detalle dokuteka-generico-fitxa

Parrila, itsasotik lurrera igarotako tresna

Parrila famatu horiek itsasoan dute jatorria, izan ere, marinelen otorduetarako erreminta nagusia ziren.

Hala dio duela 5 urte hasi zuten ikerketa batek.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Parrilaren goxotasunarekin batera nabari da gosea ere. Bost urte igaro dira dagoeneko bere jatorriaren inguruan ikertzen hasi zirenetik.
Xabier Alberdi historialaria.- Badakigu itsasontzietan kozinatzen, kozinatzeko erabiltzen zuten… bueno, tresna ohikoena zela sutegi bat, sutegi sinple bat eta sutegi horretan erabiltzen zituzten bai parrilatxoak eta bai burruntzi txikiak.
Esataria.- Itsasotik lehorrera salto egin zuen tresnak, inondik ere.
Getarian abiatu da ikerketa eta parrilaren garapenean XX. mendearen erdialdean zeresan handia eman zuen faktorea izan zen Elkano Txiki jatetxea.
Parrila honek 50 urte ditu eta orain normaltasun osoz ikusten baldin badugu ere, bere historian aldaketa asko jasan izan ditu.
Xabier Alberdi historialaria.- Normalean barrika baten formako ontzi bat, hondarrez betetakoa, gero, beranduago, porlanez betetakoa. Hor pizten zuten sua eta parrila gero izaten zen parrila xume bat, ontzi horren gainean jartzen zutena.
Esataria.- Xabierrek berak, behintzat, argi du zer jarriko lukeen parrilan.
Xabier Alberdi historialaria.- Zimarroi eder baten mendrezka eder bat parrilan, hori gauza ederra da.
 

detalle2

Document library

B2
07-20-2015

x61pRelaContWAR

16270010
01:13

x61pViewCountWAR

4787

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR