Docutec
Zar proiektua: erabilitako arropari balioa ematen
Gizarte kontsumista honen aurrean, irtenbide errealak planteatu nahian, Zar izeneko proiektua sortu dute Emaus Fundazioak eta AmonaTelak. Proiektu honek apustu garbia egiten du erabilitako arropari benetako balioa eman eta berrerabiltzeko.
Ainara Martin artista dago proiektu honen atzean, eta berak kontatuko digu zertan den proiektu hau Euskadi Irratiko irratsaio honetan.
ESATARIA. Eguneko erreportajeari egingo diogu tartetxoa orain. Orain gizarte kontsumista honetan erosi eta erosi, eta gainera ahalik eta bereziena topatu nahian gabiltza, tira ba Zar izeneko proiektua aurkeztu behar dizuegu ondorengo minutu hauetan, bigarren eskuko arroparen inguruko proiektu bat da, Zar, eta Emaus fundazioak eta Ainara Martinen ekimena den AmonaTelak , bultzatu dute elkar lanean. Arantxa Irastorza.
ARANTXA IRASTORZA. Bigarren eskuko arroparen inguruko proiektu bat da Zar eta Ainara Martin, koordinatzaileak azaldu digu zer dagoen proiektu honen atzean.
AINARA MARTIN. Bueno atzean hausnarketa handi bat dago, e … tesi doktoral baten inguruan sartutako ekintza bat da, moda teknologia eta gizartearen ingurukoa, eta jasangarritasunaren eta diseinuaren arloa ere, hausnartzen du, baina kasu honetan, e … bueno, esan dezagun Emausek eta AmonaTelak, e … elkar ukitzen zuten edo Sexi espazio bat aurkitu zutela, eta izan zen ba “vintage” deitzen den, orain oso modan dagoen tendentzi hori ez, eta arropa zaharra eta bueno ba, arropa zaharra eta zaborra, hor sortu zen gure, gure … feelina. Eta hortik aurrera enkargu bat jaso nuen artista bezala, eta Emausek nahi zuen pixka bat hausnarketa sakon bat egin bere arropa zaharraren inguruan.
ARANTXA IRASTORZA. Bai.
AINARA MARTIN. Nola publiko berriari ireki, eta zer, zer egin beharko luketen e … arropa zahar e …, bueno ba selekzio prozesu horretan eta nola produktua pixka bat hobeto landu, zer jaso zer ez jaso, eta horretan hasi ginen, horretan hasi ginen duela ja erreflexioarekin bi urte eta erdi.
ARANTXA IRASTORZA. Behin eta berriro esaten ari gara bigarren eskuko arroparen inguruko proiektu bat dela Zar izeneko hau, Emausen lana ezaguna genuen lehendik ere, orain Amona Telarekin elkar lanean ari dira bi urtetik gora dira jadanik, horretan ari direla, baina zehazki zer da Zar proiektuan lantzen ari zaretena?
AINARA MARTIN. Momentuz gaude elkar erreflexio batean. Mmmm bueno nik ezagutu nituenean esan nien nire ustez ez zutela ondo lantzen, prozesu hori, ez zela batere erakargarria jende gaztearentzat zeukaten, beno ba eskema, batez ere distribuziorako dukaten kanaletan, Irunen eta Amaran, dauzkaten kanaletan, bazegoela eta badagoela Europan bigarren eskua kontsumitzeko sekulako e …. esan dezagun edukazioa eta ohitura, baina hemen eta batez ere e … arlo txikian, Donostian, beste gauza batzuetara lotzen dela eta bazegoela hor aukera bat, bueltatxo bat ematen bagenion ba … bueno, ba beraien nola lan egiten duten eta, diseinu pixka bat sartzen baldin bazioten bere produktuari. Kultura falta dago handia, eta lotzen dira batzuetan arropa zaharrak badauka kutsu ba oso txarra ez?, kulturalki ba, ba gatozela ba bueno eredu batetik non gauza berriak edukitzea bultzatu den ez? Kotxeak, markan eta hori denbora da azkenean baina bai, normalean arropa zaharra erosten duenak, edo Londresetik ekartzen du eta hori oso guaia da edo bestela ba bueno beti dago uf ze usain txarra, e zeinena izango ote den …
ARANTXA IRASTORZA. Ba bai, jende askorentzat bigarren eskuko arropak izen txarra du oraindik, nork erabilitakoa ote da, zalantza ugari sortzen dio horrek zenbaiti eta, gazteetan zer? Gazteek ere ba ote dituzte uste horiek bigarren eskuko arroparen aurrean?
AINARA MARTIN. Hainbeste ez baina nik begira, e … ez daukat oso argi jende gazteak asko erreflexionatzen duen arropa zaharraren atzean dauden gauza horiei ez? Bere helburua bai da proiektu honen bidez ba ere salatzea, ba begira armairuan dauzkagun ehuneko laurogeia, ez dugu inoiz janzten, edo behin bakarrik. Emausek jasotzen ditu egunero, ni ibili naiz 450 kilotako e … kaiolekin lanean, osea jasotzen dituzte egunean lautik seira, esan nahi du begira zenbat tona arropa zahar uzten diren botatzeko direnak ez? Orduan badaude hor erreflexio puntu batzuk, guk ere proiektuaren bidez etiketetan lantzen ditugunak. Edukazio balore batzuk, ez bakarrik arropa zaharra guai delako eta “vintage”-a delako kontsumitzeko, baizik eta pixka bat ere pedagogi berri bat edo pedagogi … edo kultura hori, berrerabilpenaren kultura hori bultzatzeko.
