detalle dokuteka-generico-fitxa

Kirola, besteentzat (A2B03)

Josu eta Amaia tabernan daude, kafea hartzen. Josu hasiko da egunkariko berriak komentatzen eta, bukatzeko, jarduera fisikoari buruz hitz egingo dute.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ANDER.— Hemen duzue kafea. Besterik behar duzue?
JOSU.— Nik ez.
AMAIA.— Ez, eskerrik asko.
ANDER.— Zuek gaur ez daukazue gogo handirik eskolara joateko, e?
AMAIA.— Nik bai, baina ea nork mugitzen duen Josu hemendik!
JOSU.— Bale... badakit niregatik zaudela hemen. Berehala joango gara, lasai.
AMAIA.— Oso arriskutsua da Josurekin tabernara etortzea. Kafea hartzeko bost minutu esan eta jada bi klase galdu ditugu!
JOSU.— Tira, ez da hainbesterako.
ANDER.— Gazte hauek...

JOSU.— Hara! A zer kirol arraroak dauden! Eskailerak igotzea.
AMAIA.— Hori kirola al da?
JOSU.— Hala ematen du. Australiar batek dauka errekorra: 86 solairu igo zituen bederatzi minutu eta erdian.
AMAIA.— Jendea burutik jota dago.
JOSU.— Denera, 1.576 maila!

AMAIA.— Eta zuk, hamar eskailera ez igotzeko, igogailua hartzen duzu.
JOSU.— Noski, medikuek esaten dute txarra dela bihotzarentzat eskailerak igotzea.
AMAIA.— Bai... Eta zuk nahiago duzu tabernan eserita gelditu!
JOSU.— Ez, neska, baina korrika egin behar bada, hobe kalean: aldaparik ez, mailarik ez... Ez dugu goi-mailakoak izan nahi, ezta?
AMAIA.— Zu ez goi-mailakoa eta ez behekoa! Sekula ez zara-eta korrika egitera atera!
JOSU.— Ez, zera! Fakultateko atletismo-taldekoa nintzen eta. Astean lau aldiz entrenatzen genuen!
AMAIA.— Orain baino gehiago egingo zenuen, seguru!
JOSU.— Sinesten ez baduzu ere, hala da. Kirolari bikaina nintzen gaztetan.
AMAIA.— Gaztetan? Gure aitona!
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

A2
10-16-2015

x61pRelaContWAR

16270796
00:01:59

x61pViewCountWAR

4700

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR