Docutec
Lan egiteko soinu egokiena
Lanean edo ikasten ari zarenean, musikarik entzuten al duzu? Ona al da zerbait entzutea ala hobeto ezer gabe? Gai horri buruz hitz egiten dute audio honetan.

Lan egiteko soinurik egokiena zein den jakiteko, entzun Euskadi irratiko pasarte labur hau.
Irudia: Vinzent Weinbeer, Pixabay
ESATARI NESKA. Kaixo, arratsalde on. Irratian kaskoak jantzita aritzen gara lanean, eta kaskoetan batzuetan musika, besteetan albisteak eta tarteka elkarrizketak izaten ditugu segun eta zertan ari garen.
ESATARI MUTILA. Ba hemendik aurrera naturako soinuak jarri beharko ditugu kaskoetan, Floridako unibertsitatean egin duten ikerketa baten arabera, askoz hobeto egingo dugulako lan modu horretan.
ESATARI NESKA. Eta pentsatu liteke logika guztia duela honek, baina logikoa izateaz gain ikertu ere egin dute. 40 lagun hartu eta pultsua, muskuluen tentsioa eta estresa neurtu dizkiete kazkoetan 3 gauza jarrita.
ESATARI MUTILA. Lehenengo, isiltasuna.
ESATARI NESKA. Gero, Mozarten musika jarri diete.
ESATARI MUTILA. Eta jarri dieten hirugarrena olatuen soinua izan da.
ESATARI NESKA. Eta hiru gauza hauek entzunez, 15 minutuz egin dute lan esperimentuan parte hartu dutenenek audio bakoitzarekin. Eta ondorioa da olatu-hotsak jarri dietenek askoz lasaiago egin dutela lan.
ESATARI MUTILA. Ba askoz lasaiago egin dute lan eta, ondorioz, hobeto egin dute lan: hobeto eta gehiago.
