detalle dokuteka-generico-fitxa

Aldatu txipa: Batengatik, taldean gaztelaniaz

Oso ohitura zabaldua da euskaldunon artean erdarara jotzea taldeko kide batek euskaraz ez dakienean. Hainbat izan daitezke arrazoiak, baina gehienetan euskaraz mintzatzen ez den pertsonarekiko errespetuagatik egiten dugula diogu.

Errespetuz jokatzea al da hori? Berdin jokatzen al dugu bestelako kasuetan? Sukaldean ezer prestatzen ez dakienari gurekin bazkaltzera ez etortzeko esaten diogu? Ala nola egin erakusten diogu? Futbolean jolasten ez jakiteagatik baztertzen dugu jendea ala gurekin jolastera gonbidatzen dugu?
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Zigor Aldakorena.- Oso ohitura zabaldua da euskaldunon artean, erdarara jotzea taldeko kideren batek euskaraz ez dakienean. Hainbat izan daitezke arrazoiak, baina gehienetan euskaraz mintzatzen ez dakien horrekiko errespetuz egiten dugula diogu. Baina, errespetuz jokatzea al da hori? Berdin jokatzen al dugu bestelako kasuetan?
- Amaia, hamalau urtekoak azterketa guztiak bukatu ditu eta…
- Orain buelta…
- Los productos de los niños se ponen azules, con el de las niñas que se ponen rosas, increíble.
- Pardel kakaztua zaborretara bota eta listo, ematen zuen hogeita hamar urte zeramatzala umeak hezten.
- Eskerrak ez zitzaizkion umeak gustatzen!
- Horixe bera komentatu nion nik.
- Ei, barkatu e? Hitz egingo dugu gaztelaniaz? Ze Leirek ez daki euskaraz, e?
- Sí, de Joseba estabas hablando ¿no?
- Sí, pues nada, que lo vi ayer en el super con el crío y cambiándole el pañal ahí encima del…
- Bai, e? Lo que ha cambiado Joseba.

…
- Leirek ez daki pilotan jolasten. Zer iruditzen zaizue berarekiko errespetuaz beste zerbaitetara jolasten badugu?
- Ez da beharrezkoa, etorri Leire!
- Lasai neska, etorri! Praktikatuz ikasten da, sartu!
- Gainera sakea berak egingo du. Ala, benga!
Zigor Aldakorena.- Gogoratu: nork bere eremuan, nork bere hizkuntzan hitz egitea ez da errespetu falta, helburua ez baita pertsona bati aurpegira hitz egitea eta hark ez ezer ulertzea. Helburua, gure hizkuntzari eutsi eta jendeari pixkana ulertzen duela erakustea da; errespetuz, eskua luzatzea. Poziktibity! Erdalduna euskarara erakartzeko modurik onena, lagun artean ere, eutsi euskarari!

detalle2

Document library

B1
02-20-2015

x61pRelaContWAR

16266423
02:29

x61pViewCountWAR

4941

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR