Docutec
Aldatu txipa: lehen hitza euskaraz
Demagun, Gasteiz, Donostia edo Bilbo erdiguneko kafetegi batean sartzen garela, edo hiri horietako autobus-gidari batekin hizketan hasten garela, edo paseatzen dabiltzan hiritar batzuei galdetzen diegula kale batera nola iritsi. Zuk nola egingo zenuke lehen hitza? Euskaraz?
Tamalez, askotan euskaldunok, aldez aurretik ditugun uste batzuk bultzatuta, erdaraz zuzentzeko ohitura dugu hainbat egoeratan.
Dena dela, gogoan izan Euskal Herrian 700.000 pertsonak euskara hitz egiten dutela, eta beste 400.000k –hitz egin gabe ere– ulertzen dutela. Guztira, beraz, 1.100.000 pertsonarekin euskaraz hitz egin dezakegu. Aukera asko ditugu horiekin topatzeko, ezta?
Zigor Aldakorena.- Euskaldunok sarritan dugu joera gaztelaniara eta frantsesera jotzeko, ez dakigunean aurrean dugun pertsonak euskaraz badakien ala ez.
- Benga, hiru kontatutakoan, bale? 1, 2 eta 3. Benga, badakit hor zaudela… Ups! Hola, buenas. ¿Me da una pila super alcalina?
- Sí, ahora mismo. Y un boli que pinta azul.
- Super alcalina, azul...
- Vale, ¿cuánto es?
- Diez euros, por favor. Tori.
- Eskerrik asko.
- Bueno, ondo segi.
- Bai, agur.
- Patata tortilla onena baratxuri hola pixka batekin, baina behitzat zaporea emateko.
- Ba hurrengoan probatu porruarekin, oso ona omen dago.
- Dame uno a Zumaia, por favor.
- Uno diez por favor.
- Neri beste bat ere Zumaiara.
- Bueno, ba orduan bi hogei, mesedez.
- Eskerrik asko.
- Gero arte.
Indarra, abiadura eta super zentzumenak kontuan izanda, ezinezkoa da Spidermanek Supermani borroka batean irabaztea.
- Hola, perdonad, ¿sabéis dónde hay una farmacia?
- Una farmacia, una farmacia…
- Bai, uste dut hor aurrean ezkerretan berri bat ireki zutela duela gutxi…
- A... bai, bai, egia, arrazoi duzu. Si, mira, cruzas la calle, y ahí a la izquierda tienes la farmacia.
- Bale, eskerrik asko, hankako mina daukat eta banoa.
- A, bale ba, aio aio.
Zigor Aldakorena.- Aurrean dugun pertsonak euskaraz dakien edo ez jakiteko bi aukera atzeman ditut. Lehenengoa, goizero goizero Axularren "Gero" atzekoz aurrera irakurtzea da. Eta bigarrena, egiozue beti lehen hitza euskaraz.
