Zirkorrika

20. KORRIKAren abestiaren bideoklipa.

Otxandion hasi eta Iruñean amaituko da aurtengo Korrika.

Informazio gehiago, Korrikaren web-orrian.


Zirkorrika

Hizkuntzaren malabaristak,
akrobatak, trapezistak,
herri honen ilusionistak...
bidera atera gara,
mundura atera gara,
herriz herri igaroko gara!

Bat, izan bat, egin bat,
Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat,
bat eta batzuk gara,
hona-hara,
euskara bat, mundu bat.

Bi urteko ekilibristak,
su-irensle optimistak,
jaiotzetik ilusionistak...
bidera atera gara,
Korrika atera gara,
herriz herri igaroko gara!

Atso-agure kontortsionistak,
pailazoak, eskapistak,
euripean ilusionistak...
bidera atera gara,
mundura atera gara,
herriz herri igaroko gara!

Bat, izan bat, egin bat,
Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat,
bat eta batzuk gara,
hona-hara,
euskara bat, mundu bat.

Ahots kordan funanbulistak,
fakirrak ta alkimistak,
ofizioz ilusionistak...
bidera atera gara,
Korrika atera gara,
herriz herri igaroko gara!

Bizirauten espezialistak,
bi buruko aktibistak,
bihotzaren ilusionistak...
bidera atera gara,
herriz herri ibiliko gara!

Kredituak


B1
12-14-2016
16244760
03:16
6146