Docutec
Bilboko metroa
1995ko azaroaren 11ean jarri zen martxan Bilboko metroa, eta ordutik mila milioi baino gehiagotan pasa dira txartelak bere pasabideetatik.
Erabiltzaileek nota altua ematen diote metroari.
Esataria.- Nola neurtu 20 urte? Bilboko metroaren kasuan, emaitza batekin: epe horretan 1.350 milioi aldiz ireki dira ate hauek. Bizkaian mugitu beharra daukatenen % 53k erabiltzen dute metroa eta erabiltzaileek nota altua jartzen diote, zortzitik gorakoa.
1 Bidaiaria.- Nire ustez oso erosoa da, egunero hartzen dut na egiteko eta bueno, primeran dago.
2. bidaiaria.- Bai, oso ondo, azkenean oso leku garbia da eta pues, metroan oso ondo.
Esataria.- Badira geltokia hurbilago nahi luketenak, baina…
Metroko arduraduna.- Metroa ez da helduko, ezin da heldu Bizkaiko punta guztietara. Ezin da heldu ze, lehenengo eta behin, pertsona asko garraiatzeko sistema bat da eta beste aldetik, egin behar diren azpiegiturak oso garestiak direlako.
Esataria.- Berrogeita bat geltokirekin, hamalau herri zeharkatzen ditu, 800 bat pertsonari zerbitzua emanez.
Ardatz nagusi bat eta bi linea ditu. Orain beste 70.000 lagunen zerbitzurako hirugarrena ari dira egiten. Hirugarren hau euskal trenbideen sarearen esku gertauko da.
Aireporturaino iristea, biztanleriaren hazkundeari aurre egitea eta teknologia berriak eskuratzea dira etorkizuneko erronketariko batzuk.
Matroko arduraduna.- Matroko aurrekontua urtean 8 bat milioi euro gastatzen dugu energian. Lortzen dugu edonolako aurrezpena ehuneko bata, ehuneko 2a, dirutza itzela da. Ehuneko hamarra bada, ez dinotsut.
Esataria.- Eta diruaz ari garenez, nola daude kontuak?
Eta horretarako, zer hobe erabiltzea baino? Zorionak!
