detalle dokuteka-generico-fitxa

Ikusezinak

Gure inguruan daude, baina ez ditugu ikusten. Beraiek, ordea, ez dute ikusezin izan nahi.

Ikusezinak


Supermerkatuko kutxan nire aurretik doanak, kontua zenbat den entzun, eta horrenbesterako ez duela esan dio kutxakoari, aurreikusitakoa baino gehiago dela, duen dirua baino gehiago. Beraz, kutxan dagoenak mesedez hartuko ez dituen horiek euren lekuetan uzteko esan dio, eta hala egin du emakumeak isil-isilik. Oinarrizko gauzak dira hartu dituenak. Esnea eta enparauak. Beste kutxan dagoenak egoera konpontzeko zerbait egin nahi eta ezina du agerian. Zeinen jatorra den emakumea, zeinen zintzoa den beti, bere lekuan beste bat ez zela gauzak euren lekuetan uztera joango, kutxakoari nahi badu berak uzteko esango ziola... Baina 40 euroko aldea dela diotso, gutxiago izan balitz... Automatikoki nik eskuetan dudan horri begiratu diot, hartu behar dudan horri. Eta momentu batean seme-alabentzako hartutako pijama merke-merke horiek luxua iruditu zaizkit, eta aberaskume sentitu naiz txartela ateratzerakoan.

Supermerkatu kanpoan, sarritan legez, mutil edo gizon berbera dago dirua eskatzen. Bizimodu gogorrak ez digu urteak behar bezala zenbatzen uzten, eta ezin esan zenbat urte dituen. Agurtu egin nau ikusi orduko. Joan-etorrietan egindako ezagunak legez. Nik ere agurtu dut lotsatuta, ez diodalako ezer emango. Jakin arren ez nauela agurtzen ezer eman diezaiodan. Ez da diru eske datorren agurra. «Hemen nago» dioen agurra baino. Ez duelako gehiago ikusezina izan nahi. Ez duelako supermerkatu atariko apaingarri soil bat izan nahi. Ez duelako jendea bere paretik bera ikusi gabe pasatzea nahi. Ikusi nahi ez dugun hori zer den erakutsi nahi digu. Gure herriko errealitatea bera. Eta kotxea erdi ezkutuan zabaldu dut. Kotxeak berak ere bion artean dagoen aldea gehiago handitzen duelakoan. Benetan aldea oso txikia dela konturatu barik. Bihar ni izan naitekeela ikusezina.

x61pRelaContWAR

Interesting for you



detalle2

Document library

B1
05-15-2015

x61pRelaContWAR

16268867

x61pViewCountWAR

5253

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR