detalle dokuteka-generico-fitxa

Odol emaileak

Odol Emaileen Elkarteak eman dituen datuen arabera, odol emateen kopuruak gora egin du, %5 hain zuzen ere.

Horrenbestez, lehendabizikoz gainditu da 100.000 odol emateen kopurua.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Euskadiko odol emaileak asko eta leialak dira. Odol Emaileen Elkarteak gaur eman ditu iazko datuak eta odol emateen kopuruak gora egin du, %5 hain zuzen ere. Eta horrenbestez, lehendabizikoz gainditu da 100.000 odol emateen kopurua.

Gero eta odol gehiago behar da. Urte gehiago bizi garelako, baina baita ebakuntza mota gehiago egiten direlako. Gaur egun, urtean 1.000 biztanleko 40-50 odol ematetan kokatu dute bataz besteko egokia. Euskal Autonomia Erkidegoan 48 emate egiten dira, hau da, ia 60.000 herritarrek eman dute iaz odola.

Sabin Urzelai: Baina, batez ere, mantendu egin behar dugu hau. Ez da bakarrik lortzea,  lortzea oso ondo, baina hau ez da erraza, zaila da.

Urtero 7.000-8.000 bat pertsonak ematen dute lehenengo aldiz odola. Arduradunen berbetan, helburua da hauetarik gehienak odol emaile izaten jarraitzea.

Emaileak urtean behin edo birritan emanez gero, leialtzat jotzen dute.

- Normalean hiru aldiz.

- Lau bider. Erraza delako ere bai ematea. Nik hemen lan egiten dut, hemen bertan, etortzen naiz eta kito.

Unitate mugikorrera sartu eta ordu erdian prozesu guztia amaituta dago.

x61pRelaContWAR

Interesting for you



detalle2

Document library

B1
02-18-2009

x61pRelaContWAR

16279047
01:24

x61pViewCountWAR

3381

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR