detalle dokuteka-generico-fitxa

Turismo-plataforma berria sortu da: Basklink

Hurrengo oporretan nora joan ez dakienari ondo etorriko zaio Basklink izeneko web orrialde berria. Euskal Herriko zazpi probintziatako turismo-eskaintza biltzen duen bakarra da, eta bertan Euskal Herrian ditugun turismo-eskaintzei buruz era askotako informazioa aurki daiteke.

Leire Agirrezabalak, Basklink turismo atariko komunikazio eta marketing arduradunak aurkeztu du mugaz gaindiko atari digital berria. Azpimarratu duenez lehendik ez dago horrelako plataformarik.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA . Zer asmorekin zebiltzan aurreratu genuen orain dela hilabete batzuk, baina dagoeneko jaio da mugaz gaindiko turismo aukerak biltzen dituen plataforma digital berria; Basklink du izena eta Leire Agirrezabala komunikazio eta marketing arduraduna. Arratsaldeon Leire!
LEIRE . Arratsaldeon.
ESATARIA . www.basklink.com, atarian dago plataforma hori. Esadazu, zerk bereizten du plataforma hau dauden beste batzuekiko?
LEIRE . Ba bueno, kontua da plataforma honek bere baitan biltzen dituela euskal zazpi probintzietan dagoen turismo eskaintza. Bai, EAEn, Nafarroan, eta Iparraldeko hiru probintzietan, orduan zentzu horretan, bai esan genezakeela aitzindaria dela edo behintzat aitzindarienetakoa, ba beste inon ez dagoelako gisa horretako lurralde bat biltzen duen plataforma turistikorik.
ESATARIA . Mmm, e … zenbat denbora kostatu zaizue hau martxan jartzea?
LEIRE . Buf!
ESATARIA . Buf!
LEIRE . Bai.
ESATARIA . E?
LEIRE . Ba martxan jarri esan dezagun edo aurkeztu aste honetan egin dugu baina ja urte eta erditik edo pasatxotik datorren kontu bat da egia esan.
ESATARIA . Eta probintziak bezala zuek ere zazpi zarete, ez?
LEIRE. Bai, gu ere bai zazpi gara eta ez dugu esango probintzi guztietakoak baina bai alde batekoak eta bestekoak.
ESATARIA . Lurraldetasuna eta mugaz gaindikotasuna izan duzue aintzat baita ere, e?
LEIRE . Bai, baita ere. Bai, uste dugu gure proiektuan garrantzitsua dela lurraldea bera ezagutzea eta beraz ba bai mugaz alde bateko eta besteko jendea ba, elkar lanean jardutea.
ESATARIA . Mmm, e adibide batekin gauzak e hobeto ulertzen direlako; esate baterako, nik leizeak non dauden jakin nahi dut, zer egin beharko nuke zuen atari horretan?
LEIRE . Bale, ba alde batetik da, aukera bat baino gehiago daukazu horretara iristeko. Alde batetik edukiko genituzke ibilbide batzuk, ibilbide tematiko batzuk, non ondarea biltzen den eta ondarearen barruan leizeak ere biltzen diren. Ibilbide tematiko horiek, izan tematika dena delakoa, beti dira mugaz gaindikoak. Orduan ba zu joango bazina ondarean e ibilbide horretara, hor topatuko zenituzke bai Izturitze eta Otsozelaiko leizeak, Sarako leizeak, e Pozalaguako leizeak, Arrikutzekoak, Ekaingoak, hor pixka bat denak bilduko lirateke.
ESATARIA. Eta demagun ekitaldi bat egiten dela leize horietako baten barruan, horren inguruko informazioa ere topatuko dut zuen plataforman?
LEIRE. Bai, e guk gure plataforman besteak beste, jarriko dugu Euskal Herri guztiko ekitaldien agenda ahalik eta osatu eta eguneratuena. Orduan hor bertatik, ekitaldi horien barruan e sailkatuz ba kulturala den, kirol ekintza baden, edo ze gisatako ekitaldia den, sartu ahalko zinateke baita ere ba bertan dauden ekitaldiak zein diren jakitera.
ESATARIA. Eta hau zer da Euskal Herri barruko jendearekin pentsatuta ala atzerritarrak ere izan dituzue aintzat?
LEIRE. Ba biak hartzen ditugu kontutan. E batetik jakinik lau hizkuntzetan jarri dugula. Ingelesa izango litzake ba atzerritarrentzat edo jarri duguna, bueno eta frantsesa ere bai, baina beste alde batetik e bertako euskal herritarrentzako ere pentsatu dugu. Azken batean ba bueno, barne turismoan e lan bat egiteko dagoela uste dugulako, alde batetik ba ez dugulako igual behar bezainbeste ez dakit baina nahi bezainbeste ezagutzen alde bateko eta besteko eskaintza, eta beste alde atzerritarrei begira, ba pixka bat nahi duguna da Euskal Herri autentiko edo benetako baten lurralde bat markatu, ba beraien aisia-aukerak eta beraien bidaiatzeko aukerak ba pixka bat zabaltzeko eta aberasteko baita ere zentzu horretan.
ESATARIA . Mmm, eta bueno, e erabiltzaileak zer egin behar duen badakit  www.basklink.com sakatu eta hor nahi duena begiratu, baina bertan egoteko, norbaitek eskaintza bat baldin badauka, zer egin behar du zuekin harremanetan jartzeko?
LEIRE . Bueno, ba hor bertan telefono-gida zuzenak daude, telefono bide zuzenak daude, e-mailez ere jarri liteke gurekin harremanetan contac@basklink.com-era mezua bidalita, eta bestela sare sozialetatik, Facebook-etik, Twitter-etik ere, e jarri liteke gurekin harremanetan.
ESATARIA . Mmm.

detalle2

Document library

B2 A2
06-17-2015

x61pRelaContWAR

16269427
00:04

x61pViewCountWAR

7565

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR