Docutec
Zure ustez, bakarrik egotea zer da? ona ala txarra?
Galdera hori hainbat pertsonari egin diegu.
Segidan dituzu entzungai eman dizkiguten erantzunak.
1. gizonezkoa.- Bakarrik egotea ona ala txarra izan daiteke. Ezinbestean baldin bazaude bakarrik, ba, seguru asko hori txarra izango da, baina norberak aukeratua bada bakarrik egotea, bakarrik egotea, bakarrik bizitzeak ez du esan nahi bakarrik zaudela, baizik eta erabaki edo aukera bat egin duzu eta bakarrik egotea, hori, opzio pertsonala da.
1. emakumezkoa.- Nik esango nuke… bakarrik egotea ez da ez ona ez txarra, ez, behintzat, beti. Nik uste dut bakarrik egotea batzuetan beharrezkoa dela, norberak bere burua ezagutzeko, patxadaz bere burua bizitzeko eta bueno, ba, disfrutatzeko, ez? eta gainera, askatasun hori sentitzeko ere nik uste dut bakarrik egotea ona izan daitekeela, eta beharrezkoa, gainera.
2. emakumezkoa.- Ba, txarra denik ez nuke esango. Ez da berdina bakarrik egotea edo bakarrik sentitzea. Orduan, niretzako, bakarrik egotea askotan plazera da, ba, alabak lotaratu ondoren edo bakar-bakarrik paseotxo bat ematea, ba, niretzako plazerak dira.
2. gizonezkoa.- Bakarrik egotea? Ba bueno, tarteka ona, ezta? Aber, niri asko gustatzen zait jendearekin-eta egotea, baina bakarrik egotea, tarteka, ere bai. Uste dut batzuetan komenigarria dela, gainera.
3. emakumezkoa.- Batzuetan… ba, bueno, normalki jendearekin gustatzen zait egotea, baina badago… badaude zenbait momentu, ba, ez dakit, deskantsatzeko edo nire gauzetan pentsatzeko, edo… orduan, ezin dizut zehatz-mehatz erantzun bat eman. Batzuetan bai, batzuetan ez.
