detalle dokuteka-generico-fitxa

Oinezkoak, mugikorraren menpe

Gero eta gehiago dira kaletik ere eskuko telefonoari begira doazenak, horrek eragin ditzakeen arriskuez jabetu gabe.

Washingtonen, Anberesen eta Txinako hiri batzuetan, esaterako, bidegorri bereziak egin dituzte kaletik mobilarekin doazenentzat.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Berriemailea.- Pertsona bakoitzak ibiltzeko modu desberdina du, baina azken boladan oso ohikoa izaten da bakarrik edo beste norbaitekin joanda ere, telefonoari adi aurrera ez begiratzea.
Kaleko emakumea 1.- Ba egon dira kasuak, ba, norbaitekin topo egiten ari naizela eta ez dudala ikusten.
Kaleko emakumea 2.- Aukera izan bai, estropezuak eta horrelako gauzak, bai, bai, bai.
Berriemailea.- Istripuak ekiditeko Valentzian isunak jartzea aztertzen ari dira eta Washingtonen, Anberesen eta Txinako hiri batzuetan, esaterako, bidegorri bereziak egin dituzte kaletik mobilarekin doazenentzat.
Kaleko emakumea 2.- Bidegorri bat egin dabe (dute)  mugikorraz joateko? Ba fuertetxoa, ez?
Kaleko emakumea 3.- Ba multa jartzearena bai, eta uste dut bota izan dutela ikusten bazaituzte, baina… halan da re (hala eta guztiz ere), jendea…
Berriemailea.- Izan ere, nahi gabe ateratzen den keinu honek ondorio larriak ekar ditzake.
Udaltzaina.- Komisaldegira deitzea eta ibiltzen zegoen neska bat lurrean zegoen murriztuta pasatzeko lekua, jauzi egin zen eta gero, ba, bera eskumuturra apurtu zuen.
Kaleko emakumea 1.- Zenbaitetan, lagunekin edo ja izan ditugu kasuak ze mobilarekin zegoen eta ez zuen ikusten ba autoren bat zetorrela eta horrelakoak.
Berriemailea.- Auto batek harrapatzea ez litzateke arraroa izango eta hori da kanpaina honen bidez Suitzako herri bateko poliziak erakutsi nahi izan duena. Ez gaitzala, beraz, mugikorrak itsutu.
 

detalle2

Document library

B2
06-29-2015

x61pRelaContWAR

16269524
01:19

x61pViewCountWAR

7987

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR