da, badaude familiak herentziaz burusoiltasun-joera gehiago dutenak, eta emakumezkoetan, nahiz eta faktore hormonalak eta herentziazkoa nabarmena ere izan, badira beste faktore batzuk ba anemiarekin zerikusi gehiago dutenak edo, jendeak ez du honetan pentsatzen, baina ilea ez dugu behar bezala tratatzen. Gaur egun…
Andoni Aizpuru. zaintzen edo…
Jabier Agirre. zaintzen. Bai. Gaur egun, tindatu egiten da ez modu onean, edo ez da behar bezala orrazten, txanpuak eta horrelako tratamenduak…
Andoni Aizpuru. Gehiegi garbitu ere bai, beharbada?
Jabier Agirre. Bai. Gehiegi garbitu ere ez da komeni, e! O sea, eta…
Andoni Aizpuru. Neurrian. Neurrian.
Jabier Agirre. Eta orraztu ere… Ba badira hor ez dakit zer aktoresa famatu direnak, hainbat, eta zenbat aldiz egunean zepillatzen (orrazten) dituztenak eta…
Andoni Aizpuru. Lorik ez dute egiten, eta gero gauez ba orraztu eta orraztu…
Jabier Agirre. Ba horrek ilea mindu egiten du, eta ilea galtzeko faktorea bada.
Andoni Aizpuru. Baditugu marrazki batzuk…
Jabier Agirre. Bai.
Andoni Aizpuru. pixka bat ilearen nolabait ba hazkundea edo…
Jabier Agirre. Bai.
Andoni Aizpuru. azalduko digutenak.
Jabier Agirre. Bai. Hor, hortxe daude, begira, ba hauek…
Andoni Aizpuru. Azaltzen badituzu, Jabier.
Jabier Agirre. Hau da ile-folikulu bat, hemen sustraia dago, ilea hemen hazten da, baina ikusten da hau dena, larru-azaletik gora ateratzen den puska hau besterik(an) ez da. Ilea, guk ikusten duguna tarte hau izango litzateke, baina ilea hona ateratzeko, hemendik hazten da, hau da sustraia, eta sustraitik gora… Bai. Hori da.
Andoni Aizpuru. Eta orduan berez ile baten bilakaera hori izango litzateke, ezta?
Jabier Agirre. Bai. Izango litzateke, ehuneko… Edozein momentutan… Ilean daude, % 80, 90 ile, buruan hazten ari dira, eta gero momentu bat badago hazkunde hori eten egiten dena, atsedena dago, eta gero ilea erori egiten da. Baina esan dezakegu ilean dauzkagun, buruan dauzkagun % 80, 90 ile hazten ari direla, % 10 edo atsedenean eta % 1-2 erori direnak.
Andoni Aizpuru. Horiek berezkoak.
Jabier Agirre. Orduan, erortzen direnak oso gutxi dira. Eta horregatik, hori aurrera joaten ez den bitartean, ba bueno, ez da prozesu nabarmena.
Andoni Aizpuru. Bueno, konforme. Baina gero esan dugu, ez?, alopezia…
Jabier Agirre. Bai. Hori ja(da) da gaitza denean…
Andoni Aizpuru. gaitza denean. Adibideak jarriko ditugu, ze(ren) faseak baditu… Hau Norwood, nola da hau?: Norwood eskala?
Jabier Agirre. Norwood eskala. Bai. Hori da.
Andoni Aizpuru. Badu bere izena honek, ezta? 7…
Jabier Agirre. Bai. Bai. Hau izango litzateke pertsona normal bat, gizonezkoa, noski. Pertsona normala: hemen ez dago ile-soiltasun batere. Hemen hasi da piska bat, hemen bada soiltasun bat, hemen da gizonezkoetan eme (M) esaten zaion, ilea atzera d(ih)oa bat, hemen egiten du halako kurba bat. 3. fasea antzekoa litzateke nabarmenagoa. Eta esan behar da, 2-3 eta baita 4. fase honetan ere tratamenduak oraindik eraginkorrak direla, hau da, bai…
Andoni Aizpuru. Orduan, gizonek garaiz harrapatu…
Jabier Agirre. Bai. Bai. Bai.
Andoni Aizpuru. egin ditzakete…
Jabier Agirre. Bai. Bai. Ze(ren) ja(da) 5. eta 6. eta 7., ikusten da ba prozesua poliki-poliki aurrerantz d(ih)oala bai albotik ikusita eta bai goitik ikusitako korte honetan, ba hemen emea, gero askoz ere nabarmenagoa, eta gero ja(da) 5. eta 6. fase hauetan ia-ia ez dago loturarik, ilerik ez dago, ilea galtzen da eta burusoiltasun maila hauetan ez dago tratamendurik.
Andoni Aizpuru. Emakumezkoena ikusiko dugu jarraian.
Jabier Agirre. Bai.
Andoni Aizpuru. alderatuz edo, desberdina baita.
Jabier Agirre. Bai. Diferentzia txikia da. Baina oso, oso inportantea. Emakumezkoak ere badute beren burusoiltasuna, baina gizonezkoetan oso nabarmena den bezala, emakumeek, emakumeek erdian galtzen dute ilea, eta alboko ileak nolabait itxura diferentea ematen dio. Hemen ikusten da koroa-moduan galtzen dutela, eta burusoiltasuna ez da hain nabarmena gizonezkoetan [gizonezkoekin] konparatuta, e!
Andoni Aizpuru. Oso ondo, Jabier. Hemen, noski, kasuak izango ditugu etxean begira. Eta jendeak esango du: “Bueno, zer egin liteke?” Aipatu duzu zuk lehenengo 4 horietan edo…
Jabier Agirre. Bai.
Andoni Aizpuru. garaiz harrapatzea, eta tratamendua berez badagoela, ezta?
Jabier Agirre. Bai. Badago. Bai. Tratamenduak dira. Batetik, botikak badaude, bai lozio-moduan ematen direnak ilearen folikulua igurtziz pixka bat estimulatzeko. Eta esan dugu, arrazoi androgenikoa edo hormonala dela arrazoi nagusia. Ba beste botika batzuek egiten dutena da hormona horien gehiegikeriaren kontra joan, eta lehenbiziko fase horietan, 2., 3. eta 4. fasean, ba itxuraz efektiboak dira eta lortzen dute ba hasita zegoen prozesu hori ba nolabait gelditzea, eta ilea ba beti galduko da, baina ez da galduko burusoiltasun oso batera joan, joaten…
Andoni Aizpuru. eustea pixka bat, ez? Hain azkar ez…
Jabier Agirre. Bai. Gero, ordea, 4. fasetik aurrera, 5., 6. eta 7.enean alferrik da, eta orduan tratamenduak ja(da) izan behar dute, edo transplanteak edo ile-ordeak edo horrelakoak.
Andoni Aizpuru. Hala ere, tratamendu horietan ba da bat, sustantzia bat…
Jabier Agirre. Bai.
Andoni Aizpuru. ez dakit izena nola duen…
Jabier Agirre. Minoxidil.
Andoni Aizpuru. Minoxidil. Bere historia polita duena, ezta? Hau da, Minoxidil hori orain… Ilea norbait…
Jabier Agirre. Bai.
Andoni Aizpuru. ilearen erorketari…
Jabier Agirre. kontra egiteko.
Andoni Aizpuru. eusteko heltzen da, baina jatorria?
Jabier Agirre. Bai. Bueno, botika guztiak hasten dira esperimentazio-mailan. Eta botika hau hasi zen tentsio altuaren kontrako botika bezala. Baina zer konturatu ziren laborategian bertan? Konturatu zen ba pertsona horiei pixka bat, edo esperimentuan parte hartzen ari ziren pertsona horiei, ile pila ateratzen zitzaiela. Eta esan zuten “Bueno, hobe dugu hipertentsioa aparte utzi, eta burusoiltasunaren kontra erabiliko bagenu”.
Andoni Aizpuru. Eta orain horretarako erabiltzen da?
Jabier Agirre. Bai. Bai. Bai. Eta oso ondo omen d(ih)oa, ba lozio-moduan ile, ile-folikulua hemen bagenu… Ile… Hemen halako igurtzi-moduko batzuk eta 2., 3. eta 4. fase horietan eraginkorra da.
Andoni Aizpuru. Bueno, eta asko aipatzen dena, eta orain bueno, zirujia-estetikaz aritu ginen orain dela…
Jabier Agirre. Bai.
Andoni Aizpuru. aurreko astean uste dut, baina estetika-kontuan ja(da), zerak, ezta?, injertoak nola esaten duzu?
Jabier Agirre. Bai. Bai. Inplanteak.
Andoni Aizpuru. Inplanteak, ezta?
Jabier Agirre. Inplanteak. Bai.
Andoni Aizpuru. Hori, norberarenak ere hartuz gero, eta horrek ere heltzen dio?
Jabier Agirre. Bai. Bai. Bai. Demagun burusoiltasun-zona jakin bat daukazula. Ba hartzen da burua sano, ile-folikulua sano dagoen leku bateko puska bat hartzen da… Honbre, operazioa konplikatu (Jakina, ebakuntza zail) samarra da, mingarria da. Baina normalean, ondo eginez gero, ile-folikulu horiek hartu egiten ditugu, gorputzak, ondo, ondo txertatzen dira, eta handik(an) denbora puska batera posible da ile hori bere lekuan ondo hazi eta aurrera jarraitzea, e!
Andoni Aizpuru. Nik entzuna badut, ez dakit estresaren edo gaurko bizimoduaren ondorioa den, baina ez dakit hori alopeziaren barne sartzen den, baina bueno, nolabait une-moduak edo badirela edo…
Jabier Agirre. Bai.
Andoni Aizpuru. kolpetik erortzen direnak eta holakoak adibidez…
Jabier Agirre. Bai. Alopezia jakin bat da, alopezia areata izena du, eta partxe-moduan, o sea, eduki dezakezu burua sano eta halako batean zona jakin batzuk, bat edo gehiago, ilea galdu egin duzuna. Horietan posible litzateke… Noski, arrazoia ikusi beharko litzateke, zergatik galtzen duzun. Nerbiosoa baldin bada, tratatu egin beharko da. Baina tratamendu bezala inplanteak balioko luke.
Andoni Aizpuru. Ondo. Ondo. Ilea zenbat hazten da, Jabier? Gehienez edo holako, badu bere prozesu bat?
Jabier Agirre. Bai.
Andoni Aizpuru. Zenbat urtetan…?
Jabier Agirre. Neurriak hasiz gero, 2 urte 6 urte bitartean hazten egoten da. Eta belozidadea (abiadura) da ba hazbete bat, 2 zentimetro eta erdi edo 2 hilabetero. Beraz, kalkuluak eginda, ba utziko bagenio ba bai, ile-puska, 80 zentimetro kasik edo… Bai. Ilea…
Andoni Aizpuru. Utziko bagenio, gaur…
Jabier Agirre. Utziko bagenio…
Andoni Aizpuru. niri ere Silviak moztu dit dotore asko. Ile-urdintzeaz beharbada beste batean hitz egingo dugu…
Jabier Agirre. Beste batean. Hori beste kontu bat da.
Andoni Aizpuru. Bata alopezia, bestea urdintzea, baina bakoitzak bere hemen, e!
Jabier Agirre. Bakoitzak berea.
Andoni Aizpuru. Bakoitzak bere burua. Eta bere kontuak. Javier, eskerrik asko.
Jabier Agirre. Hurren arte. Oso ondo.
Andoni Aizpuru. Ederki. Hurren arte.
