detalle dokuteka-generico-fitxa

Fernando Amezketarrak 250 urte

Fernando Amezketarraren jaiotzatik 250 urte bete ziren 2014ko urriaren 10ean. Amezketako alkate Iñaki Amundarainek eta Zumadi Eskolako ikasleek bere inguruan hitz egin digute.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Bertsolaria 1.
Ondo agirian dago (Ondo agerian)
errenta nirea,
kantuz ez dut nik sartzen
poltsara urrea,
ezta errotan ere
karga laborea,
airean dago bada (agerian)
naizela pobrea,
gauza gutxi daukat nik
etxean gordea,
detanarekin pasa (dudanerekin)
eiten naiz ordea. (egiten ).

Bertsolaria 2.
Artzain bizkorrez sorlekua da
Euskal Herriko Amezketa,
bizkorrenetan neu bizkorrena,
ate guztien krisketa…

Iñaki Amundarain. Zein dan (den) Fernando Amezketarra niretzako? Ba ez dakit, txikitako, txikitako… oso apreziatua izan den pertsonai, pertsonai bat…
Ikaslea 1. Fernando zan (zen) gizon bat, zera, Amezketari ospea eman ziona eta  bertsotan oso ona izan zana (zena)
Iñaki Amundarain. Orain arte hainbeste ezagutu ez deuna (duguna) nahiz eta aurten  nola berrehun eta berrogeita hamar urte izan dien (diren) eta Oterminek egindako lan zera batengandik ba asko ezagutuarazi dana (dena) ez? ba beti txistoso bezala, bertsolari bezela (bezala), baina aparte bazituela beste lanbide batzuk eta zeran, eta beno,
Ikaslea 2. Ba niretzako Fernando da oso, zera, artzain ona, Amezketari ospe handia eman dio…
Iñaki Amundarain. Ba gauza handi bat, azkenen bai herria ezagutarazteko, bai hemen inguruan eta urrutira ere, ba orain daren (dauden) aurrerabide askorekin ba mundu guzia zabaldu litekeen gauza bat delako ere bai, eta klaro, horrelako pertsonai bat herrikoa izateak ba beti harrotasun bat edo beti sentitzen da zerbait, ez?
Ikaslea 3. Behin Fernandok semea goseak zeuken da (zeukan eta) semeak jan egin nahi zun da (zuen eta) eta erretore jaunak zer egin zuen. Bazkari batera gonbidatu zuen Fernando. Eta Fernandok esan zion bere semeari atarian itxoiteko. Da (eta) joan zen Fernando, zera, elizea (elizara) bazkaltzera eta elizen (elizaren) barruan esan zion erretoreak: bedeinka ezazu mahaia!
Ikasleak 4.
Ondo  agerian dago
errenta nerea,
kantuz ez dut nik sartzen
poltsara urrea,
ezta errotan ere
karga laborea,
agerian dago bada
naizela pobrea…

Ikaslea 1. Alperra esate ue zala (esaten dute zela) , ez zuelako [ zelako] inora, inora joaten eta gero deskubritu zuen (zuten) oso langilea zela eta ez zela alperra.
Ikaslea 5. Oso artalde handia zelako, ez zela oso alperra izango.
Ikaslea 6. Ba behin Fernando soroan zebilen eta ikusi zituen bi ehiztari, eta orduan zera, ikusi zituen bi ehiztari eta hor erbia akabatu zuen (zuten)  eta Fernandok ezkutatu egin zuen, eta orduan ezkutatu zunen (zuenean) galdetu zioten  Fernandori ea ikusi al zuen erbia …
Ikasleak 4.
gauza gutxi daukat nik
etxean gordea,
dedanarekin pasa (dudanerekin)
eiten naiz ordea. (egiten ).
Ikaslea 3. …  hasi zen Fernando: Aitaren, Espiritu Santuaren izenean, amen!
Da (eta) apaizak esan zion: Gaizki egin dezu (duzu)! Egin ezak berriz. Eta hasi zen berriz “Aitaren, Espiritu santuaren izenean, amen! Gero erretoreak esan zion: Semea non dek (duk)? Fernandok esan zion: atarian, oraintxe ekarrikoot (ekarriko dut).
Ikaslea 1. Fernandok pasatako pasadizo guztiak eztie (ez dira) egiak, eta beste batzuk bai. Guk uste genuen (orain dela) 250 urte ez zegoela eskopetarik, eta interneten begiratu genuen eta jartzen zuen baietz. Eta gero ikusi genuen trenik edo zedozer bazegoen eta ez zegoen garai hartan.
Ikaslea 6. Eta esan zien, hor tiro eginda ba, ez zela urruti ibiliko. Eta orduan berak nola zeukan hanketan, hasi ziren bila eta ez zeukean (zeukaten), ez zuen (zuten) ikusi. Eta orduan galdetu zien [zioten] berriz eta esan zien: hamaikak edo hola izango dira. Eta esan zien [zioten] ez ziela [ziotela] galetu ze ordu zen, eta Fernandok berriz hamaika eta erdiak oraindik eztie (ez dira) izango. Eta orduan joan ziren etxera bi ehiztariak, eta  Fernando ere bai. Eta Fernandok sutan jarri zuen, zera, erbia, eta orduan joan zen hurrengo astean Tolosa (Tolosara), eta ehiztari horiekin topatu zen, eta  orduan ehiztari horiek pentsatu zuten, pentsatu zuten adarra jotzeagatik ze ordu den galdetzea eta orduan galdetu zien [zioten] eta esan zien ederra zegoela, andrearekin jan zuela.
Iñaki Amundarain. Bai, orain ez hainbeste, baina lehen behintzat, lehenago askotan, asko horrekin. Amezketa esan eta nahiz eta orain jende inportantea, bai pilotagatik eta badare (badaude) baina, lehen behintzat asko identifikatzen zen Fernando Amezketarraren zerarekin. Gero bai, ETBn emandako marrazki bizidun horiengatik ere asko zeratu zen, eta badu bai, Amezketako zera handia izan da.
Bertsolaria 2.
Aurrea hartu nahi badidazu,
nekatuko zara franko;
birigarrorik berritsuena
Amezketako Fernando.

detalle2

Document library

B2
10-28-2014

x61pRelaContWAR

16265450

x61pViewCountWAR

6119

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR