detalle dokuteka-generico-fitxa

Urteberria Txinan

Igande gauerdian 1.300 milioi txinatarrek Idiaren urtea heldu dela ospatuko dute.

Hamaika superstizio dituzte txinatarrek aro berriari dagokion ongi etorria egiteko.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Igande gauerdian 1.300 milioi txinatarrek Idiaren urtea heldu dela ospatuko dute eta milaka superstizio dituzte aro berriari dagokion ongi etorria egiteko.

Egun handia gertu dago eta urte berria prestatzeko azken erosketak eromena dira Txinan. Etxea apaintzea oso garrantzitsua da, idiz bete behar dugu aurten, eta baita karaktere handiak hormetan eskegi ere izpirituei ateak zabaltzeko. Urte zaharrari agur esan eta berriari ongi etorria egiteko tradizioen zerrenda bukaezina da Txinan, besteak beste, Urte Berri egunean jantziko dugun arropa guztia berria izan behar du, eta etxea ere prest izan behar dugu aldaketarako.

Hau etxean eskegi dezakezun idia da, maltzurkeria urrundu eta gauza onak erakartzeko. Hau Pu karakterea da; zoriontasuna esan nahi du, atean eskegitzeko.

Su artifizialak Txinan asmatu ziren eta Urte Berri bakoitzean 100.000 milioi pizten dituzte hemen Txinako zerua pizteko. Aurten arrakastatsuenak Olinpiar Jokoen inaugurazio ekitaldian erabili zirenen kopiak dira, baita zeruan 8 zenbakia irudikatzen dutenak ere.

Urte Berria hasi eta usadioak ilea moztea debekatzen du otsailaren 28ra arte. Egun horretan altxatuko du burua berriro ere dragoiak eta, horregatik, ile-apaindegira doaz milaka txinatar egunotan idiaren urteari arropa eta esperantza berriekin ezezik itxura berriarekin ere harrera egin ahal izateko.

x61pRelaContWAR

Interesting for you



detalle2

Document library

B2
02-18-2009

x61pRelaContWAR

16279056
01:33

x61pViewCountWAR

3172

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR