Docutec
Cool txapela
Moda eta kaleko giroaz ari den irratsaioan txapelari buruz hitz egiten dute. Txapela ere izan omen daiteke "cool". Tolosako txapel lantegiko arduradun batek ere bere iritzia ematen du.
Hiztegi lagungarria
Arriskuan. Galtzeko bidean, galbidean. Adibidez: Panda hartza arriskuan dago.
Artile. (Ardi + ile). Adibidez: Karlistek artilez egindako txapel zuriak daramatzate grafikoetan.
Aurrera begira. Kontrakoa; atzeraka jarrita. Adibidez: Bisera aurrera begira janzten baduzu, eguzkitik babestuko dizkizu begiak.
Aurrerapauso. Aurrera egiten den pausua, aurrera ematen den urratsa. Adibidez: Euskaltegian matrikulatu zara: hori aurrerapauso bat da euskara ikasteko.
Beheraka. Behera doana, ahuldu dena edo gutxitu dena. Adibidez: Txapel salmenta beheraka zihoan, eta horregatik beltzaz gain, beste era batekoak egiten hasi ziren.
Deigarria. Harrigarria edo bitxia egiten dena. Adibidez: Batzuei deigarria egiten zaie txapela, oraindik ere konnotazio politikoak dauzka.
Ekoizten. Produzitzen. Adibidez. Ekoizten dena ez bada saltzen, kito enpresa!
Jarduera. Lanbidea. Adibidez: Zure enpresaren jarduera ezinbestekoa bada beste norbaitentzat, zuretzat hobe.
Seinale. Nabaria dena, notatzen dena. Adibidez: Neskatilari sukarra joan zaio, sendatzen ari den seinale.
Sustatu. Zerbaiten alde egin, bultzatu. Adibidez: Ospetsu batek txapela janzten badu, erabilera sustatzen ari da.
