detalle dokuteka-generico-fitxa

Ikasleen arteko nobatadak

Inbutu batetik alkohola edanaraztea, ikasleei lo daudenean hortzetako pasta botatzea edota mozorrotzea dira Euskal Herrian ere egiten diren nobatadarik ohikoenak.

Horrelako isekak jasan dituzten bi ikasleri elkarrizketa egin diote Euskadi Irratiko Faktoria saioan, eta beraien esperientzia kontatzeaz gain, nobatadei buruz zer pentsatzen duten adieraziko digute.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

MUTILA 1 . Egun batean esnatu zidala eta dena pastaz, e … zera hortzak garbitzeko pasta, ba aurpegi, aurpegian zeukatela pasta jarrita.
MUTILA 2 . Gau batean ba mozorrotuta ateratzea kalera, mozorrotuta eta kalean gau osoa pasatzea kalean.
NESKA 1 . Haiek esaten zizkiguten gauzak egitea.
MUTILA 3 . Ba mutila baldin bazara, ba neskekin zenbait joku …
NESKA 2 . Pasilloa egitea ba kalea gurutzatzeko, edo ez dakit ba jendea plakatzea eta horrelako gauzak.
ESATARIA . Unibertsitate ikasleak entzun dituzue hemezortzi eta hogeita lau urte bitarteko gazteak, jasan behar izan dituzten nobatadei buruz hizketa. Gorka Otaegi, Gorka egunon.
GORKA OTAEGI. Kaixo, egunon.
ESATARIA . Bueno, horrelakoak eta zenbaitetan handiagoak ere egiten dizkiete ikasle beteranoek, ba karreretako hasi berriei, e? Esaterako, “No más novatadas” izeneko elkarteak salatzen duenez, erasorik ohikoenen artean daude, esate baterako inbutu batetik alkoholdun edariak edanarazteaz zorabiatu arte, komuneko eskuilarekin hortzak garbiaraztea, tabako errautsak burura edo ahora botatzea, edota ikasle hasi berriei irina, arrautzak edota sustantzia arriskutsuak botatzea. Azken egunotan Espainiako ikastetxe nagusien batzordeak hizpide izan ditu horrelako erasoak e, eragozteko neurriak, ezta Gorka?
GORKA OTAEGI. A bai hori Espainiar estatuari dagokionez, baina gure artean ere, zenbait unibertsitate eta egoitzetan betetzen da ikasle berriei ongi etorria egiteko nobataden tradizio hori, esate baterako EHUren Arabako kanpusean Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak graduko ikasleek nobatada eguna antolatzen dute Gasteizen urtero.
ESATARIA . Eta aurten egun berezi horretan nobato izan dituen ikasleetako bat dugu Gasteizko estudioetan, Mattin Intxausti da bera, Mattin egunon, ongi etorri.
MATTIN INTXAUSTI. Egunon, bai.
ESATARIA . Ze egunetan egiten dute nobatada eguna?
MATTIN INTXAUSTI. Ba lehenengo astean edo bigarren astean, ez naiz ondo akordatzen. Baina bai, kurtso hasieran.
ESATARIA . Bai eta behin iristen zarenean abisatzen dizute ala sorpresa izaten da han bertan?
MATTIN INTXAUSTI. Ez, ez, ez, egia esan, aber IBEF-koa lehen entzun dudanarekin konparatuta, ba suabeagoa da, eta  ….
ESATARIA . Suabeagoa da?
MATTIN INTXAUSTI. Ez, ez zara behartuta ere, azkenean nik uste dut izan zela lehenengo astean edo bigarren astean ba, bigarren mailakoak gure klasera etorri ziren eta bueno ba, komentatu zuten ba hori ba handik gutxira nobatada eguna egingo zela, eta bost euro jarriz gero ba edozeinek parte ahal izango zuela eta animatzeko ba hori ba, ba lagunak egiteko eta jendearekin erlazionatzeko ba, egun polita dela eta, ba ez dakit oso positiboa zela bezala.
ESATARIA . Aurten nobatadak jasan behar izan dituen beste ikasle bat Maite Lopez dugu, bera medikuntza ikasle da Valentzian. Maite, egunon.
MAITE LOPEZ. Egunon, bai.
ESATARIA . Bueno, zer, grazia egin dizu zera, Mattini entzundakoak edo?
MAITE LOPEZ. Bai,bai, ez dakit, eske egia esan, egun bat, ez neukan hitz eginda berarekin honetaz eta e, egun bakarrik izatea, ba ez zait gehiegi iruditzen ze niri hilabete eta erdi egon zaizkit nobatadekin.
ESATARIA . Hilabete eta erdi egon, egon zaizkizue nobatadekin, hilabete eta erdi?
MAITE LOPEZ. Bai,bai, bai. Ze azkenean ni erresidentzi batera joan naiz, orduan ba erresidentzian, e … iritsi nintzen lehenengo egunetik ba esan ziguten egon behar ginela hilabete eta erdi nobatadak eginez, eta gero hilabete eta erdi bukatutakoan, geneukan festa bat ba nobato guztiek e bukatzeko ja nobatadak eta ospatzeko.
ESATARIA . Ja, nolako nobatadak dira?
MAITE LOPEZ. Ba bueno, nik, egia esan, nahiko gustura pasa ditut ze azkenean dira nobatada batzuk e, gehienbat ba gure artean ezagutzeko eta aber, badaude gauza batzuk ez zaizkizunak oso ondo, aber ez zaizkizunak gustatzen, baina bueno azkenean lotsa pixka bat galtzeko eta jendea ezagutzeko oso ondo etortzen dira.
ESATARIA . Gogoratu Espainiako senatuak aho batez onartu zuela udazkenean nobatadak eragozteko mozio bat. Mattin eta Maite, zuek nobatadak debekatuko zenituzkete ala uste duzue gogorrenak soilik, e galarazi behar direla? Mattin.
MATTIN INTXAUSTI. Niretzat behintzat, inportanteena da behintzat nobatadak ez, osea nobatadan parte hartze hori ez behartzea. Osea
ESATARIA . Ez behartzea.
MATTIN INTXAUSTI. Bai, adibidez, nire kasuan, IBEF-eko kasu hori debekatzea behintzat, ez dago nik uste debekatu beharrik, ze IBEF-ekoak baita, horrek esan duen bezala, oso light dira. Egian esan …..
ESATARIA . Maite, debekatuko zenituzke nobatadak, gogorrenak edo?
MAITE LOPEZ. Ba nik, egia esanda ez nituzke debekatuko ze nik, osea hilabete eta erdi eduki ditut eta hola ematen duen arren, ba hilabete eta erdi nobatadak, kriston gogorra ematen du baina nik nire biziko hilabete eta erdi hobeenetako bat izan da, eta osea, nik, nik adibidez ….
ESATARIA . Baina zuk Maite ondo pasa duzu, baina badira pertsona batzuk oso isilak, lotsatiak …
MAITE LOPEZ. Ja bai.
ESATARIA . … eta horiek gaizki pasatzen dute, e?
MAITE LOPEZ. Hori bai, baina adibidez, ez dakit nik uste dut hola joaten zarenean toki batera, ez duzula inor ezagutzen ba pixka bat irekia daukazula izan beharra, eta azkenean zuretzako hobea izan behar da irekia izaten baldin bazara eta, osea, nik, niri adibidez balio izan dit, ni lehenago lotsatiagoa nintzen eta orain ba lotsa askoz gutxiago ematen dit gauzak egitea jendearen aurrean. Orduan ba ondo etortzen da ba pixka bat soltatzen zarelako, eta ez dakit, jende pila bat ezagutzen duzulako azkenean.
 

detalle2

Document library

B2
03-05-2015

x61pRelaContWAR

16266855
00:05

x61pViewCountWAR

5140

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR