detalle dokuteka-generico-fitxa

Herri txikietan ere bada bizitzarik

Herri txiki batean bizitzeak zein onura ditu, eta hirian bizitzeak? Amaia Nausia eta Arantzazu Fernandezekin herri txiki batean edo hiri batean bizitzearen arteko abantaila eta desabantailak aztertu dira Faktoria saioan.

Herri txiki bateko garapena bultzatzeko ZerainLab ekimenaren berri ere emango digute, bertan bizi direnen etorkizuna bermatzeko bideratua dagoena.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA . Bueno, gaur Amaia eta Arantzazurekin herri-hiri dikotomiaz hitz egitea pentsatu dugu, herri txiki batean edo hiri batean bizitzaren arteko abantaila eta desabantailei buruz galdetuko diegu Arantzazuri eta Amaiari. Jo dezagun herri txiki batera, Zerain herrira, han badira 40 urte herriaren e bizi berritzeari ekin eta bertan bizi ahal izateko baldintzak sortzen hasi zirela. Hasi eta lortu gainera, orain Ainara, beste urrats bat egin nahi izan dute Zerainen.
AINARA.- Bai, eta proiektu bat jarri dute martxan, “ZerainLab” laborategia, e? esan dezagun, “ZerainLab”. Helburua 400 urte bete dituen herri honen etorkizuna bermatzeko herritarrek zer egin dezaketen aztertzea eta horretarako bideak topatzea. Azken batean e, landa-eremuko herri txikien garapena eta etorkizuna landu eta berritzeko, ba bueno, esperimentaziorako gune bat sortu nahi dute Zerainen, proiektu berritzailea izango dena, eta gero gainera pentsatzen dute beste herri txiki batzuek ere, erabili ahal izango dutela haien esperientzia, zeraindarren esperientzia.
ESATARIA. - Amaia Nausia Pimoulier zure aita 100 biztanle besterik ez dituen herri batekoa da, ezta?
AMAIA.- Bai, Morendinekoa.
ESATARIA.- Morendin, 100 biztanle besterik ez ditu.
AMAIA. -. Bai, Lizarra aldea, Lizarratik oso gertu. Besterik ez.
ESATARIA.- Bai,bai. Denek ezagutzen dute elkar ….
AMAIA.- Bai, bai, bai bai. Hori zera, herri txikiek hori daukate, ez? Kontrol hori badago eta, e, aro modernoan deitzen zitzaiona “Disciplinamiento“ soziala edo. Hau da, hori zen jendearen portaera kontrolatzeko modu bat. Mundu guztiak ezagutzen zuen besteak zer egiten zuen.
ESATARIA.- Klaro. Eta beraz badago pertenentzia  zera hori?
AMAIA. - Bai.
ESATARIA.- Jabetza edo elkartasun puntu hori? Baina beste aldea ere badu, oso kontrolatuta zaude herri batean, ez?
AMAIA.- Bai.
ESATARIA.- Bi gauzak ditu.
AMAIA.-  Nik esaten nizuen nortasuna nolabait bahituta daukazula, ez? Osea zure e familiak, edo zure etxeak ematen dizula e nortasuna eta hirietan hori ez da gertatzen, ez? Bermatuagoa daukazu zure, ez dakit independentzia baina anonimatua behintzat zertxobait gehiago.
ESATARIA.- Bueno, e herri txiki batean bizi ala hiri batean bizi, hortaz ari gara Amaiarekin eta Arantzazurekin, esan dugu herri txikiak oso lasaiak izaten dira, e zure burua e bueno, ikusten duzu lasai horrelako herri batean, baina egia da baita ere kontrol pittin bat ere egoten dela, ezta? Mundu guztiak badaki non zabilen, norekin zabiltzan, zertan ari zaren, …. Baina elkartasuna ere egoten da. Arazoren bat baldin badaukazu ba laguntza eske jo dezakezu, ezta? bizilagun baten bila, herri txiki batean, Arantzazu edo ez?
ARANTZAZU.- Ez dakit, hala esaten dute. Kontrola egotea ez dago gaizki e zentzu honetan, normatiboa ez bada.
ESATARIA.- Ja.
ARANTZAZU.- Nik badakit zer egiten duen bosgarrenekoak , edo berak badaki zer egiten dudan nik, baina eta?… ba ez du inporta. Bai, Herri txikietan berriz ez dakit e … pixka bat arriskutsua izan daiteke, bueno arriskutsua edo bizitza gogorragoa, diferentea bazara.
ESATARIA . Ja.
ARANTZAZU . Bai? E … jende diferenteak normalean alde egiten du.
ESATARIA.- Ja. Amaiari gustatzen zaio hiria baina erdi mailako hiri bat, ezta? Adibidez Iruñea bezala, ez Amaia?
AMAIA.- Hori esaten dizut nik beti.Ez dakit pentsatzen dut Arantzazuk esaten duen moduan ba agian auzoko bizitza egiten baldin baduzu antza izanen duela Iruñean bizitzaren antza, ez? Baina, metroa, desplazamendu luzeekin eta guzti horrek,  ….
ARANTZAZU.- A hori bai, e?
AMAIA  …. nik uste dut horrek bizi-kalitatea kentzen dizula eta gero nik asko baloratzen dudana da ba, e Iruñean eta Donostian berdin gertatuko zaizue, ez?
ESATARIA. - Bai.
AMAIA.- Ba hogei minutu oinez eta ja naturan zaude, ez? Harremana zuzena daukagula naturarekin, ez? Guk adibidez mendiarekin.
ESATARIA.- Aldiz Madrilen orduak egin behar dira metroan, ezta Arantzazu?
ARANTZAZU. - Bai, bai, hori da okerrena, e?
ESATARIA.-  Oso ernegagarri izango da hori, ez?
ARANTZAZU.- Bai, bai, hiri horietan ezin da bizi hola ….
ESATARIA.- Ja.
ARANTZAZU. -… ez dakit nola esan, e … kalitateak behera egiten du, bai, bai. Ez baduzu lana gertu, e … auzo majo batean ez bazaude, esan nahi dut ba zerbitzuak dituen batean, e eta egia da jendeak azkenean egiten duen bizitza dela auzoan bertan.
ESATARIA . Ja
 

detalle2

Document library

B1
10-23-2015

x61pRelaContWAR

16271406
00:03:53

x61pViewCountWAR

9016

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR