detalle dokuteka-generico-fitxa

Igeriketa ariketarik konpletoena

Igeriketa aholkatzen duen artikulua. Kirol honen ezaugarriak eta praktikatzeko aholkuak

Sarritan entzun dugu igeriketa dela osasunaren ikuspuntutik egokiena gaur egun ezagutzen ditugun jarduera fisiko guztien artean. Benetan hala ote da? Bai, bai, ez izan zalantzarik.

 

J0KIN LIZEAGA

 

Igeriketa, beste kirol asko ez bezala, pertsona guztientzat da egokia, bere ezaugarri guzti-guztiak baitira onuragarriak osasunerako. Igeriketak duen arazo bakarra bistakoa da: igerian ez dakiten pertsona asko daudela, adinean aurrera doazenak gainera.

Baina, arazo hori konpontzeko soluzioa ere bada: sakonera gutxiko igerilekuan oinez ibili. Hobe da hori, igerían gaizki jardutea baino, igerian ondo ez egiteak arazo asko sortzen dituelako. Beraz, ez dago batere eragozpenik sakonera gutxiko uretan oinez ibiltzeko, igeriketaren antzeko onurak baititu jarduera horrek.

Zergatik da ona igeriketa? Arrazoi ugari daude hori baieztatzeko. Gorputzeko gihar garrantzitsu guztiak erabiltzen dira ariketa honetan. Beraz, gorputz osoa lantzen da, baita koordinazioa ere, beso eta hanken mugimendua eta arnasketa batera eraman behar direlako. Horrez gain, urraren aurka ez da inolako kolperik hartzen, eta beste kirol batzuek eragiten dituzten traumatismo txikiak saihesten dira horrela. Kirolari askori gomendatzen zaio uretan igeri egitea edota korrika zein oinez ibiltzea lesioak sendatzeko.

 

Zirkulaziorako ona

Bestalde, uraren kanpo presioak odol zirkulazioa erraztu egiten du, eta zainetako odolaren itzulerari laguntzen dio. Bihotz-taupada kopurua ez da asko igotzen igerian, eta erritmo baxuetan aritzeak gantz edo grasen metabolismoa jartzen du martxan. Kaloria eta energia asko erretzen da uretan: batetik jarduera fisikoak berak eskatzen duena eta bestetik gorputzaren tenperaturari bere horretan eusteko erabiltzen dena.

Sendagileek pertsona askori gomendatzen diete igeriketa, bere ezaugarriak hainbat arazo fisiko eta gaixotasun sendatzeko aproposa delako. Adibide zerrenda egingo dugu jarraian:

—  Errehabilitaziorako egokia da, kolpe txikienak ere saihestu egiten direlako.

—  Odol zirkulazio arazoak dituzten guztientzat aproposa da.

—  Argaldu nahi duenak igeriketa aukera dezake lasai asko. Kaloria-kontsumo handia eragiten du eta grasak erraz erretzen ditu.

—  Gorputzeko atal guztiek egiten dute lan; beraz, gihar guztiak lantzen dira jarduera honetan.

—  Koordinazioa lantzeko ezin hobea da.

 

AHOLKUAK

 

  • Igeriketan hasteko, komenigarria da astean bizpahiru egunetan egitea, betiere igeriketa
  • egunak atseden egunekin txandakatuz.
  • 20-30 minutuk3 saioak egitea nahikoa da hasieran. Gero, hori bai, luzatu iraupena pixkanaka-pixkanaka.
  • Jarraitu, ez laga igerilekura edo hondartzara joateari.
  • Helburua ez da igerian ahalik eta azkarren egitea, baizik eta osasuna hobetzea. Ondorioz, hartu atsedena beharrezkoa baduzu.
  • Uretan sartu aurretik, berotze-ariketak egin. Saioa hasi aurretik zein bukatu ondoren, ez ahaztu luzatze-ariketak egitea hamar bat minutuan.
  • Crawl eta bizkar estiloak dira onenak osasunerako, baina besteren batean hobeto moldatzen bazara, egin lasai.
  • Garbitasuna ere oso garrantzitsua da. Errespetatu eta bete igerilekuko arauak.

 

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

B1
04-06-2002

x61pRelaContWAR

  • Lizeaga , Jokin
16262795

x61pViewCountWAR

7734

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR