detalle dokuteka-generico-fitxa

Noiz eta nola sortu zen kalimotxoa?

Gaur egun taberna eta jai ugaritan edari tipikoa bihurtu da kalimotxoa, eta ez Euskal Herrian bakarrik. Izan ere, munduko toki askotan kontsumitzen da edari hau. Kalimotxoa euskaldunok asmatu ote genuen? Eta noiz eta nola asmatu zen?

Algortakoa den Agustinek hain ezagun bihurtu den Kalimotxoaren jatorriaz hainbat datu eta bitxikeria kontatuko dizkigu.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA 1. Dudarik gabe…
ESATARIA 2. Bai?
E1. Ausartuko nintzateke esatera Euskal Herri osoko edaririk arrakastatsuenetakoa kalimotxoa dela.
E2. Ba bai! Baina nork asmatu zuen kalimotxoa?
E1. Guk badakigu.
E2. Ikerketa sakon bat egin dugu honetan ere…
E2. Gadget inspektorea bezala ibili gara…
E1. Hori da!
E2. …batetik bestera, baina guk kontatzea baino interesgarriagoa izango da protagonistetako batek berak hori azaltzea, ezta? Eta bera da Agustin. Kaixo, Agustin, arratsalde on!
AGUSTIN.  Arratsalde on!
E2 Non eta noiz sortu zen kalimotxoa, hitza bera?
AGUSTIN.- Ba non? Portuzarrean, Algortako Portuzarreko jaietan. Orain dela ya ez dakit igual ba ez dakit 30 urte edo…
E2. Ia 30 urte. Uf!
AGUSTIN.- 29 urte edo hola…
E2. Bai.- Um!
E1. Edaria berez aurretik ere existitzen zen, ezta?
AGUSTIN.- Bai.
E1. Edaria.
AGUSTIN.- Bai. Garai hartan Rioja libre deitzen zen.
E1. Rioja libre.
AGUSTIN.- Bai.
E1.- Ja, ja, ja. Orain Kuba libre dena, Rioja libre!
AGUSTIN.- Bai.
E2. Eta zeintzuk asmatu zenuten kalimotxo izena?
AGUSTIN.- Izan zitekeen kasualitatez, ezta?
E2. Bai.
AGUSTIN.- Ze, beno, garai hartan txosnetan beirazko basoak eta botilak erabiltzen ziren. Eta beno, sarritan apurtu egiten ziren eta beno. Guk komisio moduan, jaiko batzorde moduan ba erabaki genuen garai hartan ardoa botilazko, botilak ekartzea, ezta?
E1. A!
AGUSTIN.- Eta bai. Eta hola egin genuen. Eta zer gertatu zen? Ze ardo oso- osoa pikatuta heldu zen.
E2. Aiba!
AGUSTIN.- Orduan, ba, jaiak, gainean zeuden jaiak. Ya ezin genuen ezer egin. Eta norbaitek esan zidan, zergatik ez dugu egingo konbinaketa bat? Edo horrela?
E2. Ardo txarrari beste zerbait bota eta aurrera!
AGUSTIN. - Bai. Kupel handi ba lortu, lortu genuen, bai? Eta handik, han sartu, sartu genuen ba ardo osoa…
E2. Ardo guztia…
AGUSTIN.- Ardo guztia eta Coca-Cola…
E2. Orduan lehendabiziko kalimotxoa, hemen horrela, Algortako jaietan kupela handi batean egin zen.
AGUSTIN.- Bai.
E2. Lehendabiziko kalimotxoa.
E1. Ea Agustin, baina ardo txar hura, edo txartuta zegoen horri Coca-Cola bota zenioten. Esaten zenuten, edo batzuk esaten zuten Rioja libre ez zela hura, baina kalimotxo hitza nondik etorri zen, noiz esan zenuten hau ez da Rioja libre, hau kalimotxo da?
AGUSTIN.- Bai. Bai. Bai. Eske koadrilako bat, bere izengoitika zen Calimero…
E2. Calimero, zuen lagun bat.
AGUSTIN.- Bai. Calimerok zeukan garai hartan eskua, eskumuturra apurtuta, zeukan, eta igeltsoz…
E1. Bai. Bai.
AGUSTIN.- …zegoen ipinita. Orduan berak esan zidan, ez zuela “barra egin” ze horrelako esku motza…
E1. Klaro!
AGUSTIN.-. Ezin zuela basoak, o sea, botilak zabaltzen eta…
E1. Ezin zuen zerbitzatu ondo…
AGUSTIN.-. Hori. Eta orduan “vacile” horretan: “Calimero está motxo, motxo, motxo”, “Calimero motxo”, eta horrela sortu zen…
E1. Kalimotxo!
E2. Calimero motxo, kalimotxo… 
 

x61pRelaContWAR

Interesting for you



detalle2

Document library

B2
07-02-2015

x61pRelaContWAR

16269622
00:03:25

x61pViewCountWAR

7064

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR