Interneten sakonera

Teknopolis saioak ezkutuko Interneten nabigatu du Juanan Pereira, EHUko segurtasun informatikoko irakaslearen eskutik.

Deep web edo dark web izenaz ezagutzen da eremu ilun hori.


Transcription:[+] Transcription:[-]

Iñaki Leturia.- Interneten etorkizuna nolakoa izango zen pentsatu zuten 1974an. Kazetari honek bere semeak biziko zuenaz galdegin zion Arthur C. Clarke idazleari, 2001 Espazioko Odisea eleberriaren egile ezagunari. Eta honek bete-betean asmatu zuen:
Arthur C. Clarke.- “Zure semeak ez du horrelako makina handirik izango etxean, kontsola txiki bat edukiko du, ordenagailu nagusiarekin komunikatuko dena. Eta eguneroko bizitzan behar duen informazio guztia eskuratuko du: bankuko laburpenak jasoko ditu, antzerkirako sarrerak erosiko ditu…”
Baina 40 urte geroago, ba al dakigu Internet benetan zer den?. Ikusten denaz harago, Internet ezkutua ezagutuko dugu jarraian.
Iñaki Leturia.- Internet ez da denok uste dugun bezalakoa, ezta? Badago erdigunea, denok ezagutzen dugun auzo eroso hori, baina Internet askoz ere handiagoa da eta ezezagunagoa. Horixe erakutsi nahi dugu.
Juanan Pereira (segurtasun informatikoko irakaslea) Bai, askoz handiagoa da. Guk, normalean, webguneak bilatu nahi ditugunean, sartzen gara bilatzaileetan eta beraiek indexatu dituzten webguneak aurkitzen ditugu. Baina zer gertatzen da indexatzen ez dituztenak, ez?
I.L.- Hori da gakoa, ezta?
J.P.- Hori da, hor, horri deitzen diogu Deep web, bai? Indexatzen ez dituzten webguneek osatzen dute Deep web.
I.L.- Azaldu dezagun indexatzea zer den, ezta? Hor dago gakoa, ezta?
J.P.- Bai, indexatzea, bai, adibidez, guk erabiltzen dugun, normalean erabiltzen dugun bilatzailea google da, bai? Eta hor googlek ditu hainbat script edo bot-ak deitzen direnak.
I.L.- Robotak?
J.P.- Bai, robotak edo script bereziak dira. Joaten dira webgunez webgune, bai? Irakurtzen aber zer dagoen, ez? sartzen dira, nabigatzen dute erabiltzaile arrunt bat bezala, eta hor dagoena indexatzen dute.
I.L.- Nolabait, liburutegi moduko bat edo osatzen dute.
J.P.- Bai, bai, berdintsu eta gero zuk bilaketak egiten dituzunean, bada, indexatzaile horiek aurkitu dituzten gauzak, bada, aurkeztuko dituzte eta zuk hor klik egingo duzu eta sartuko zara webgunean. Bada, gauza da ez dituela… horrelako robot batek ez dituela gauza guztiak ikusten.
I.L.- Robot nabigatzaileek ikusten ez duten guztia da Deep web, bilatzaileen bidez atzitu ezin dugun Internet zatia modu bisualean erakusteko icebergaren irudia erabiltzen da askotan eta icebergetan bezala, askoz handiagoa da ikusi ezin den zatia. Arrazoi teknikoengatik izan daiteke hori. Adibidez, flash erabiliz egindako orrietan ezin dute sartu bot-ek, ezta pasahitzez babestutako eremuetan edota robotak eta gizakiak bereizteko teknikak erabiltzen dituztenetan ere.
J.P.- Beitu, hemen, captcha. 7037
I.L.- Bai, ezta? Eta robota izango bagina?
J.P.- Robota izango bagina hau ez genukeen jakingo zer zen eta hemen ja ezingo genukeen liburu hau irakurri.
I.L.- Deep web.
J.P.- Bai.
I.L.- Eta orain? Dark web.
J.P.- Hori da, batzuetan jendeak erabiltzen du bata edo bestea, baina ezberdinak dira, ez?
I.L.- Hori da. Deep eta Dark bereiztu egin behar dira.
J.P.- Bereiztu egin behar dira, bai. Dark weba da Deep webaren zati bat, bai? Hor, iceberg horretan beheko aldean agertzen dena, bai? Eta hori da… hor normalean, hor sartzeko behar duzu beste sare bat edo beste protokolo baten gainean lan egin. Behar duzu beste nabigatzaile berezi bat.
I.L.- Esan dezagun Dark web eremu hori da nahita ezkutatu edo mapetan agertu nahi ez duena, ezta?
J.P.- Bai, agertu nahi ez duena konfidentzialtasuna mantentzeko, anonimotasuna mantentzeko eta ez du zerikusirik nahi bilatzaileekin, noski.
I.L.- Existitu existitzen da.
J.P.- Existitzen da, bai.
I.L.- Izan ere, batzuetan badirudi, ezta? Pelikuletan agertzen den kondaira edo mito edo…
J.P.- Bai, baina bueno…
I.L.- Baina bai.
J.P.- Bai, bai, gauza onak eta gauza txarrak egiteko existitzen da, bai. Normalean hori, anonimotasuna lortzeko, bai? Eta komunikazio zifratuak erabiltzeko.
I.L.- Web ezkutuan sartzeko nabigatzaile berezi bat behar da, edonork eskura dezakeena. Tor izenekoa da erabiliena. Gure benetako IP-a edo identitatea ezkutatu egiten du.
J.P.- Adibidez, hemen sartzen bagara nabigatzaile arrunt batetik, bai? webgune honetan, jakin dezakegu webgune horrek ze IP helbide ikusten duen eta hau da nire…
I.L.- Hau da gure helbidea.
J.P.- … gure IP helbidea.
I.L.- Hau gu gara.
J.P.- Tor nabigatzailearen bidez sartzen bazara webgune horretan, bada, IP helbidea aldatuko da. Bitartekarien bidez sartu ahal da webgune berberean, baina hori, azkeneko bitartekariaren IP helbidea hau da. Eta klaro, zein da jatorrizkoa? Ideiarik ez.
I.L.- Auskalo!. Alegia, anonimotasuna da lortzen dena Tor sarearen gaineko sarea erabiliz, ezta? Inork ez daki zein zaren.
J.P.- Inork ez daki zein zaren eta nondik sartu zaren, nora joan zaren eta tartean bidali dituzun datuak-edo, horiek zifratuta daude, ezin dira atzitu. Orain, atzitu bai, baina atzitzerakoan ez dakigu zer dagoen, ze deszifratzeko ez daukagu ezer.
I.L.- Sartuko gara Dark webean? Tor-en emaitza ikusi dugu. Anonimotasuna eta anonimotasun hori erabiliz, gauza asko egin daitezke, onak eta txarrak.
J.P.- Hori da.
I.L.- Adibidez, orain onarekin hasiko gara?
J.P.- Bai, on batekin, adibidez. Adibidez, adibide hau gustatzen zait, ez? ze da nahiko… nahiko nabarmena gauza onak egiteko erabili daitekeela.
I.L.- Wikileaks
J.P.- Wikileaks denok ezagutzen dugu, bai? Orduan, salatariek bere anonimotasuna lortzeko informazio pribatua partekatzeko Wikileaksekin erabil dezakete Tor webgune hau.
I.L.- Helbide bereziak dira, ezta?
J.P.- Hash bat edo identifikatzaile bat dute eta gero puntu onion. Onion da…
I.L.- Pixka bat tipularen azal…
J.P.- Tipularen metafora, ez? Baina hemen Tor erabiltzen baduzu, bada, ez dago arazorik sartzeko, baina nahi baldin baduzu webgune berbera erabili, bada, nabigatzaile arrunt batekin…
I.L.- Eta Internet normal horretan…agerian…
J.P.- Internet irekian, bada… esango dizu hau ez dela existitzen, ez dakiela zer den.
I.L.- Dark webean ez dago maparik, ezta nahi duguna aurkitzeko bilatzailerik. Han mugitzeko moduak dira ahoz ahoko informazioa, foroak edo hau bezalako wiki guneak, jendeak ezagutzen dituen webguneen zerrendak.
J.P.- Noski, beti bezala…
I.L.- Gauza txarrak orain. Morboa badu, ez? web honek.
J.P.- Bai, morboa badu, gauza txarrak ere, noski, anonimotasuna…
I.L.- Eta oso txarrak
J.P.- Bai, oso txarrak. Anonimotasuna baliatuz, bada, erabili dezakezu armak saltzeko, drogak saltzeko, edozein… pornografia erabiltzeko…
I.L.- Hortik aurrera, bueno…edozer.
J.P.- Edozer.
I.L.- Bizitza errealean bezala gertatzen da. Eta azkenaldian Dark weba oinarri duten bahiketa informatikoak ere ugaritzen ari dira.
J.P.- Biktima kutsatzen bada ramsonware baten bidez, zer gertatuko da? Bada, ramsonware horrek zifratuko du zure disko gogorra, informazio guztia zifratuta geratuko da. Erreskatea ordaintzeko ramsonware horrek esango dizu soilik Tor sarean dagoen webgune baten bidez…
I.L.- Txistearekin jarraituz, Bronxera joan behar duzu guri dirua ematera.
J.P.- Baina hori da bizitza, eta ezaguna behar da, ezagutu behar ditugu horrelako gauzak.
I.L.- Azkenean, laburbilduz, erreminta nork erabiltzen duen onerako ala txarrerako izan daitekeela, ezta?
J.P.- Noski.
I.L.- Eta Dark web ere bai.
J.P.- Bai, nahiz eta...
I.L.- Ez dela oso Dark batzuetan.
J.P.- Bai, Dark web erabili daiteke nahiz eta bere izena izan Dark, ez? ikusten duzunean edo entzuten duzunean Dark, ja lotzen duzu berehala gauza txarrekin.
I.L.- Bai, legez kanpokoekin.
J.P.- Bai, baina ez da horrela izan behar eta berez, bere jatorria ez da hori egiteko sortu edo bere jatorrian horretan ez zuten pentsatu, bueno, pentsatu igual bai, baina bere helburua ez zen hori.
I.L.- Ederki ba. Bueno, eskerrik asko bidaia berezi honengatik, Juanan.
J.P.- Zuei.
 

B2
11-03-2016
16244218
08:39
5500