Docutec
Dibortzioa
Dibortzioa eta banaketak beti izaten dira gogorrak. Gure inguruan gero eta gehiago ari dira gertatzen. Psikologoak ere ikastaro bereziak ari dira jasotzen gaiari aurre egin ahal izateko.
Hiztegi lagungarria
Bizi-alarguna. Dibortziatua. Adibidez: Bizi-alargun gizonezkoak azkar hasten omen dira bikotekide bila.
Elkarrekin bizitzen hasi. Bata bestearekin bizitzen hasi. Adibidez: Jon eta Olatz elkarrekin bizitzen hasi dira, etxe bat alokatu eta gero.
Erdi baztertu. Zerbait baztertua. Adibidez: Langile horrek uste du lankideek mobing-a egiten diotela, erdi baztertua omen daukate.
Ez dezagun ukatu. Onar dezagun. Adibidez: Mesedez, ez dezagun ukatu begien bistan dagoena, gona hori egokiagoa da ezkontzara eramateko.
Garai batean. Sasoi batean, ez gaur egun. Adibidez: Lasarte herriak garai batean Casino etxea zeukan eta Georges Marquet enpresaria zen jabea.
Lagun izan. Lagundu, elkarrekin aritu. Adibidez: Arazo hori konpontzeko lagun izan zaitut. Eskerrak!
Mugatu. Mugak jarri. Adibidez: Toki publikoetan erretzea oraindik gehiago mugatu nahi dute.
Parekatu. Parean jarri, maila berean. Adibidez: Legeak homosexualen eta heterosexualen eskubideak eta betebeharrak parekatu nahi ditu.
Puska handi baterako. Denbora luzerako. Adibidez: Neska-mutiko haiek ez zekiten atzerrira puska handi baterako zihoazela, gerratik ihesi.
Zoritxarrez. Zorte txarrez, zorigaitzez. Adibidez: Zoritxarrez, emakume alargunei zahartzaro gogorra etorri zaie.
Jaime Otamendi.- Posible al da sufritu gabe dibortziatzea?
Sagrario Iarnoz.- Ez, imaginatzen dut ezetz, noski. Sufrimendu asko dago dibortzio edo banaketa, berdin…niri gustatzen zait dibortzioa eta banaketa, zeren gaur egun bada jende asko dibortziatzen ez dena sencillamente ezkondu ez direlako, ez? Baina prozesu berdinean nik uste dut jarraitzen dutela eta sufrimendua berdina da, nahiz eta egoera legala ezberdina den. Eta ez hain ezberdina, e? gero eta…badakizu, parekatu egiten da, gero eta gehiago parekatu egiten da. Baina bai, sufritzen da. Sufritzen da, nik uste dut, bueno, dibortzioa beti, ez dezagun ukatu, dezepzioa da, esan nahi dut, jada denok badakigu dibortziatzea posible dela eta ez dakit zer, baina norbaitekin maitemintzen garenean, norbaitekin hasten garenean, ezkondu ez ezkondu, pentsatzen dugu betirako izango dela edo puska handi baterako, oso handi baterako, ezta? Eta dibortzioa gertatzen denean, banaketak gertatzen direnean, bada, sufrimentua dago, bada, nolabait probokatzen duenak sufritzen du, jasaten duenak sufritzen du eta sobre todo seme-alabek sufritzen dute.
J.O.- Eta guztiei laguntzeko profesionalak daude eta profesional horiei laguntzeko, zuek sortu duzue masterra, ezta?
S.I.- Horrelako zerbait, bai.
J.O.- Ederki bada, dibortzioari buruz hizketan ari nintzen ni, zuk zuzendu didazu, banaketa esan didazu eta ez dago gaizki esana. Garai batean bizi-alarguna deitzen zitzaion.
S.I.- Egia da, ze tristea, ezta?
J.O.- Bai, eta nola aldatu diren gauzak, e!
S.I.- Bai, ze garai batean hori, nik uste dut, bueno, esaten dute, jendea gehiago dibortziatzen da, bada, gehiago dibortziatzen da zeren permisibidade gehiago dago, ez? Nik uste dut zuk aipatutako bizi-alargun horiek, ba nik uste dut erdi baztertuak zirela, ez? Gauza arraroa zen, gauza… ez dakit, zerbait ez garbia bezala ikusten zen, zerbait arraroa ikusten zen, ezta? Eta gaur egun, bueno, zorionez edo zoritxarrez, baina nik uste dut asko zabaldu dela eta nik pentsatzen dut beste…beste jarrera dela, ez? Eta…niri dago… nik ikusten dudanez, ongi etorri da. Alegia, garai batean, ba hori, ezkonduz gero, norbaitekin hasiz gero, klaro, ez zen existitzen elkarrekin bizitzen hasi, gaur egun bezala, baina bueno, norbaitekin ezkonduz gero, bizi guztirako zela. Baina fijatzen bazara, jendeak bazuen bere bizimodua organizatuta: alde batetik, emakumezkoak; beste aldetik, gizonezkoak, ezta? Eta gaur egun norbaitekin hasten garenean, norbaitekin maitemintzen garenean, nahi dugu izatea maitalea, izatea laguna, konfidentea…ez dakit zer…askoz ere gehiago eskatzen dugu…
J.O.- Gauza asko eskatzen ditugu, bai.
S.I.- Baliteke eta bueno, alde batetik satisfaktorioagoa da mantentzen den bitartean, baina arrisku gehiago du, nolabait esateko, gehiago eskatzen dugu eta aberatsagoa da, baina fragilizatuago geratzen da.
J.O.- Puskatzen denean sufrimendua handiagoa da, ezta?
S.I.- Hori da, bai.
J.O.- Eta ez dago banatzerik sufritu gabe.
S.i.- Nik uste ezetz, baina posible da mugatzea, limitatzea, sufrimendu hori, ez? Nik uste dut hori posible dela.
J.O.- Eta horretan lagun izango zarete zuek profesionalak. Sagrario Iarnoz, eskerrik asko.
S.I.- Eskerrik asko.
