detalle dokuteka-generico-fitxa

Estreinatu da "Amama" filma Donostiako zinemaldian

Irailaren 21ean estreinatu dute "Amama" pelikula Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean. Hau da Asier Altunak bakarka zuzendu duen lehen fikziozko film luzea eta bertan, baserria ulertzeko bi moduren arteko talka kontatzen du, baina halako ikutu poetiko batekin.

Irratsaio honetan, Asier Altunak filmean zer kontatu nahi duen, nola egina dagoen eta filmari buruzko beste zenbait zertzelada kontatuko dizkigu.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA.- Hiru egun besterik ez Donostiako Zinemaldiak 63. edizioari ateak zabaltzeko. Ostiraletik aurrera izarren joan-etorria izango da alfonbra gorrian barrena eta 200 filmetik gora ikusgai aretoetan.
Truman eta 21 Nuits avec Pattie
ESATARIA.- Um, um. Esan behar da sarrerak agortuta dituzten filmen artean daudela, sail ofizialari dagokionez e?, Truman, Van de nuit avec Pattie, ez?, eta Amama ikusi dugu baita ere, Asier Altunaren luzemetraia. Asier Altuna, egun on!
ASIER ALTUNA. Kaixo, egun on!
THRILLER-A. Aitaren mundua baserriko lurretan bukatzen zen. Hemen du bere lurra eta zerua. Hemen da bera libre. Aitak eta guk ez dugu modu berean ulertzen bizitza.
ESATARIA.-  Amama filmaren thriller-aren zati bat da entzun duguna, Asier, belaunaldien arteko talkaz eta galtzear den mundu-ikuskera batetaz mintzo da pelikula. Ze bide aukeratu duzu zuk kontakizun horretarako?
A.A. Beno, batez bere (ere) irudiekin kontatzea pelikula, ez? Pelikula honen gidoia egiteko  prozesua izan da, beno, ba luzea eta oso, beno ba, niretzako polita, zeren poliki-poliki joan naiz e, ba, elkarrizketa pilo bat kentzen, eta, eta beno, azkenean ba nik uste dot (dut) e, hitz gutxiko pelikula bat geratu dela eta irudiekin eta nahiko bide poetiko batetik ba, ba kontatzen da ba, trama edo, ez?, eta beno…
ESATARIA.-  Um.
A.A. alde horretatik niri gustatzen zait zinea edo ba egiten bukatu det (dut) ez?
ESATARIA.- Hitz gutxi baldin baditu, ulertu edo pentsatu liteke indar handiko irudiak dituela?
A.A. Beno, badauzka, baina hori baino gehiago, igual e, baita konfliktoa e, begiradekin eta igual e, beno, irudiekin kontatzen da. Baita ere ditu, irudi potente dezente. Baina beno, nik e, nabarmenduko neban (nuen) pixka bat aita eta alaba horren erlazioa nola kontatzen dan (den) ba ia hitz, hitz gabe, ez?
ESATARIA.- Um. E, bai, izatez aita eta alaba dira protagonista nagusiak, Tomas eta Amaia, baina aldiz filmaren izenburua Amama da. Ze toki du kontakizunean Amamak?
A.A. Beno, Amama da pertsonaia bat azkenean oso sinbolikoa dana (dena). Eta beno, nik uste dot (dut) errepresentatzen dituela gure arbaso guztiak modu batera edo bestera. Aldi berean da pertsona bat ez duena hitz egiten, baina beti dago presente sukalde horretan eta da, beno, emakume bat oso elegantea, zimur askokoa eta, eta modu batera edo bestera nik uste dut, nire txikitako amama hori ba, gogoratzen didala ez?
ESATARIA.- Um. Tomas, Amaia eta amamaren inguruan erakusten da ba galtzear den mundu bat, ez?, baserriaren mundu hori…
A.A. Bai.
ESATARIA.- galtzear ikusten duzuna zuk bizimodu bezala.
A.A. Beno, nik uste dut ja, bukatuta dagoela ia, oso, e… baserriek beti jarraituko dute baserri izaten baina beno, bai bukatzen da niretzako , beno, izateko era bat, unibertso bat, munduan kokatzeko modu bat bukatu egiten da, eta beno, nire, e… Ni hor jaiotakoa naiz eta oso gertutik ezagutu dudan mundu bat da, eta modu batera edo bestera nahi neban (nuen) omenaldi txiki bat egitea, ez?
ESATARIA.-  Um. Um. Nostalgiarekin?
A.A. Beno, nostalgia baino gehiago ez dakit, e, bai modu batera edo bestera beti izan naiz ni nahiko erromantikoa ez?, irudiekin, baina beno.  Aldi berean bai, ezagutzen baduzu nire zinea, azkenean, ba beno, modu, ez dakit alde onak eta txarrak ere agerian azaltzea gustatzen jat (zait), eta, eta beno, alde horretatik da nire begirada propioa edo, ez? Aspalditik ba beno, nire buruan ba darabilzkidan irudi dezente daude hor, eta beno, ba, modu polit batean nik uste dot (dut) irudikatzen dudala baserri hori ez?   
 

detalle2

Document library

B2
09-17-2015

x61pRelaContWAR

16270584
00:04:10

x61pViewCountWAR

8709

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR